Wikipedia, Entziklopedia askea
Emilie Claudette Chauchoin
, ezagunagoa
Claudette Colbert
ezizenaz (
ko?l?b??
), (
Saint-Mande
,
1903ko
irailaren 13a
-
Speightstown
,
1996ko
uztailaren 30a
)
Frantzian
jaiotako aktore
estatubatuarra
izan zen.
Emilie Claudette Chauchoin (show-shwan ahoskatua) 1903ko irailaren 13an jaio zen Saint-Manden, Frantzian. Jeanne Marieren (1877-1970) eta Georges Claude Chauchoinen (1867-1925) alaba izan zen. Emilie izena eman zioten arren bataioan, Lily izena erabiltzen zuten Lillie Langtry aktorearengatik, Jerseyn jaioa, eta izen bereko izeba batek, Emilie Loew amonaren adopziozko alabarengatik (1878?1954). Colbert, haren ama eta amona, Marie Augustine Loew (1842?1930), Kanaleko Uharteetan jaio ziren, Ingalaterra eta Frantzia artean; beraz, ingelesez arin hitz egiten zuten Estatu Batuetara etorri aurretik, nahiz eta frantsesez eta ingelesez hitz egin familiaren zirkuluan
Oso gazterik jo zuen Estatu Batuetara, eta 1927an lan egin zuen, lehenbizikoz, zineman. Erabateko porrota izan zen lehen film hura, eta ez zuela film gehiago egingo agindu zuen arren, 1929an itzuli zen zinemara. 1930ean Zortedun gizona egin zuen, eta horren ondoren
Paramountek
ordura arte inoiz sinatu izan zen kontratu garestiena eskaini zion. Guztira 60 filmetik gora egin zituen, komediak batez ere, eta Oscar sarietarako hainbatetan izendatu zuten. Besteak beste, film hauek ditu aipagarri: Gurutzearen seinalea (1932), Gau batez gertatu zen (1934)
emakumezko antzezle hoberenaren Oscar saria
, Cleopatra (1934), Bi banderapean (1936), Bizar-Urdinen zortzigarren emaztea (1938), Ia-ia zurea (1944), Erreserbarik gabe (1946), Familiarteko eztei-ogiak (1948), Parrish (1961).
[1]
[2]
[3]
- (Ingelesez)
Joel W. Finler, , Pyramid Books, 1989
(ISBN 1-85510-009-6)
- (Ingelesez)
Ronald Haver, , New York, Bonanza Books, 1980
(ISBN 0-517-47665-7)
- (Ingelesez)
Richard B. Jewell et Vernon Harbin, , Octopus Books, 1982
(ISBN 0-7064-1285-0)
- (Ingelesez)
Lawrence J. Quirk, , Crown Publishers, 1974
(ISBN 0-517-55678-2)
- (Ingelesez)
David Shipman, , London/Boston, Mass, Macdonald/Little, Brown, 1989
(ISBN 0-356-18146-4)
|
---|
1928?1950
| |
---|
1951?1975
| |
---|
1976?2000
| |
---|
2001?egun
| |
---|