Wikipedia, Entziklopedia askea
Mendebaldeko Berlin
edo
Sartaldeko Berlin
(
alemanez
:
West-Berlin
)
1949
eta
1990
urteen artean
Alemaniako Errepublika Demokratikoaren
(AED) barnean kokatzen zen
Alemaniako Errepublika Federalaren
eremua izan zen,
Estatu Batuek
,
Erresuma Batuak
eta
Frantziak
okupatutako guneek osatu zutena.
Nahiz eta
Mendebaldeko Alemaniaren
barnean egon, legez ez zen Alemaniako Errepublika Federalaren zati;
sobietar
eremua ez bezala,
Ekialdeko Berlin
eremua Alemaniako Errepublika Demokratikoaren hiriburu bilakatu baitzen.
Aliatuek
ez zuten eremu hori AEDko zatitzat onartu, batez ere hiria legez lau okupazio eremu horietan banaturik baitzegoen.
1961ean
,
Berlingo harresiaren
eraikitzeak Mendebaldeko Berlinen muga itxi zuen.
Bigarren Mundu Gerraren
amaieratik
1990ean
Alemania bateratu
arte, esparru hori
Ekialdeko Berlin
eta
Ekialdeko Alemaniaren
lur eremuez inguraturik egon zen.
1988an
Europako kultura-hiriburua
izan zen.
Mendebaldeko Berlin hiru okupazio eremuen barnean zeuden hamabi barrutiek osatzen zuten:
-
Mendebaldeko Berlingo eremua zuriz adierazita
-
Berlingo bi eremuen arteko banaketa
-
AEBetako
John Fitzgerald Kennedy
presidentearen hitzaldia Mendebaldeko Berlinen
-
Mendebaldeko Berlin osatzen zuten barrutiak