Wikipedia, Entziklopedia askea
Lamberto Dini
(
Florentzia
,
Italia
,
1931ko
martxoaren 1a
-)
italiar
politikaria da.
Italiako lehen ministro izan zen
1995
-
1996
urte-bitartean. Enpresa-zientzietako ikasketak egin zituen
Florentziako Unibertsitatean
. Gero
Estatu Batuetan
sakondu zituen,
Michigan
eta
Minnesotako
unibertsitateetan,
Nazioarteko Diru Funtsean
funtzionario-lanetan hasi aurretik. Hamazazpi urtez aritu zen han lanean, harik eta
1975ean
Italiaren ordezkari izendatu zuten arte aipatu erakundearen Zuzendaritza Batzordean.
1979an
itzuli zen Italiara, eta Italiako Bankuko (
Banca d'Italia
) zuzendari nagusi izan zen
Carlo Azeglio Ciampiren
administraziopean. 1982-1989 urte-bitartean
Europako Ekonomia Erkidegoko
Diru Batzordean parte hartu zuen.
Silvio Berlusconiren
Forza Italia
alderdiko kide ez bazen ere, hark Altxorraren ministerioa eskaini zion
1994ko
maiatzean. Dinik, sindikatuekin negoziatzeko esperientziarik gabeko teknokrata izan arren, zenbait berrikuntza egin zituen
1995eko
aurrekontuko pentsio-sisteman, eta aldaketa horiek langileak bere aurka jarri zituen, eta gobernuak bertan behera utzi behar izan zuen proiektua.
Aurrerago,
Oscar Luigi Scalfaro
lehendakariak lehen ministro izendatu zuen. Erreforma hari buruzko hitzarmen bat onartu zuen gero sindikatuekin, eta orduan enpresaburuek gogor kritikatu zuten. Aldi baterako gobernatzailetzat bazeukaten ere, bere erreforma instituzionalen programa gauzatzen ikusteko adina denbora izan zen agintaritzan.
1995eko
abenduaren 31n
aurkeztu zuen dimisioa, bere agintaldiari zegokionez, kargua berrituko zioten esperantzarekin,
Europar Batasunaren
italiar lehendakariaren agintaldia bukatu artean behintzat, baina zentro-eskuineko alderdien ustekabeko oposizioaren aurrean, Dinik eta bere ministro-taldeak agintaritza utzi behar izan zuten
1996ko
urtarrilaren 11n. Hala ere, lau hilabete geroago, urte hartako Parlamenturako hauteskundeetako irabazleak,
Romano Prodik
, Kanpo Arazoetako ministro izendatu zuen, eta 2001 arte aritu zen kargu horretan.
Alderdi Liberal Demokratikoko buru da 2007tik eta gaur egun ere kargu horretan dihardu.
|
---|
Jardunekoa
(1975?2009)
| |
---|
Iraunkorra
(2009-)
| |
---|