Reinhard Tristan Eugen Heydrich
(
??a?nha?t ?t??stan ????n? ?ha?d??c
ahoskatua;
Halle
,
Alemaniar Inperioa
,
1904ko
martxoaren 7a
-
Praga
,
Bohemia eta Moraviako protektoratua
,
1942ko
ekainaren 4a
)
Alemania Naziko
militarra,
gerra kriminala
,
Reicharen Segurtasuneko Bulego Nagusiko
zuzendaria (1939-1942) eta
Holokaustoaren
arkitekto nagusietako bat izan zen.
1941eko
irailaren 29tik,
1942ko
maiatzaren 27an txekiar partisanoek hil zuten arte,
Bohemia eta Moraviako protektoratuko
babeslea (
alemanez
:
Stellvertretender Reichsprotektor
) izan zen
[1]
.
Reinhard Heydrich 1904an jaio zen, erdiko klaseko familia batean. Aita musikagilea, opera-abeslaria eta
Halleko
kontserbatorioko zuzendaria eta ama aktorea zituen, eta heziketa fina eman zioten: Reinhar
biolin
-jotzaile ona eta
esgrimalari
bikaina zen.
Lehen Mundu Gerraren
ostean familiak arazo ekonomikoak izan zituen. Oso gaztea zenetik alemaniar nazionalismo arrazistak (
volkisch
) liluratu zuen, eta 16 urte zituela
Freikorpsen
sartu zen
[1]
. Aitak musika ikasketak egitea nahi bazuen ere,
1922an
itsas armadan sartu eta komunikazioetan espezializatu zen
[2]
. 1931n, ordea,
IG Farben
talde industrialeko zuzendariaren alaba haurdun utzi eta umea berea ez zela erran zuenez, armada uztera behartu zuten
[1]
.
1931ko abenduan Lina von Osten,
nazi
suharrarekin, ezkondu zen. Honen familiaren bitartez
Heinrich Himmler
ezagutu zuen. Antza denez, Himmlerrek oso itxura ona hartu zion Heydrichi eta honen gain utzi zuen
Alderdi Naziaren
segurtasun zerbitzu berri baten sorrera.
1933ko
urtarrilerako, Heydrich buru zuen Reichsfuhrer SSen Segurtasun Zerbitzua (
alemanez
:
Sicherheitsdienst
edo SD) alderdi naziaren inteligentzia agentzia garrantzitsuena zen. Himmlerrek, 1933ko apirilaren 1ean
Bavierako
poliziaburu bilakatu zenean, Heydrich izendatu zuen polizia politikoaren buruzagi
[2]
.
1934ko
apiriletik aurrera, biak
Ernst Rohm
,
Sturmabteilung
(SA) erakundeko buruzagiaren aurkako dosierra prestatzen hasi ziren. Ekainaren 30ean,
Labana luzeen gauean
,
SS
eta
Gestapoko
kideek Rohm eta SAko buru gehienak hil zituzten.
Denbora gutxian, Himmler eta Heydrichek Gestapo, Polizia kriminala (
alemanez
:
Kriminalpolizei
edo Kripo) eta SSen Segurtasun Zerbitzuaren (SD) kontrola lortu zuten
[1]
. SDk
Reicharen
etsaiak (mundu osoko
juduak
,
marxistak
, eliza
kristauak
,
masoiak
eta eskuineko aurkari nazionalistak) ikertzeko inteligentzia sailak eratu zituen. Gestapok aurkari politiko hauek atxilotu eta, zegokionean,
kontzentrazio eremuetara
eramaten zituen. Kriporen egitekoa zen "gaizkile ez politikoak", tartean
ijitoak
,
homosexualak
eta jokabide "asoziala" zuen jendea, atxilotzea. Erakunde hauek prestatu zuten
1938ko
azaroaren 9ko
Kristal hautsien gaua
(
Kristallnacht
), juduen aurkako lehen
pogrom
nazia. Bestalde, 1938an Heydrichek Ekintza-taldeak (
Einsatzgruppen
) sortu zituen, handik aurrera Alemaniak inbaditu zituen
Ekialdeko Europako
herrialdeetan ehunka mila zibil (juduak gehienak) erail zituztenak
[2]
.
1939an
,
Bigarren Mundu Gerra
hasi berria zela,
Himmlerrek
Reicharen Segurtasuneko Bulego Nagusian
bateratu zituen erakunde polizial eta parapolizial guztiak, eta Heydrich jarri zuen buruzagitzan
[1]
.
1941eko
uztailaren 31n,
Hermann Goringek
Reicharen baliabide guztiak koordinatzeko baimena eman zion, "arazo juduari behin betiko konponbidea emateko". Urte bereko irailean Hitlerrek
Bohemia eta Moraviako
Babesle (
Reichsprotektor
) izendatu zuen.
1942ko
urtarrilaren 20an, Heydrichek
Wannseeko Konferentzia
antolatu zuen; bertan Europako juduak deuseztatzeko plana,
Azken Konponbidea
deitutakoa, aurkeztu zuen
[2]
.
1942ko maiatzaren 27an,
Pragako
Hradcanyn zeukan kuartier nagusira zihoala, bi txekiar abertzalek (Jozef Gabcik eta Jan Kubis) haren kontrako atentatua egin zuten. Zenbait egun geroago, ekainaren 4an, hil zen. Heydrich hiltzeko
Antropoide operazioa
Londresen
zegoen Atzerriko Txekiar Gobernuak prestatua zen,
Erresuma Batuko
gobernuaren laguntzarekin. Mendekuz, Himmlerrek
Lidice
, partisanoak babesturik egonak ziren herria, suntsitzeko agindu zuen. Erresistentziako kide batek salaturik, Gestapok jakin zuen atentatuaren egileak Pragako Zirilo eta Metodio eliza ortodoxoan ezkutaturik zeudela. Ekainaren 18an SSek eliza eraso zuen eta, tiroaldi luze baten ostean, partisanoek beren burua hil zuten
[1]
.