Wikipedia, Entziklopedia askea
Errol Walton Barrow
(
Saint Lucy
,
Barbados
,
1920ko
,
urtarrilaren 21a
-
Bridgetown
,
1987ko
ekainaren 1a
)
Barbadosko
lehen ministroa izan zen 1966tik 1976ra eta 1986tik 1987ra.
1940ko abenduan
Royal Air Forcen
izena eman zuen
Bigarren Mundu Gerran
borrokatzeko. Gerraren ondoren
London School of Economicsen
ikasi zuen.
Barbadosko Alderdi Laboristako
kidea izan zen. 1950ean uhartera itzuli zen eta parlamentuko kide hautatu zuten. 1955eko apirilean, Laneko Alderdi Demokratikoaren sortzaileetako bat izan zen, baina ez zuten aukeratu hurrengo urteko hauteskundeetan. 1958an aukeratu zuten, eta 1961ean berriro. Urte hurretan bere alderdiak hauteskundeak irabazi zituen eta Barrow lehen ministro bihurtu zen.
Herrialdea independentziara gidatu zuen 1966an, eta estatu independente lehenbiziko lehen ministroa izan zen. Herrialdeko industrializazioa bizkortu zuen eta turismoaren industria hedatu zuen azukre-kanaberaren laborantzaren mende ez egoteko eta Karibeko herrialdeekiko lankidetza areagotu zuen.
1971ko hauteskundeak irabazi ondoren, 1976koak galdu eta oposiziora pasatu zen. 1983ko
Grenadako
inbasio estatubatuarra gogor kritikatu zuen. 1986ko maiatzean boterera itzuli eta urtebete geroago hil zen. 1997an Legebiltzarrak Barbadoseko hamar heroi nazionaletako bat izendatu zuen.
|
---|
Kolonia (1953-1966)
| | |
---|
Erresuma (1966-2021)
| |
---|
Errepublika (2021-)
| |
---|
*
Berez, Barbadosko
premier
rak ziren.
|