Maryse Conde
(
Pointe-a-Pitre
,
1934ko
otsailaren 11
-
Ate
,
Vaucluse
,
2024ko
apirilaren 2a
) idazlea, feminista ezaguna eta
Karibe
ko kultura afrikarraren zabalkundeko ekintzailea izan zen. Frantsesez idatzi zuen bere obra ia osoa. Horrez gain, kultur kazetaria eta irakaslea ere izan zen. Lan ugari idatzi zituen, ia genero guztietan (fikzio historikoa, ipuinak, eleberriak, saiakerak, poemak eta beste genero batzuk. 2018an Literatura Akademia Berriaren Literatura Sari Berria irabazi zuen
(
The New Academy Prize in Literature
)
, urte hartan
Literaturako Nobel Saria
ren ordez eman zena.
Munduan ezaguna da batez ere bi lan hauengatik:
Segou
(1984-1985) eta
Moi, Tituba sorciere…
Guadalupe
n eta
Martinika
n, berriz, ezagunagoak dira
Traversee de la mangrove
eta
La Vie sans fards
. Antzerkirako lanak ere idatzi ditu, eta gazteentzako narrazioak.
Euskaraz,
Bihotz negar eta irri
(
Le Cœur a rire et a pleurer : contes vrais de mon enfance
) itzuli zuen 2021ean
Joxe Mari Berasategik
, Literatura Unibertsaleko bilduman.
[1]
Maryse Boucolon izenarekin jaio zen
Pointe-a-Pitre
n, Guadalupen, zortzi senidetan gazteena, orduan sortzen ari zen “burgesia beltzaren” familia batean. Ama, Jeanne Quidal, belaunaldi hartako lehenbiziko irakasle beltzetako bat izan zen. 1950ean, bigarren hezkuntzako eskola bukatuta, Parisera bidali zuten, Fenelon lizeora lehenbizi,
Sorbonako Unibertsitate
ra ondoren, non
literatura konparatu
ko doktoretza egin baitzuen (1976).
Parisen ezezagun zituen hainbat kontzeptu ulertzen hasi zen:
arrazakeria
,
kolonialismoa
, kolonizazioa, identitatea, jatorria, desjabetzea, eta
esklabotza
,
Antillletan
beltzak egotearen arrazoia alegia.
Negritudea
z edo beltzen izaeraz mintzo diren idazleak aurkitzen ditu. 1958an Mamadou Conde aktore ginearrarekin ezkondu, eta 1959an
Afrika
ra abiatu zen, Frantziako Gobernuak kooperazioan hasitako bideaz baliatuz. Hortaz, frantses irakasle aritu zen
Boli Kosta
n,
Ginea
n,
Ghana
n eta
Senegal
en. 1966an Gineatik kanporatu zuten eta Londresera joan zen
BBC
n lan egitera, Afrikako zerbitzuan. Ghanara bueltatu zen, eta handik Senegalera, 1969an. 1970ean Frantziara itzuli zen. Dibortziatu ondoren, Senegalen ezagutu zuen ingeles irakasle britaniar batekin ezkondu zen 1981ean, Richard Philcoxekin; berak itzuli ditu Maryseren lan gehienak ingelesera. 1985an Fulbright beka bat eskuratu zuen
Amerikako Estatu Batuetan
irakasteko, eta
New York
eko
Columbia Unibertsitate
ko irakaslea izan da urtetan, lan handia eginez frantsesezko kultura ezagutarazten. Bertan sortu eta zuzendu zuen Frantsesezko Ikasketen Zentroa erretiroa hartu arte, 2002an.
Idazle lanaz gain, karrera akademiko nabarmena ere izan du: aipatu bezala,
Columbiako Unibertsitatea
n hartu zuen erretiroa, frantses irakasle gisa hainbat urte eman ondoren, baina Kaliforniako Unibertsitatean,
Berkeley
-n,
UCLA
n,
Sorbona
n,
Virginiako Unibertsitatea
n eta Nanterreko Unibertsitatean ere lan egin zuen.
Guadalupen eta Estatu Batuetan urte batzuetan bizi ondoren Frantziara itzuli zen. Parisen, 2001ean esklabotza gizateriaren aurkako krimentzat hartu zuen Taubira legea aplikatuz sortu zen Esklabotzaren Memoriarako Batzordeko burua izendatu zuten, eta erakunde horretatik proposatu zuen esklabotza oroitzeko eguna sortzea, 2006tik aurrera maiatzaren 10ean ezarria.
2013az geroztik
Proventzako
Gordes
herrian bizi da. Bere azken eleberria 2017ko ekainean eman zen argitara.
Conderen eleberriek arrazaren, generoaren eta kulturaren inguruko gaiak jorratzen dituzte garai historiko desberdinetan.
Segou
eleberria XIX. mendean
Mali
n egondako
Banbara
inperioari buruzkoa da, eta herri haien memoriaz, harremanez eta antzinako jainkoez mintzo da. Eleberrian, Dusika Taore afrikar buruzagiak ezin izango du galarazi familiak desegitea Banbarako erresuman eta esklabotza, erlijio berria eta kolonialismoa jasatea. Dena ikuspuntu politiko batetik kontatua, eta
diaspora
ezbaian jarriz.
Bere nobeletako gai nagusia herri afrikarren eta diasporaren arteko harremanak dira, bereziki Kariben, eta gai askori begirada feminista eta politiko nabarmenarekin heldu die. Alde horretatik, distantzia hartu zuen Karibeko literaturan garrantzi handia izan duten gaietatik, "belztasuna" edo "kreoltasuna", adibidez. Conde ekintzailea izan da lanean nahiz bizitza pertsonalean, eta onartzen du ezin izanen lukeela edozertaz idatzi, garrantzi politikorik ez duen ezertaz behintzat.
Izaera autobiografikoko kontakizun batzuk ditu, esate baterako,
Le Cœur a rire et a pleurer : contes vrais de mon enfance
(1999) eta amonaren biografia,
Victoire, les saveurs et les mots : recit
(2006)
- Heremakhonon
(1976)
- Une saison a Rihata
(1981)
- Segou
, 1 :
Les Murailles de terre
(1984)
- Segou
, 2 :
La Terre en miettes
(1985)
- Moi, Tituba sorciere… Noire de Salem
(1986)
- Haiti cherie
(1986)
- La vie scelerate
(1987)
- En attendant le bonheur
(1988)
- Pension Les Alizes
(1988)
- Hugo le terrible
(1989)
- Traversee de la mangrove
(1989)
- Les Derniers Rois mages
(1992)
- La Colonie du Nouveau Monde
(1993)
- La Migration des cœurs
(1995)
- Desirada
(1997)
- Le Cœur a rire et a pleurer : contes vrais de mon enfance
(1999)
- Celanire cou-coupe: roman fantastique
(2000)
- La Belle Creole
(2001)
- Reves amers
(2001)
- La Planete Orbis
(2002)
- Histoire de la femme cannibale
(2005)
- A la courbe du Joliba
(2006)
- Uliss et les Chiens
(2006)
- Victoire, les saveurs et les mots : recit
(2006)
- Les Belles Tenebreuses
(2008)
- Chiens fous dans la brousse
(2008)
- Conte cruel
(2009)
- En attendant la montee des eaux
(2010)
- La Vie sans fards
(2012)
- Mets et Merveilles
(2015)
- Le Fabuleux et Triste Destin d’Ivan et d’Ivana
(2017)
- L'Evangile du nouveau monde
(2021)
- Bihotzak negar eta irri
. (Jatorriz
Le Cœur a rire et a pleurer : contes vrais de mon enfance
(1999).
Erein
2021. (Joxe Mari Berasategi Zurutuza utzultzailea). ISBN. 978-8491096849
- 1986: Le Grand Prix Litteraire de la Femme (
Moi, Tituba...
)
- 1988: Le Prix de l’Academie francaise (
La vie scelerate
)
- 1988: Liberatur Prize (
Segou
)
- 1993: Puterbaugh Prize
- 1997: Prix Carbet de la Caraibe (
Desirada
)
- 1999: Marguerite Yourcenar Prize (
Le coeur a rire et a pleurer)
- 2001: Commandeur de l'Ordre des Arts et des Lettres, Frantziako Gobernuak emana
- 2004:
Ohorezko Legioa
ren Ofiziala
- 2005: Hurston & Wright Legacy Award (
Who Slashed Celanire's Throat?
)
- 2007: Prix Tropiques (
Victoire, les saveurs et les mots
)
- 2012: Prix Fetkann (
La vie sans fards)
.
- 2018: New Academy Prize in Literature
- 2019: Grand-croix de l'ordre national du Merite
- Maryse Conderi buruzko lanak
Open Library-n
- http://ile-en-ile.org/conde/
- Karibeko Mediatekako Maryse Conde Funtsaren aurkezpena, Maryse Conderen liburutegi pribatuko lanak
archive
- Artikulu hau Wikipediako beste hizkuntzetan dauden ≪Maryse Conde≫ artikuluen itzulpenekin osatua da.