Wikipedia, Entziklopedia askea
Irlandaren Independentziako Gerra
(beste izen batzuk: 1922ko
Anglo-Irlandar Itunaren
aurkari errepublikazaleek
Tan Gerra
deritzote;
Britainia Handian
,
Anglo-irlandar Gerra
;
Irlandan
, berriz,
ingelesez
Irish War of Independence
eta
irlanderaz
Cogadh na Saoirse
; bere garaian
the Troubles
edo ≪Arazoak≫ zeritzoten, baina gero
Ipar Irlandako gatazkari
ezarri zaio izen hori)
1919ko
urtarrilean hasi eta
1921ko
uztailean bukatu zen. Batez ere
Irlandan
IRAk
Erresuma Batuko Gobernuaren
aurka antolatu eta emandako gerrilla erako gatazka armatua izan zen.
Irlandan
1919-1921 urte arteko gatazka honetan borrokatu zen
IRA
aipatzean
IRA Zaharra
(
Old IRA
) izendatu ohi da, honela beranduago izen berbera erabiliko zuten talde ezberdinen arteko desberdintasuna eginez.
1880. hamarkadatik aurrera,
Irlandako Alderdi Parlamentarioan
("Irish Parliamentary Party edo IPP") zeuden irlandar nazionalistek behin eta berriz
Britainia Handiari
Home Rule
delakoa (autogobernua) eskatzen zioten. , or self-government, from Britain. Antzeko erakunde nazionalistek, esate baterako
Arthur Griffithen
Sinn Fein
alderdiak,
Irlandaren
Independentzian inguruko zenbait modu edo era argudiatzen zituzten, halere azken jarrera hau garai haietan oso urria eta gutxienekoa zen.
1912an
Britainiar Gobernuak Home Rule eskakizunari baiezkoa eman zion, berehala krisi denbora luze bat nagusitu zen.
Erresuma Batuak
eta
Ulstergo
Unionistek talde armatuen antolakuntzari ekin zioten ?
Ulster Volunteers
(≪Ulsterko Boluntarioak≫) zirelakoak? autogobernu itzulketa horri aurre egiteko asmoz. Aurkako aldean eta erantzun bezala Irlandar Nazionalistek
Irish Volunteers
(≪Irlandar Boluntarioak≫) deituriko talde armatuak antolatu zituzten.
Britainiar Legebiltzarrak Hirugarren Home Rule Agiria onartu zuen, nahiz eta honen barruan Ulsterko Unionistek Irlandaren banaketaren atal bat sartzea lortu, baina agiri honen burutzapena beranduagoko utzi zen
1914ko
Abuztuan
Lehen Mundu Gerra
hasiberria baitzen. Irlandar nazionalisten gehiengoak IPP alderdiko buruen eta
John Redmonden
Britainia Handia
eta bere
Aliatuen
aldeko jarrera hartzearen aldeko deiei jaramon egin zieten, modu honen bitartez beren asmo edo xedea gerra hau amaitu eta behin Home Rule agiriaren betetzea lortzea zen. Irish Volunteers edo Irlandar Boluntarioen mugimenduak bat-bateko barne haustura jasan zuen, gehiengo batek betiere John Redmonden gidaritzapean
National Volunteers
(≪Boluntario Nazionalak≫) erakunde sortu berrian sartu ziren. Gelditzen ziren gainontzeko Irish Volunteers taldeko kideek,
Eoin MacNeill
buru zutelarik, Home Rule agiria emana izan arte erakunde hau indar betez mantentzen sahiatu ziren. Bien bitartean Irish Volunteer erakunde honen barneko sail batek,
Irish Republican Brotherhood
(≪Irlandar Anaitasun Errepublikanoa≫) taldearen gidaritzapean, Britainiar agintaritzaren aurkako altxamendu baten antolatze eta prestatze lanetan hasi zen.