Benat Rezusta Mugurutza
,
pilota
arloan
Rezusta
deituraz ezaguna (
Bergara
,
Gipuzkoa
,
1993ko
otsailaren 13a
),
esku huskako pilotari
profesionala da,
binakako txapelketa nagusiko
txapelduna. Atzelari aritzen da,
Aspe enpresarekin
. Estatistika ofizialek diotenez, 1,92 m luze da, eta 88 kilo pisatzen du. Profesionaletako lehendabiziko partida 2013ko ekainean jokatu zuen, Eibarko
Astelena pilotalekuan
.
[1]
Historian izan diren atzelari ezker bakanetako bat da, berak debutatu arte aspaldian ez zen izan halako beste atzelaririk. Eskuin beso motela du, baina berebiziko indarra eta abiadura ematen dio ezkerrarekin pilotari, aireko joko ona du ezkerrarekin, eta oso ondo mugitzen da jokalekuan.
[2]
[3]
Azken urteotako atzelari hoberena da, lau urtez jarraian heldu baita
Binakako Txapelketa Nagusiaren
finalera (2016, 2017, 2018 eta 2019), bai eta bitan irabazi ere (2017an eta 2019an).
2014ko apirilaren 26an, profesionaletan debutatu eta hamar hilabetera,
Erik Jaka
aurrelaria lagun (hura ere debutatu berria),
bigarren mailako binakako txapelketa
irabazi zuen,
Gorka
eta
Merino I.a
22-4 mendean hartuta. Final hartan ere, Rezustaren ezker bortitza nabarmendu zen, oso bizia zen pilota batek lagunduta.
[4]
[5]
Bi hilabete geroago
bigarren mailako buruz buruko txapela
jantzi zuen,
Ibai Zabalari
22-10 irabazita, markagailua 19-5 zihoala ezker eskuko hatz txikian
luxazioa
izan zuen arren.
[6]
[3]
2016ko apirilaren 9an, Binakako Txapelketa Nagusiko txapeldunorde izan zen,
Juan Martinez de Irujo
aurrelaria lagun. 11-10 galtzen ari zirela Irujo lesionatu zen arte, Rezusta izan zen finaleko jokalaririk hoberena; txapelketa nagusietako bere lehen finalean, bikain aritu zen. Irujoren lesioaren eraginez, markagailuan 16-10 galtzen ari zirela, bertan behera geratu zen partida.
[7]
2017ko apirilaren 9an,
Iker Irribarria
lagun,
Binakako Txapelketa Nagusia
irabazi zuen, finalean
Oinatz Bengoetxea
eta
Mikel Larunbe
22-14 mendean hartuta.
[8]
Rezusta izendatu zuten txapelketa osoko pilotari onena.
[9]
2018ko apirilaren 9an, hirugarren urtez jarraian jokatu zuen
Binakako Txapelketa Nagusiaren
finala,
Danel Elezkano
aurrelaria lagun. 22-9 galdu zuten,
Joseba Ezkurdiak
eta
Jose Javier Zabaletak
osatutako bikotearen aurka.
[10]
[11]
2019ko apirilaren 8an, berriz ere
Binakako Txapelketa Nagusiaren
finala jokatu zuen, berriz ere
Danel Elezkano
aurrelaria lagun, bai eta irabazi ere: 22-19 gailendu zitzaizkion
Iker Irribarriak
eta
Jose Javier Zabaletak
osatutako bikoteari. Rezusta jo zuten finaleko jokalari hoberena, partida osoa bikain jokatu baitzuen, pilota gogor astinduz eta huts gutxi eginez.
[12]
- 2013: Bergara Hiria sariko txapelduna
- 2012: 22 urtez azpikoetan munduko txapelduna
- 2010: Diario Vasco sariko txapelduna
- ↑
≪Jaka y Rezusta, los dos nuevos valores de ASPE≫
,
Aspepelota.com
, 2013-05-31.
- ↑
Igor G. VICO:
≪Rezusta, la esperanza zurda de Bergara≫
,
Deia
, 2013-06-26.
- ↑
a
b
(Gaztelaniaz)
Igor G. VICO eta Iker AZURMENDI:
≪Benat Rezusta se hace con la txapela≫
[
Betiko hautsitako esteka
]
,
Noticias de Navarra
, 2014-06-16.
- ↑
≪Jaka-Rezusta, eroso≫
,
Berria
, 2014-04-27.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Joseba LEZETA:
≪La zurda de Rezusta es un canon≫
,
Diario Vasco
, 2014-04-27.
- ↑
Leire ETXEZARRA:
≪Benat Rezustak jantzi du Bigarren Mailako Buruz Buruko txapela≫
,
EITB.com
, 2014-06-15.
- ↑
Magro Eizmendi, Imanol. (2016-04-10).
≪Zoritxarra gonbitik gabe sartu da festan≫
Berria
.
- ↑
≪Irribarriak eta Rezustak lortu dute binakako txapela (22-14)≫
,
Berria
, 2016-05-15.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Aramendia, Arkaitz. (2017-04-10).
≪Contenidos en la victoria≫
Deia
(Noiz kontsultatua: 2017-04-11)
.
- ↑
≪Ezkurdia eta Zabaleta txapeldun (22-9)≫
Berria
2018-04-08
(Noiz kontsultatua: 2018-04-09)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
G. Vico, Igor. (2018-04-09).
≪La tormenta perfecta≫
Deia
(Noiz kontsultatua: 2018-04-09)
.
- ↑
≪Elezkanok eta Rezustak irabazi dute binakako txapela≫
Berria
(Noiz kontsultatua: 2019-04-08)
.