- Artikulu hau Palestinako lur eremuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪
Gaza (argipena)
≫.
Gazako zerrenda
[1]
(
arabieraz
:
???? ???
,
qi??? ?aza
,
hebreeraz
:
????? ???
)
Palestinako
hego-mendebaldean dagoen lur zerrenda da,
Palestinako lurralde okupatuak
[2]
delakoa eratzen duten bi lurralde unitateetako bat (bestea
Zisjordania
da, Ekialdeko
Jerusalem
barne). Gazako lurralde unitateko hiriburua
Gaza hiria
da.
2005eko
udan,
abuztuaren 22an
,
Israelek
Gazako zerrendaren okupazioari amaiera eman zion 38 urteko okupazioaren ostean,
Ariel Sharonen
gobernuak bultzatutako deskonexio planarekin. Bertatik aterarazi zituen armada eta kolonoak, eta asentamentu guztiak eraitsi zituen. Denera 21 asentamentu desegin zituzten Gazan eta lau Zisjordanian, bertan bizitzen zeuden israeldarren gogoz kontra.
[3]
Israelek kudeatzen ditu Gazako sarbide guztiak, baita Zisjordaniakoak ere, harresi eta kontrol puntuetan.
2008aren
bukaeran eta
2009aren
hasieran,
Israelen eraso bortitza
jasan zuen.
Sinai
penintsulatik
Israelgo
Mediterraneo itsasertzeko lautadaraino hedatzen den lurralde estua da. Gaza Palestinako hego-mendebaldean kokatuta dago (31º 25' Iparraldera eta 34º 20' Ekialdera). Itsasertza 40 km luze da,
Egiptorekiko
muga 11 km, eta Israelekikoa 51 km. 11 km luze den muga du
Egiptorekin
, baina hori
Israelek
kontrolatu zuen
2005eko
abuztu arte. Mugako gune bakarra
Rafah
hirian dago.
Zabalera 6 km eta 14 km artekoa da. Lerroaren eremu handiena laua eta hondartsua da; dunak kostaldetik hedatzen dira, hegoaldean batez ere.
Euriak
ugariagoak dira iparraldean hegoaldean baino: urteko 400 eta 150 mm artekoak dira. Lurrak oso eremu emankor gutxi du: lurraren % 13 bakarrik da lantzeko egokia. Gaza hiriak portu txiki bat du, eta ontziek itsasertzean egiten dute arrantzan.
Hiririk garrantzitsuena
Gaza
bera da. Beste hiri batzuk
Rafah
,
Khan Yunis
eta
Jabalia
dira.
Orotara, 360 kilometro koadro ditu, eta horietatik % 0 ura da.
1995eko
datu ofizialen arabera, 750.000 biztanle zituen, baina kopuru zehatza ez dago jakiterik, desberdintasunak ageri baitira Israelek, Nazio Batuek,
palestinarrek
edo beste erakunde batzuek egindako kalkuluetan. Dentsitatea 2.083 biztanle km
2
da.
Gazako biztanleen % 52 hirietan bizi da. Bizilekuaren legezko egoeraren arabera, hiru taldetan bereizten dira biztanleak: Gazakoak bertakoak, behin betiko bizitzen bertan jarri diren iheslariak eta iheslari esparruetako biztanleak. Bertakoak % 40 bakarrik dira, baina indar eta eragin handia dute ekonomian eta politikan. Bestalde, kokaleku bakartuetan bizi diren 4.500 judu kolono inguru dago. Talde txiki hori izan ezik, Gazako beste biztanle guztiak palestinar arabiarrak dira; gehienak musulman sunniak, eta gainerakoak, kristauak.
2002
. urtean 1.225.911 biztanle zituen. Horietatik 8.000 baino gehiago kolonoak ziren. Horrenbestez, kilometro koadroko 3.400 biztanle baino gehiago ziren. Munduko lurralde guztien artean biztanle dentsitate handienetarikoa du. Gainera, biztanle kopurua urtero % 4 gehitu da. 2023an (Palestinian Central Bureau os Statistics), Zerrendak 2,2 milioi biztanle zituen eta, horietatik, 1,6 milioi errefuxiatuak ziren, NBEk eman definizioaren arabera.
[4]
[oh 1]
Palestinako Aginte Nazionalak
Gazako zerrenda
de jure
gobernatu arren,
de facto
autogobernaturiko eremu bat da. Aginte Nazionalak dituen 16 gobernazioetatik 5 zerrendan daude. Udalerriak
Gaza
,
Rafah
,
Khan Yunis
,
Jabalia
,
Bani Suheila
,
Deir al-Balah
,
Beit Hanoun
eta
Beit Lahia
dira.
|
|
|
2014ko
irailaren 1ean
,
Palestinako Aginte Nazionalak
eta
Hamasek
hilabeteetako gatazka amaitu eta mugimendu islamistak Gazan zituen funtzionarioei soldatak ordaintzeko akordio bat lortu zuten. Ekainean hasi zen bi aldeen arteko gatazka, PANek Gazan zituen funtzionarioek soldatak jaso eta Hamasekoak esku-hutsik utzi zituztenean.
Musa Abu Marzuq
Hamaseko goi funtzionarioak jakinarazi zuen
abuztuaren 31ean
bi aldeek akordioa lortu zutela, eta
irailaren 2an
ordainduko zizkietela soldatak Hamaseko funtzionarioei. Palestinako agintaritzako goi funtzionario batek, ordea,
Israelek
PANen izenean biltzen dituen zergetatik 45 milioi euro atxiki zituela adierazi zuen, atzeratutako zorren ordain gisa. Hilean 150 milioi inguruko gastua zuen PANek soldatetan, eta 90 milioi Israelek haren izenean bildutako zergetatik ordaintzen zituen
[6]
.
Ekonomiak
Israelen mende jarraitzen du; hura da merkataritzako bere bazkide nagusia, eta Gazako biztanleen ia erdiak han dute lanbidea. Tradizioari jarraituz, emakumeak etxean edo Gazako bertako eskulan industrietan aritzen dira lanean. Etxera diru sarrerak gizonek eta seme zaharrenek eramaten dituzte. Gehienek, % 36k, zerbitzuetan egiten dute lan;
eraikuntzan
% 33k,
nekazaritzan
% 20k, eta beste industria jarduera batzuetan % 10k. Lanpostu horien % 40
Israelen
dago baina politika arazoek askotan eragozten diete palestinarrei lanera joan ahal izatea.
Horrek gabezia handiak eragin dizkie palestinarrei, nazio produktu gordinaren % 35 Israelen lortutako irabazietatik baitatorkie. Bertan
enplegua
sortzeko eta bizi kalitatea hobetzeko (etxebizitza berriak eraikitzea, hondakin urak tratatzeko sistemak sortzea…) nazioarteko
enpresa
pribatuen egitasmoak oraindik ez dira burutu. Gaza eta Israelen arteko mugan
industriak
eraikitzeko egitasmoak ere badira, baina horrek ez die egoera berehala hobetuko.
Europarako
zitrikoen esportazioa handitu egin da, baina ur eskasia eta lantzeko lurren urritasuna direla-eta, bertako nekazaritza ez da nahikoa biztanleria mantentzeko.
Trantsizioko politika egoera bizi dute Gazan, boterea Israelgo gobernutik
Palestinako Agintaritzara
(PA) iragan zen. Teknikoki Israelen mende zeuden Gaza oraindik, mugak, segurtasuna eta kanpo arazoak Israelek gobernatzen baitzituen. Praktikan, ordea, palestinarren eguneroko bizia
Palestinaren Askapenerako Erakundearen
(PAE) esku zegoen,
Jassir Arafat
presidentea buru izan zutela, eta Palestinako Agintaritzaren administraziopean. Gobernu funtzioak PAEk zuzentzen ditu beraz. Honek 1993an, palestinar eta israeldarren arteko bake prozesuaren baitan, Gaza eta
Jerikoko
itunak sinatu zirenean,
Tunisiatik
Gaza hirira aldatu zuen bere kuartel nagusia.
Palestinako Agintaritza behin?behineko gobernua egon zen, Arafatek eta berak izendatutako kontseilu batek osatua. Beren esku zeuden osasuna, garraiobideak, hezkuntza eta ekonomia.
1996ko
hauteskundeen ondoren Palestinako Parlamentua eratu zen, baina, hala ere, oraindik ez zuten lortu lurraldearen autonomia prozesua azkartzea. Kontuan izan behar zen gainera, Israelekiko edozein akordioren aurka daudela
Hamas
eta Yihad, Gazako talde islamiar fundamentalistak. PAk zuen beste arazoetako bat Israelen mende zeuden juduen kokaguneena izan zen, gerora kokaguneak kendu baziren ere.
Historian zehar, herri eta kultura ugarik hartu izan dute
Palestina
beren mendean.
1948ko
maiatzean sionistek Israelgo estatua aldarrikatu, eta hurrengo egunean arabiar eta israeldarren arteko gerra hasi zenean, egiptoarrak Palestina hegoaldetik sartu ziren. Gerra amaitzean, Gaza egiptoarren mende geratu zen,
Zisjordania
Jordaniaren
esku, eta Palestinako gainerako lurraldea Israelek hartu zuen. Ondorioz, palestinar askok Gazara ihes egin zuen.
Biztanleria oso azkar hazi zen beraz, eta garai hartako ekonomiaren garapen eskasa eta
palestinar
gehienak langile ez gaituak zirela kontuan hartuta, iheslari esparruak eraiki behar izan zituzten.
1956an
,
Egiptok
Suezko ubidea itxi nahi ziolako, Israelek Gaza okupatu zuen
Britainia Handiaren
eta
Frantziaren
laguntzarekin. Egiptok Gaza utzi behar izan zuen nazioarteko presioen ondorioz.
1967an
,
Sei Eguneko Gerraren
ondorioz, Israelek Zisjordania,
Sinaiko penintsula
eta
Golan
ere okupatu zituen.
1979an
, Egiptoren eta Israelen arteko bake akordioaren ondorioz hasi ziren lurralde horiek nolabaiteko autonomia berreskuratzen.
1987an
, lurralde okupatuetan
Intifada
izeneko herri altxamenduari hasiera eman zitzaion.
1991
. urtean israeldar, palestinar eta siriarren artean hasitako
Ekialde Erdikoko Bake Konferentziaren
ondorioz, 1993an Israelek autonomia osoa onartu zuen Gazarako. Beraz, Israelgo armada lurralde okupatuetatik atera zen, eta Arafat 25 urteko erbestearen ondoren Gazara itzuli ahal izan zen.
|
Egunotan
albiste
da gertakari hau.
Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz.
|
Gazako zerrenda zorrotz blokeatu du Israelek,
Hamas
taldeak ?
2006ko
hauteskundeetan irabazi eta, hainbat borrokaldi bortitzetan
Fatahko
indarrak menperatu ostean?
2007an
boterea eskuratu zuenez geroztik. Israelgo Gobernuak dio helburu hauek dituela blokeoak: Hamas ahultzea, Hamasek Israelgo herrien aurka egiten dituen kohete erasoak amaiaraztea, eta Hamasek atxilotua duen Gilad Shalit israeldar soldadua askatzea.
[7]
Israelgo funtzionarioek ukatu egiten dute Gazan krisi humanitarioa dagoenik.
[8]
Gainera, Israelgo Gobernuak Gazan inolako hornidura gabeziarik ez dagoela dio behin eta berriz,
[7]
[9]
eta horren frogatzat lehen ministroaren bulegoak Gazako luxuzko jatetxeetako menuak banatu dizkie hedabideei.
[10]
Nazioarteko Amnistiak
adierazi du blokeoa ez doala Hamasko militanteen aurka soilik, baizik eta Gazako biztanle guztien aurkako ≪zigor kolektiboa≫ dela (eta, beraz, Israel argi eta garbi nazioarteko zuzenbidea urratzen ari dela), eta ≪krisi humanitarioa≫ eragin duela.
[11]
Nazio Batuen Erakundeko
funtzionarioek egoera ≪lazgarria≫, ≪gero eta okerragoa≫ eta ≪Erdi Aroko setioa≫ dela adierazi dute.
[7]
Indar okupatzailea denez, nazioarteko zuzenbideak dio Israelen betebeharra dela Gazako biztanle guztien ongizatea bermatzea eta biztanle guztien giza eskubideak betearaztea. Adibidez, osasunerako eskubidea, hezkuntzarako eskubidea, lanerako eskubidea eta bizi maila egokia izateko eskubidea. Azken horren barruan sartuta daude elikatzeko eskubidea eta etxebizitza egokia izateko eskubidea.
[12]
Bada, horri dagokionez,
Espainiako
Nazioarteko Amnistiako zuzendari
Esteban Beltranek
adierazi du blokeoak eta
2008/2009ko Gazako bonbardaketak
egoera eta ondorio hauek ekarri dituztela:
[12]
- Israelek Gazako biztanle guztiak zigortzen ditu, mugatu egiten baititu sartzen diren elikagaiak, sendagaiak, hezkuntzako materialak eta eraikuntzako materialak. Horren eraginak bereziki nabari dira Gazako 1,5 milioi biztanleetatik kalteberenak direnen artean: haurren, zaharren eta gaixoen artean, alegia. Egoera horrek erabateko krisi humanitarioa eragin du, eta Israelgo Gobernua da horren arduradun.
- 2008/2009ko Gazako bonbardaketaren eraginez, lehendik zetorren krisi humanitario hori hondamendi bihurtu zen. Israelen erasoek 1.380 palestinar hil eta eraikin eta azpiegitura zibil ugari suntsitu zituen, besteak beste ospitaleak, eskolak, eta urez nahiz argindarrez hornitzeko sistemak. Palestinarren etxeak milaka deuseztatu edo larriki kaltetu zituzten. Kalte horietatik guztietatik, materialak direnak ere ezin izan dira konpondu, blokeoaren eraginez.
- 2008/2009ko bonbardaketan, Gazako 641 eskoletatik 280k izan zituzten kalteak, eta 18 suntsituta geratu ziren. 2009/2010 ikasturtea hastean, Gazako ikasle askok ikaslibururik gabe ikasi behar izan zuten; bien bitartean, Israelek atxikita zituen eskolako materialez betetako kamioiak,
Kerem Shalomgo
muga pasabidean. Gazako biztanleen erdiak baino gehiago 18 urtez beherakoak dira, eta bonbardaketaren eta Israelek egindako boikotaren eraginez horien hezkuntzak izan duen etenaldiak kalte handia dakar.
- Ospitaleetan, esan bezala, kalte handia eragin dute bonbardaketak eta blokeoak. Israelgo agintariek behin eta berriz Gazan sartzeko baimena ukatu diete
Osasunerako Mundu Erakundeak
mediku laguntzarekin bidalitako kamioiei, inolako azalpenik eman gabe. Osasunaren Mundu Erakundearen datuen arabera,
2009an
28 paziente hil ziren, mediku tratamendua jasotzearren Gazatik irteteko baimenaren zain zeudela. Horietatik 14,
Erezko
pasabidea erabiliz Israelera joateko zain zeuden.
- Langabezia abiada bizian hazten ari da Gazan. Izan ere, negozioek apenas iraun dezaketen, blokeoaren ondorioz. 2009ko abenduan, Nazio Batuen Erakundeak jakinarazi zuen langabezia tasa % 40tik gorakoa zela.
- Blokeoa Gazako biztanleen bizitzako ia alderdi guztiak itotzen ari da. Gazako biztanleak gero eta bakartuago daude, eta gero eta sufrimendu handiagoa dute. Langabezia masiboaren, muturreko pobreziaren, elikagaietako segurtasun ezaren eta eskasiak elikagaietan dakarren prezio igoeraren eraginez, Gazako bost biztanletatik lau jadanik nazioarteko giza laguntzaren mende bizi dira.
Blokeoak eragindako kalte horiek guztiek protesta ugari piztu dute nazioartean, hala nola
Askatasunaren ontzidia
.
2014ko
azaroaren 6an
, Al-
Fatahen
interesen aurka hamabost bonba lehertu zituzten, tartean,
Jassir Arafat
buruzagi historikoaren heriotzaren hamargarren urteurreneko ekitaldirako prestatutako oholtzaren aurka. Palestinako Aginte Nazionaleko lehen ministroak bertan behera utzi zuen Gazara
azaroaren 8an
egitekoa zuen bidaia.
Hamasek
ukatu egin zuen egin zuenik
[13]
.
Azaroaren 27an
jakin zenez,
Egiptok
Rafaheko
muga irekiko zuen bi egunez, jihadistek
Sinain
31 militar hiltzeagatik hilabete batez itxita egon ondoren. Hala ere, oraindik ez zen iritsi
Gaza
berreraikitzen hasteko materiala
[14]
.
Azaroaren 28an
, eraikuntzarako materialaren zain zeuden oraindik eta horregatik, 30.000 palestinar baino gehiago aterpeetan zeuden.
NBEk
larrialdi egoera ezarri zuen euriteengatik
[15]
.
2015eko
urtarrilaren 10ean
, jada lau lagun ziren Gazan hotzagatik hildakoak
[16]
.
Urtarrilaren 27an
, Gazari laguntzeko programa bertan behera gelditu zen diru faltagatik
[17]
.
2021eko maiatzean
berriro piztu zen gatazka
Gazako zerrendan.
2023ko urrian berriro ere guda latz bat jazan zuen Gazak
2023ko Israel-Palestina gatazkaren
barneko gudaren barnean.
2010ean, Gazako gazteen % 1 baino gutxiago zen analfabetoa. UNRWAk emandako datuen arabera, 640 eskola daude Gazan: gobernuak kudeatutako 383, UNRWAk kudeatutako 221 eta 36 ikastetxe pribatu. Guztira, 441.452 ikasle daude.
2012an bost unibertsitate zeuden Gazako zerrendan, eta zortzi eskola zeuden eraikitzeko bidean. 2018an bederatzi unibertsitate zeuden.
1998an, Gaza hirian Zientzia Aplikatuko eta Teknologiako Eskola ireki zen. 2003an bere egoitza aldatu zuen. 2006an, Gazako Eskola Politeknikoa sortu zen Gaza hegoaldean, eta urtebete geroago unibertsitate-tituluak igortzeko baimena jaso zuen. 2010ean 6.000 ikasle, zortzi sail eta 40 ikasketa-programa baino gehiago zituen unibertsitateak.
Gazako biztanleria orokorrean oso gaztea denez, heriotza-tasa munduko baxuenetarikoa da: % 0,315 urtero. Umeen heriotza-tasa munduko 105. handiena da: jaiotzen diren 1.000 umeko 16,55 hiltzen dira. Gizakien pobrezia-tasari dagokionez, Gazako zerrenda munduan 24. postuan dago.
Johns Hopkins unibertistate estatubatuarrak eta Zisjordaniako A-Quds unibertsitateak 2002 amaieran egindako ikerketa-lan baten arabera, palestinarrek dieta-gabezi larriak dituzte. 6 urtetik 59 hilabetera arteko umeen % 17,5k malnutrizio kronikoa pairatzen zuela ikusi zuten; horretaz gainera, ugaltze-adinean zeuden emakumeen % 53k eta umeen % 44k anemia zeukaten. Gazako etxeen % 70k ez du nahikoa janari lortzen, eta Nazio Batuen Erakundeak 2014an 800.000 pertsonari baino gehiagori eskaintzen zion laguntza.
- ↑
"1946ko ekainean eta 1948ko maiatzean, Palestinan bizi ohi ziren pertsonak [eta beren ondorengoak] eta beren etxeak galdu zutenak".
- ↑
Euskaltzaindia
.
Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia.
.
- ↑
Nazio Batuen Erakundeak darabilen terminoa da
Palestinako lurralde okupatuak
. Halaxe ageri da, adibidez, Segurtasun Kontseiluaren 242. ebazpenean
- ↑
https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/gazatik-atera-zen-israel-38-urteko-okupazioaren-ostean
- ↑
≪Barbaros y civilizados≫
Monde Diplomatique, en espanol
337
.
- ↑
Biztanleria 2007an
- ↑
≪Soldatak Hamasek Gazan dauzkan funtzionarioentzat≫
,
Berria
, 2014-09-02
- ↑
a
b
c
Guide: Gaza under blockade.
Israelek Gazari ezarritako blokeoaz BBC albiste erakundeak egin duen web ataria.
- ↑
Adrian Michaels (2010-06-02):
≪Gaza aid flotilla attack: Israel is always shooting... and fast losing friends≫,
Telegraph.co.uk webguneko artikulua, 2010-06-07an hartua.
- ↑
Atzerri Arazoetako Israelgo Ministerioa (2010-06-05):
≪Increased humanitarian aid to Gaza after IDF operation≫,
Atzerri Arazoetako Israelgo Ministerioaren webgunetik hartua, 2010-06-07an.
- ↑
Gideon Levy (2010-05-30):
≪Gaza flotilla drives Israel into a sea of stupidity≫,
Haaretz
, 2010-06-07an hartua.
- ↑
Nazioarteko Amnistia (2010-06-01):
≪Suffocating Gaza: the Israeli blockade's effects on Palestinians≫,
Nazioarteko Amnistiaren webgunetik 2010-06-07an hartua.
- ↑
a
b
Esteban Beltran (2010-06-01):
≪El asfixiante bloqueo de Gaza≫,
El Pais
.
- ↑
Mikel Rodriguez,
≪PANek Hamasi leporatu dizkio Gazan Al-Fatahen aurka izandako erasoak≫
,
Berria
, 2014-11-08
- ↑
Ane Irazabal,
≪Gazatarrak, Egiptoren eskuetan≫
,
Berria
, 2014-11-28
- ↑
Ane Irazabal,
≪Berriz ere hasi ezinik≫
,
Berria
, 2014-11-29
- ↑
Jada lau lagun hil dira Gazan hotzagatik.
Berria 2015eko urtarrilaren 10a
.
- ↑
≪Gazari laguntzeko programa eten egin dute, diru faltagatik≫
,
Berria
, 2015-01-28
|
---|
Historia
| |
---|
Administrazioa
| |
---|
Hiriak, herriak
| |
---|
Palestinarrak
| |
---|
Artea, arkitektura
| |
---|
Ekonomia
| |
---|
Osasuna, hezkuntza
| |
---|
Kultura
| |
---|
Sukaldaritza
| |
---|
Musika
| |
---|
Ibaiak, errekak
| |
---|
Emakumeak
| |
---|