Wikipedia, Entziklopedia askea
Helen Hayes MacArthur
(
Washington Hiria
,
1900eko
urriaren 10a
-
Nyack
,
New York
,
1993ko
martxoaren 17a
),
Helen Hayes Browne
sortua,
estatubatuar
aktorea izan zen. Zineman eta antzerkian, maila goreneko sariak eta ikuslegoaren onarpena jaso zituen urte askotan zehar.
Antzerkiko Lehen Dama
ezizena ezarri zioten, alor horretan egin zuen lan oparoarengatik.
[1]
Helen Hayes
Washington Hirian
jaio zen
1900eko
urriaren 10ean. Bost urte besterik ez zituela egin zuen debuta antzezle gisa, eta ospe handia lortu zuen Washingtongo errepertorio-konpainia batean.
New Yorken
, 1908an egin zuen estreinaldia,
The Old Dutch
musikalean. Zenbait obratan parte hartu zuen
Broadwayn
, eta bere lanik goraipatuena
1935ean
egin zuen,
Victoria Queen
antzezlanean.
[1]
1931n
jokatu zuen bere lehenbiziko rol nagusia zineman,
The Sin of Madelon Claudet
filmean, eta
Emakumezko aktore onenaren Oscar saria
irabazi bertan egindako lanarengatik.
1940ko hamarkadan
, ordea, zinema alde batera utzi zuen, eta bere senar Charles MacArthur produktorearekin
Nyack
herrian kokatu zen.
1956an
senarra hil zitzaion, eta geroago alaba bakarra.
[1]
1969an
, George Seatonen
Airport
-ekin, bigarren Oscar saria eskuratu zuen, bigarren mailako aktore onenarena. Telebistan ere aritu zen, eta arrakasta lortu zuen
1980ko hamarkadan
Agatha Christie
idazleak sortutako
Miss Marple
jokatzean.
[1]
|
---|
1928?1950
| |
---|
1951?1975
| |
---|
1976?2000
| |
---|
2001?egun
| |
---|
|
---|
1936?1940
| |
---|
1941?1960
| |
---|
1961?1980
| |
---|
1981?2000
| |
---|
2001?gaur egun
| |
---|