Wikipedia, Entziklopedia askea
Naji al-Ali
(arabieraz: ???? ?????), baita ere Nayi al-Ali edo Naji Ali gisa, jaiotzez Nayi Salim Hussain al-Ali (
Galilea
,
1936
-
Londres
,
1987ko
abuztuaren 29a
)
Palestinako
marrazkilari ospetsua izan zen erregimen arabiarren eta
Israelen
kritika politikoagatik. Palestinako marrazkilari onena dela esan izan da, eta, ziurrenik, mundu arabiarreko marrazkilari ezagunena eta errespetatuena da. Londresen tiroz erail zuten.
Handala
Naji al-Ali
-k garatutako komiki-pertsonaia izan zen. Egunkari batean egunero argitaratzen zuen tiran agertzen zen eta Israelen okupazioaren lekuko izan zen: aurpegia ezagutzen ez zitzaion haur errefuxiatu palestinarra zen, beti bizkarrez. Handala ume bat da, txikia, iletsu samarra, oinak oinutsik eta arropak miazkatzen. Zaila da aurpegia ikustea, beti bizkarrez egoten baita. Horrela marrazten zuen Naji al-Alik Hanzala, bere pertsonaia nagusia. Hanzala Najiren ia bineta guztietan dago, mutu baina temati.
[1]
[2]
1987ko abuztuaren 29an, Palestinarrentzat sinbolo bat den
Handala
pertsonaiaren sortzaile
Naji al-Ali
marrazkilaria hil zuten erbestean, Londresen. Tiro bat jasota, hilabete koman egon zen. Hilketa sekula argitu ez bazuten ere, susmagarri nagusiak halako operazio ugari egin izan dituen
Mossadeko
agenteak ziren. Israeldar zein arabiar agintariekin kritiko, gatazka palestinarraren inguruko zinta satiriko gordinak egiteagatik zen ezaguna Naji al-Ali.
[3]
1991n,
Atef el-Taieb
zuzendari egiptoarrak marrazkilariaren izena zuen filma egin zuen,
Nagi el-Ali
alegia. Protagonistaren papera
Nour el-Sherif
aktore egiptoarrak egin zuen.
[4]