Antzezlea
,
antzezlaria
,
aktorea
edo, soilik antzerkian,
antzerkilaria
drama
batean pertsonaia bat antzezten duen pertsona da,
filman
,
telebistan
,
antzerkian
, edo
irratian
.
Antzinako Grezian
antzezleak deitzeko ?ποκριτ??
(hypokrites)
hitza erabiltzen zen, hitzez hitz "antzezlea" esan nahi zuena.
Miaketa berrien bidez jakinarazi da lehenengo ekitaldiak
antzinako Egipton
sortu zirela. Bertako apaizek haien
jainkoen
irudikapenak egiten zituztenean, herriari azaltzen zioten erlijioaren irakaskuntza eta arauak.
Ezagutzen den adimen idatzitako lehenengo antzezlea
Tespo
grekoa
izan zen,
k.a. 534
. urtean
Dionisio
antzerkian antzeztu zuena. Agertokian Tespok lehenengo pertsonan hitz egin zuen, pertsonaia bat antzeztuz. Ordura arte, entzuleen aurrean istorioak kontatu zituzten soilik, baina beti hirugarren pertsonan eta abesti moduan. Beraz, izugarrizko aurrerapena ekarri zuen.
Antzezleen lanbidea
Europan
hasi zen,
XVI. mendean
:
Italian
,
Commedia dell'Arte
izeneko lehenengo lanbide-taldea;
Ingalaterran
,
Elisabet
erreginaren sasoian, aitoren seme-alabek antzezleen taldeak babesten zituzten, hala nola
Lord Chamberlain's Men
,
William Shakespeare
, geroago,
King's Men
deituko zena;
Frantzian
,
Comedie-Francaiserekin
.
XVII. mendera
arte antzezleek
gizonak
bakarrik izan ahal ziren.
Emakumeek
antzeztea txarto ikusita zegoen. Horregatik,
Shakespeareren
garaian gizonek emakumeak antzezten zituzten.
Veneziako
antzokian izan zen lehenengo emakumeen antzezpena.
Antzezleen ordezkoak antzezleek egin behar dituzten agerraldi arriskutsuak edo zailak egiten dituzten pertsonak dira. Agerraldi hauetan antzezleen segurtasun fisikoa arriskuan egon daiteke. Kasu batzuetan, antzezleak ez dira gai haien pertsonaiek egin behar duten egitekoa betetzeko, orduan, adituek gauzatzen dituzte. Beste kasu batzuetan, antzezleak pertsonaien mailara daude, halaber, haien segurtasunagatik espezialistak kontratatzen dituzte.
- Oscar Sariak
,
AEB
- Canneseko Zinemaldia
,
Frantzia
- Veneziako Mostra
,
Italia
- Urrezko Globo Sariak
,
AEB
- Emmy Sariak
,
AEB
- BAFTA Sariak
,
Erresuma Batua
- Tony Sariak
,
AEB
- Goya Sariak
,
Espainia
- Donostiako Zinemaldia
,
Euskal Herria
- Cesar Sariak
,
Frantzia
- Berlinale
,
Alemania