Mohammed el-Baradei
(
arabieraz
: ???? ????????;
Kairo
,
1942ko
ekainaren 17
)
egiptoar
legelari, diplomazialari eta politikaria da.
Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziako
(EANA) zuzendari orokorra izan zen 1997-2009 bitartean, eta Egiptoko presidenteordea
2013ko
uztailetik abuztura. EANArekin batera,
Bakearen Nobel Saria
jaso zuen
2005ean
.
Abokatu familia dirudun batean jaio zen. Kairoko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatu eta gutxira hasi zen diplomazia lanetan. Urte batzuetan, Egiptoko Atzerri ministerioan jardun zuen ?Egipto eta Israelen arteko bake negoziazioetan, Atzerri ministerioko aholkulari berezi gisa jardun ere?, baina kanpoan zeukan gogoa, eta aurki hasi zen nazioarteko erakundeentzat lanean,
New Yorken
eta
Genevan
.
Nazio Batuen Erakundeko
Ikerketarako Institutuan Nazioarteko Zuzenbideko hezkuntza programaren arduradun izendatu zuten lehenbizi, eta energia gaietara egin zuen gero jauzi.
[1]
1984an
,
Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzian
hasi zen, eta goraka-goraka, zuzendaritzara heldu zen hamahiru urte geroago.
[1]
2002an
,
Iraken
armagabetzea egiaztatu behar zuen NBEko ikuskatzaileen burua izan zen,
Hans Blixekin
batera. Haren esanetan, ez zegoen frogarik erakusteko Irakek suntsipen handiko armak zituela.
[2]
Hori zela-eta,
Ameriketako Estatu Batuek
,
Britainia Handiak
,
Espainiak
eta
Portugalek
sinatutako
Azoreetako Deklarazioa
ren aurka agertu zen.
2005ean
,
Bakearen Nobel Saria
jaso zuen,
"energia nuklearra helburu militarrekin erabil zedila eragozteagatik, eta helburu baketsuekin energia nuklearra ahalik eta modu seguruenean erabil zedin bermatzeagatik"
.
[3]
Urte luzez Egiptotik kanpo egon ondoren,
2011n
Hosni Mubaraken aurkako protestetan
parte hartu zuen.
Mubarak
erori osteko garaian, oposizioko buru ipini zen.
2012ko
presidentetzarako hauteskundeetan ez zuen parte hartu: alderdi propioa sortu zuen, Konstituzioaren Alderdia, baina azken momentuan atzera egin zuen.
[1]
2013ko
uztailean,
Mohammed Mursi
presidentea eraitsi zuen estatu kolpearen ostean, presidenteorde izendatu bazuten ere, dimisioa eman zuen abuztuaren 14an, eta
Vienan
erbesteratu zen.
[4]
- ↑
a
b
c
Aginte aldaketen anaia nagusia.
Berria
egunkaria, 2013ko uztailak 7, CC BY-SA 4.0, berria.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-4-4)
.
- ↑
Sarasola, Juanma.
Suntsipen handiko armen frogarik ez dagoela esan dute ikuskatzaile buruek.
Euskaldunon Egunkaria
, 2003ko otsailak 15, CC BY-SA 4.0, berria.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-4-4)
.
- ↑
Bakearen Nobel Saria Mohamed El Baradei IAEAko buruarentzat.
Berria
egunkaria, 2005eko urriak 7, CC BY-SA 4.0, berria.eus
(Noiz kontsultatua: 2020-4-4)
.
- ↑
El Baradei llega a Viena.
La Vanguardia
egunkaria, 2013ko abuztuak 18, lavanguardia.com
(Noiz kontsultatua: 2020-4-4)
.
|
---|
1901?1925
| |
---|
1926?1950
| |
---|
1951?1975
| |
---|
1976?2000
| |
---|
2001?egun
| |
---|