Wikipedia, Entziklopedia askea
Tommaso Tittoni
(
Erroma
,
1855eko
azaroaren 16a
-
ibidem
,
1931ko
otsailaren 7a
) italiar diplomazialari eta politikaria izan zen.
Italiako lehen ministroa
izan zen 1915eko martxoan.
Erromako zinegotzia izan zen Diputatuen Ganberako kide hautatu aurretik. 1897an dimisioa eman zuen, Perugiako eta Napoliko prefektu izendatua izateko. 1902an Senatuan sartu zen. Politikoki eskuin historikoaren kide izan zen
Giovanni Giolittik
Kanpo Arazoetako ministro izendatu zuen 1903an eta Austria-Hungariarekiko eta Frantziarekiko harremanak hobetzeaz arduratu zen. Lehen ministro kargua bete zuen Giolittik 1915eko martxoaren 15ean dimisioa eman ondoren. Martxoaren 28an
Alessandro Fortisi
utzi zion postua eta Kanpo Arazoetako ministro karguan jarraitu zuen. Londresen eta Parisen enbaxadore ere izan zen.
Lehen Mundu Gerran
neutraltasun italiarraren aldekoa izan zen. Berriz ere kanpo ministro 1919an
Parisko Bake Biltzarran
parte hartu zuen. 1909tik 1929ra Senatuko presidentea izan zen.
1922ko
Erromako Martxaren
ondoren,
Benito Mussoliniren
alde egin zuen. 1929tik 1930era Erromako Errege Akademiako buru izan zen.