Diane von Furstenberg
,
Diane Simone Michelle Halfin
(
Brusela
,
1946ko
abenduaren 31
) belgiar-estatubatuar moda diseinatzailea da, bere soineko gurutzatu (
wrap dress
) ospetsuengatik ezaguna.
Diane Simone Michelle Halfin
Bruselan
goi-erdi mailako familia
judu
batean jaio zen. Bere aitak, Leon Halfin,
errusiar
herritarra,
Bigarren Mundu Gerra
Suitzan
eman zuen eta ama Liliane Nahmias,
greziarra
,
Holokaustotik
bizirik atera zen eta Dianeren hezkuntzan funtsezko pertsonaia izan zen. 12 urte zituela egoitza-eskolara bidali zuten, geroago 15 urterekin Oxfordshire ikastetxean sartu zen. 1965ean
Madrilera
bidaiatu zen
gaztelania
ikastera. Suitzara bueltan Suitzako
Genevako Unibertsitatean
hasi zituen
ekonomia
ikasketak.
Unibertsitatean, 18 urte zituela, ezagutu zuen
Egon von Furstenberg
, alemaniar printze baten eta bere lehen emaztearen,
Fiat
automobilen fortunaren oinordekoaren, seme nagusia. Bikotea 1969an ezkondu zen azkenean. Hiru urte geroago dibortziatu egin ziren. Garai hartan bi seme-alaba izan zituzten, Alexandre printzea ?ezkontzatik sei hilabetera jaioa? eta Tatiana printzesa, biak
New Yorken
jaiotakoak. Gaur egun Diane von Furstenberg-ek lau biloba ditu, horien artean
Talita von Furstenberg
.
Furstenberg-en ezkontza, emaztegaiaren erlijioagatik ez oso ondo ikusia, dinastikotzat jo zuten eta Diane Furstenberg-eko Diane printzesa bihurtu zen ofizialki. Diane dibortziatu zenean, titulua galdu zuen.
1980ko hamarkadaren hasieran, von Furstenbergek harreman erromantikoa izan zuen
Alain Elkannekin
, Margherita Agnelliren senar ohiarekin, orduan bere senar ohiaren lehegusua zenarekin. Urte horietan guztietan harreman bizia izan zuen bere semeekin,
Jaki
,
Lapo
eta Ginevra Elkannekin.
2001ean,
Barry Diller
komunikazioko magnatuarekin ezkondu zen, eta harekin harreman erromantikoa izan zuen 1970etik.
2002an,
estatubatuar
herritartasuna lortu zuen.
Furstenbergek behin azaldu zuen moduan, “Egonen emaztea izango nintzela jakin nuenean, karrera hastea erabaki nuen. Asmoak zituen norbait izan nahi nuen, eta ez printze batekin ezkontzen den neska arrunt bat. Bere asmoa zen, besteak beste, bere soldata irabaztea eta emakume langilea izatearen independentzia erakustea. 1970ean, eta
7004300000000000000♠
30.000
dolarreko
aurrekontuarekin, emakumezkoen arropa diseinatzen hasi zen. Bere senarra ere diseinatzaile bihurtuko zen, bere ibilbideari urte batzuk geroago hasita, 1974an.
Furstenberg eta bere senarra 70. hamarkadako glamourraren benetako isla izan ziren: haien bizimodu exotikoa
Salvador Dali-
tik
Windsorreko Dukeetaraino
joaten ziren festa eta galekin txandakatzen zen. Bikotea
New York Magazinearen
azala izan zen ondorengo izenburupean: "Dena duen bikotea. Nahikoa al da dena?". Bikotea azkenean dibortziatu zen, adiskidetasunez, 1973an.
Bere ospea 1973an soineko gurutzatua ?ingelesez wrap dress izenarekin ezaguna? sortzeari esker hasi zen garatzen. Furstenbergen sorkuntzak eragin handia izan zuen emakumeen modan. Gaur egun, lehen soineko horietako bat
New Yorkeko
Metropolitan Museum of Art-
en dago. Jantzien Institutuan ikus daiteke. Soinekoa modako merkatuan sartu zen kasualitatez, Furstenberg-ek
Diana Vreeland
Vogueko
editoreari
wrap-dressaren
aitzindaria izango zen jantzia erakutsi zion unean. Urte horretan bertan
New Yorkeko Moda Astean
parte hartzera gonbidatu zuten, non soinekoa lehen aldiz pasarelan agertu zen.
Furstenberg moda negozioaren barruan, kosmetika eta osagarrien lerroa ere aurki dezakezu. 1975ean "Tatiana" lurrina jarri zuen salgai, bere alabaren izenarekin. Gainera, bere negozioa zabaltzeko, bere izena eta inizialak erregistratu zituen eta produktu berriak atera zituen, hala nola kosmetikoak, poltsak eta eguzkitako betaurrekoak. Hurrengo urtean, 1976an,
wrap dressaren
salmenten kopuruak jada 5 milioi izan ziren.
1983an,
Beecham Group Ltd.
talde farmazeutiko britainiarrarekin kontratua sinatu zuen. Markaren arrakastak eta bere negozioaren hedapenak Estatu Batuetako emakumeek zuzentzen duten negozio onenen artean
Top 10
postua lortu zuen 4 urtez
.
1985ean, Furstenbergek
Paris
,
Frantzia
, hirira joatea erabaki zuen. 80ko hamarkadaren amaieran jakinarazi zen hamarkada osoan DVF lineako produktuek mila milioi dolar baino gehiagoko irabaziak lortu zituztela. Parisen bost urte eman eta bere enpresa sasoi betean egon ondoren, Furstenberg
AEBetara
itzuli zen.
1993an,
Lowell Nesbitt
artista estatubatuarra hil ondoren, Furstenberg-ek bere estudioa eta egoitza West 38 kaleko 389. zenbakian erosi zituen. Etxea, eraberritu aurretik, New Yorkeko poliziaren zaldien ukuilu gisa funtzionatzen zuen, hortik bere hedadura handia. 70. eta 80. hamarkadetan topagunea bilakatu zen, gela desberdinez gain, igerileku estalia, ganbara eta leiho handiez gozatzeko. Jabe ohiak The Old Stable (zalditegi zaharra) izenarekin izendatutako eraikin horretatik
Andy Warhol
,
Roy Lichtenstein
,
Robert Indiana
,
Jasper Johns
,
Robert Motherwell
,
Larry Rivers
eta
James Rosenquist
esaterako pertsona eta artista ospetsuak pasatu ziren.
Furstenbergek lan-estudio eta egoitza gisa erabili zuen eraikina 2000. urte hasieran eraitsi zuten arte. Geroago eraikin moderno eta altuagoa eraiki zen. Gaur egun,
New Yorkeko
Washington kaleko 874. zenbakian dagoen DVF estudioan lan egiten du. Bere lana batez ere goi mailako
(high-end)
arropa lerroak sortzera bideratzen da, hau da, prezio altukoak eta aukerako leku batzuetan soilik saltzeko, esaterako,
Bergdorf Goodman
,
Nordstrom
,
Saks Bosgarren etorbidea
eta
Neiman Marcus
.
1997an, moda merkatura aktiboki itzuli zen, goi mailako joskintzako lerroa salgai jarriz. Bere memoriak,
Diane: A Signature Life
(Simon & Schuster; 1998) argitaratu zituen.
2005ean, CFDAk (Council of Fashion Designers of America "Amerikako Moda Diseinatzaileen Kontseiluak") Furstenberg-i bere saria eman zion diseinatzaile gisa egindako ibilbidean izandako lorpen guztiak aitortzeko. Hurrengo urtean,
2006an
, CFDAko presidente izendatu zuten. Urte berean burututako beste proiektu batzuk
T-Mobile
markarentzako mugikor telefono baten diseinua eta Project Runway programa
amerikarraren
hainbat ataletan epaimahai gisa agertzea izan ziren.
Bai bere lanean bai bizitza pertsonalean, "von" erabiltzen du bere abizenean "zu" -ren ordez,
Europatik
kanpo hain ohikoa ez dena. Bere abizenaren inguruko beste xehetasun anekdotiko bat da normalean publizitate kanpainetan eta logotipoetan
dieresirik
gabe agertzen dela normalean, nahiz eta bere karreraren hasieran ?90eko hamarkadara arte? beti idazten zuela.
Diane von Furstenbergeren zuhaitz genealogikoaren laburpena
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
Zuhaitz genealogikoa
|
---|
|