Wikipedia, Entziklopedia askea
Leopoldo III.a Belgikakoa
(
Brusela
,
1901eko
azaroaren 3a
?
Woluwe-Saint-Lambert
,
1983ko
irailaren 25a
)
belgikarren erregea
izan zen
1934tik
1951era
.
Alberto I.a Belgikakoaren
eta
Elisabet Bavariakoaren
seme zeharrena izan zen; aitaren aldeko aitona-amonak
Filipe Belgikakoa
eta
Maria Hohenzollern-Sigmaringen
printzesa ziren, eta Karl-Theodor Bavariako dukea eta
Maria Josefa Portugalgo infanta
amaren aldekoak. Ingalaterran egin zituen ikasketak.
1926an
,
Astrid
Suediako printzesarekin ezkondu zen .
1934
. urtean, 33 urte zituenean, Belgikako tronua oinordetu zuen, aita istripu batean hil ondoren. Bere erregealdia onarpen-maila handiarekin hasi zen.
Nazismoaren
indartzearen aurrean, Belgikaren neutraltasuna aldarrikatu zuen
1936an
.
1940eko
maiatzean,
Alemaniako
armadak Belgikan sartu zenean, Belgikako armadako buru jarri zen baina errenditzea sinatu zuen hiru aste baino lehen.
Londresen
erbesteraturik zegoen Belgikako gobernuak ez zuen begi onez ikusi erabaki hori.
Alemaniarrek 1944ra arte itxita eduki zuten Laekengo gazteluan (Brusela). Alemaniara eraman zuten
1944an
,
Baudouin
eta
Alberto
semeekin batera, baina berehala askatu zuten
Aliatuek
. Belgikan, ordea, guztiz kritikatu zuten sozialistek eta liberalek Leopoldo III.ak nazien aurrean izan zuen joera ahula;
Suitzara
jo behar izan zuen eta
Karlos
anaiak hartu zuen erregearen ordezkaritza.
1950ean
plebiszitu
batek berriro ezarri zuen erregetzan. Haren aurkako iritziak, ordea, indar handia zuen,
Valonian
batez ere, eta istilu larriak izan ziren. Hori zela-eta, Baudouin semeari utzi zion erregetza
1951n
.
1926ko
azaroan,
Astrid Suediakoarekin
ezkondu zen. Hiru seme-alaba izan zituzten:
Astrid
1935eko
abuztuaren 29an hil zen, auto istripu batean.
1941ean
,
Lilian Baelsekin
ezkondu zen; hiru seme-alaba izan zituzten: