Tomaso Albinoni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tomaso Albinoni

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak Tomaso Giovanni Albinoni
Jaiotza Venezia 1671ko ekainaren 8a
Herrialdea   Veneziako Errepublika
Heriotza Venezia 1751ko urtarrilaren 17a  (79 urte)
Hobiratze lekua San Marko basilika
Heriotza modua berezko heriotza : diabetes mellitusa
Hezkuntza
Hizkuntzak italiera
Irakaslea(k) Giovanni Legrenzi
Jarduerak
Jarduerak musikagilea , biolin-jotzailea , chef de chant (en) Itzuli, antzerkigilea eta idazlea
Mugimendua musika barrokoa
Genero artistikoa opera
sinfonia
Musika instrumentua biolina

IMDB: nm0016846 Allocine: 35086 Allmovie: p171492
Spotify: 17OArJzEhRR3OmhtGcnfBq Musicbrainz: 83903121-f611-4875-984c-673ae7173e56 Discogs: 95541 IMSLP: Category:Albinoni,_Tomaso Allmusic: mn0000058485 Find a Grave: 9674752 Edit the value on Wikidata

Tomaso Albinoni ( Venezia , 1671ko ekainaren 8a - ib. , 1751ko urtarrilaren 17a ) Barrokoko italiar musikagile eta biolinista izan zen. Antonio Vivaldi hirikidearekin batera, aro horretako egilerik esanguratsuenetarikoa da.

Bizitza [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Venezian sortua, Corelliren ikasle eta Vivaldiren laguna izan zen. Berrogeita hamarren bat opera idatzi zituen, baina ospetsu bihurtu duena haren tresnez jotzeko lana da, denbora luzez ahazturik egon ondoren XX. mendean berriro aintzat hartu zena. Johann Sebastian Bachek hainbat gai hartu zituen haren lanetatik.

Bestela, Adagioa Sol minorrean , bere lanik ezagunena, ez zuen berak zehazki egin; Remo Giazottok ondu zuen 1949an , Dresdengo liburutegiaren hondakinen artean aurkitutako pasarte batzuetatik abiatuta [1] .

Lanak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  • ( 1694 ): "12 Sonate a tre".
  • ( 1700 ): "6 Sinfonie & 6 Concerti a cinque".
  • ( 1701 ): "12 Balletti a tre".
  • ( 1702 ): "12 Cantate da camera a voce sola".
  • ( 1707 ): "12 Concerti a cinque" (Opus 5).
  • ( 1711 ): "12 Trattenimenti armonici per camera".
  • ( 1715 ): "12 Concerti a cinque" (Opus 7).
  • ( 1722 ): "6 Balletti & 6 Sonate a tre" eta "12 Concerti a cinque" (Opus 9).
  • ( 1735 - 36 ): "12 Concerti a cinque" (Opus 10).

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Wikimedia Commons en badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tomaso Albinoni Aldatu lotura Wikidatan
  1. Adagio in G minor (Giazzotto, Remo) Imslp.org