Wikipedia, Entziklopedia askea
≪Maiatzaren Lehena≫ orriak hona dakar. Bestelako esanahiei buruzko orria hau da: ≪
Maiatzaren 1
≫
Langileen Nazioarteko Eguna
edo
Maiatzaren Lehena
[1]
langileen mugimenduaren
nazioarteko jaieguna da.
II. Internazionalak
,
1889an
eta
Parisen
, aldarrikatu zuenetik
[2]
Chicagoko martiriak
omentzeko eta
langileen
eskubideen eskabidea egiteko eguna da, nahiz eta herrialde askok onartu ez.
1886ko
maiatzaren 1ean
Chicagon
sindikalari
anarkista
batzuk
greba
bat hasi zuten zortzi orduko lanaldia eskatzeko. Hiru egun pasa ondoren, grebaren une gorenean
Haymarketeko matxinada
piztu eta greba bukatzeko zortzi langile epaitu eta bost heriotza-zigorra jaso zuten
[3]
.
Bitxia bada ere,
Estatu Batuetan
ez dute eguna ospatzen.
1882an
hasi eta
irailaren
lehendabiziko
astelehenean
Labor Day
ospatzen dute,
Knights of Labor
izeneko erakundeak
New Yorken
manifestaldia egiten du hain zuzen ere.
Grover Cleveland
presidenteak iraileko jaieguna bultzatu zuen, bertan
sozialismo
garatu ez zedin.
Britainiar kulturako beste herrialdeek ere ez dute jaieguna ospatzen:
Kanadak
Labor Day
,
Zeelanda Berriak
urriaren
laugarren astelehena eta
Australiak
egun ezberdinak ditu estatuka.
1954an
Pio XII.ak
adierazi gabe babestu zuen eguna
San Josef Langilearen
jaieguna zela adieraziz.