Kanariak
edo
Kanariar uharteak
[1]
[2]
Afrikako
uhartedi
atlantiko
bat da.
Marokoren
eta
Mendebaldeko Sahararen
arteko muga parean kokatuta dago, afrikar kontinentearen kostatik gertu, 100 km ingurura. Hala ere, Kanariek
Espainiako
autonomia erkidego
bat osatzen dute:
Kanarietako Autonomia Erkidegoa
.
XV. mendean
Espainiak
konkistatu aurretik,
guantxeak
ziren bertako biztanleak.
Uhartediko konkista ia 100 urte luzatu zen,
1402tik
1496
arte hain zuzen ere.
Jean de Bethencourt
merkatari
normandiarrak
ekin zion konkistari,
Gaztelaren
zerbitzura.
Portugal
ere saiatu zen uharteak bereganatzen, baina
Errege-erregina Katolikoen
aurrean atzera egin zuen.
2014ko
azaroaren 18an
, petrolioa bilatzeko prospekzioak hasi zituen
Repsolek
Kanarietan. Zundaketak "segurtasun berme guztiekin eta ingurugiroa errespetatuz" egiten ari zirela esan zuen
[3]
.
Uhartedia zortzi uhartek eta hainbat uhartetxok osatzen dute, bi probintziatan banaturik:
Uhartedia Ipar
Ozeano Atlantikoan
dago kokatuta, 100 bat kilometrotara
Ipar Afrika
eta
Marokoko
kostaldetik. Tenerifeko uhartean Espainiako mendirik altuena dago,
Teide
(3.718 m) alegia. Beste tontor nagusiak,
Roque de los Muchachos
(2.426 m, La Palma),
Pozo de las Nieves
(1.950 m, Gran Canaria),
Malpaso
(1.501 m, Hierro),
Garajonay
(1.487 m, Gomera), Pico de la Zarza (807 m, Fuerteventura) eta Penas del Chache (670 m, Lanzarote) dira.
Sumendiek
sortu zuten nagusiki uhartedia.
La Palma
izan da azken erupzioa izan duena, eta
Lanzarote
eta
Hierro
dira sumendi gehien dituztenak.
Bestela, lau natura parke dituzte:
Timanfaya
(
Lanzarote
),
Teidekoa
(
Tenerife
),
La Caldera de Taburiente
(
La Palma
) eta
Garajonay
(
Gomera
).
Kanarietako geologian
arroka bolkanikoa
da nagusi.
Kanariar Uharteek
eta bere ipar-ekialdean dauden itsaspeko mendi batzuek osatzen dute Kanariar Uharteetako Probintzia Bolkanikoa. Duela 70 milioi urte hasi zen haren historia bolkanikoa.
[5]
Kanariar Uharteak bolkanikoak dira oraindik ere. Lurreko erupzio bolkanikorik berriena
2021ean gertatu zen
,
La Palman
, eta
urpeko erupziorik berriena
2011-12an izan zen,
Hierron
.
[6]
[5]
Kanariar Uharteak 450 km-ko zabalera duten uharte bolkanikoen
artxipelago
bat dira, ekialde-mendebalde norabidean
Ipar Ozeano Atlantikoan
, Afrikako ipar-mendebaldeko kostatik 100 eta 500 kilometro artean.
[7]
Uharteak
Afrikako plaka tektonikoan
daude. Kanariar Uharteak Plaka Afrikarraren ertzetatik urrun daudelako (600 km.)
plaka-barneko sumendien
adibide dira.
[8]
Ekialdetik mendebaldera, irla nagusiak
Lanzarote
,
Fuerteventura
,
Kanaria Handia
,
Tenerife
,
Gomera
,
Palma
eta
Hierro
dira.
Uharte
txiki eta uhartetxo batzuk ere badaude, esaterako,Lanzaroteren aurrean dagoen
Graciosa
. Kanariar Uharteak itsaspeko sumendi gisa sortu ziren, Ozeano Atlantikoaren
lurzorutik
bananduta.
Ozeano Atlantikoak
1.000 eta 4.000 m arteko sakonera du Kanariar Uharteen inguruan.
Lanzarote eta Fuerteventura Kanariar Gailurra izeneko gailur bolkaniko bakar baten zatiak dira. Gaur egungo bi uharte horiek uharte bakarra ziren iraganean. Gailurraren zati bat urpean geratu zen, eta orain Lanzarote eta Fuerteventura uharte bananduak dira, 11 km-ko zabalerako eta 40 metroko sakonerako
itsasarte
batek banatuak.
[9]
Jarduera bolkanikoa azken 11.700 urteetan gertatu da uharte nagusi guztietan, Gomeran izan ezik.
[10]
Guantxera
izan da uharteetako biztanleen jatorrizko
hizkuntza
XVIII. mendea
arte, mintzaira bizia moduan desagertu zenean.
Gomerako txistua
eta
Artzainaren jauzia
ere antzinako kulturaren adierazpenak dira. Kultura alorreko hainbat pertsonaia ditugu bertakoak.
Operan
, mundu mailan oso ezaguna da
Alfredo Kraus
tenorra. Musika garaikidean,
Pedro Guerra
,
Rosana
eta
Rogelio Botanz
abeslariak nabarmendu dira.
Literatura
n,
Tomas de Iriarte
antzerkigi
le eta alegialaria eta
Benito Perez Galdos
eleberri
gile idazle ospetsuen artean ditugu.
Cesar Manrique
margolari eta eskultore garaikidea ere oso ezaguna da
artearen
munduan.
Club Deportivo Tenerife
eta
Union Deportiva Las Palmas
dira uharteetako
futbol
talde nagusiak. 2019-20ko denboraldia arte, Las Palmas 34 denboralditan ibili da
lehen mailan
, eta 4 aldiz irabazi dute
bigarren mailako
txapelketa. Tenerifek, ordea, 13 aldiz jokatu du lehen mailan eta behin txapelduna izan da bigarren mailan.
Saskibaloian
,
Club Baloncesto Gran Canaria
talderik onena da,
ACB Ligan
1995etik
gaur egun arte jokatzen duena.
Iberostar Tenerife
, bestalde,
2012an
lehen mailara igo zen.
Eskubaloian
,
Balonmano Remudas
emakumezkoen taldea indartsua da Ohorezko Mailan.
Joko eta kirol tradizionalen
artean,
kanariar borroka
nabarmentzen da. Ezaugarri nagusiak hauek dira: borrokalariak borrokan kontrarioaren indarra aprobetxatzeko duen trebetasuna, eta arerioa zauritu gabe desorekatzeko asmoa, bere gorputzeko edozein atalekin lurra ukitzeraino (oin-solairuak izan ezik).
[11]
Turismoa
da uhartediko jarduera nagusia,
klimari
esker. Gainera,
bananak
eta
mahastiak
dira laborantza mota garrantzitsuenak.
- Jose de Anchieta
(
1534
?
1597
), jesuita eta misiolaria
Brasilen
.
- Leopoldo O'Donnell
(
1809
-
1867
), militarra eta politikaria.
- Benito Perez Galdos
(
1843
-
1920
), idazlea.
- Juan Negrin
(
1892
-
1956
), mediku eta politikaria.
- Cesar Manrique
(
1919
-
1992
), artista.
- Rogelio Botanz
(
1956
-), kantautorea.
- Pedro Guerra
(
1966
-), kantautorea.
- Juan Carlos Valeron
(
1975
- ), futbolaria.
- David Jimenez Silva
(
1986
- ), futbolaria.
- Pedro Rodriguez
(
1987
- ), futbolaria.
- Xavier Fernandez Annunziata
(
1987
- ), futbolaria.
- ↑
Euskaltzaindia
.
70. araua: Mundu zabaleko uharte nagusiak.
(Noiz kontsultatua: 2012-5-21)
.
- ↑
Euskaltzaindia
.
Europako toponimia fisikoa.
.
- ↑
≪Petrolioa bilatzeko prospekzioak abiatu ditu Repsolek Kanarietan≫
[
Betiko hautsitako esteka
]
,
EiTB
, 2014-11-18
- ↑
Instituto Nacional de Estadistica
- Cifras oficiales de poblacion. 2016.01.01
- ↑
a
b
Carracedo, J.C.; Troll, V.R.; Zaczek, K.; Rodriguez-Gonzalez, A.; Soler, V.; Deegan, F.M. (2015)
The 2011?2012 submarine eruption off El Hierro, Canary Islands: New lessons in oceanic island growth and volcanic crisis management
, Earth-Science Reviews, volume 150, pages 168?200,
doi
:
10.1016/j.earscirev.2015.06.007
- ↑
Lava shoots up from volcano on La Palma in Spanish Canary Islands.
.
- ↑
Schmincke, H.U. and Sumita, M. (1998)
Volcanic Evolution of Gran Canaria reconstructed from Apron Sediments: Synthesis of VICAP Project Drilling
in Weaver, P.P.E., Schmincke, H.U., Firth, J.V., and Duffield, W. (editors) (1998)
Proceedings of the Ocean Drilling Program, Scientific Results
, volume 157
- ↑
Carracedo, Juan Carlos. Alderton ed.
North-East Atlantic Islands: The Macaronesian Archipelagos.
doi
:
10.1016/b978-0-08-102908-4.00027-8
.
ISBN
978-0-08-102909-1
.
.
- ↑
Carracedo, J.C. and Troll, V.R. (2016)
The Geology of the Canary Islands
, Amsterdam, Elsevier,
ISBN 978-0-12-809663-5
, page 532
- ↑
Tanguy, J-C. and Scarth, A. (2001) “Volcanoes of Europe”, Harpenden, Terra Publishing,
ISBN 1-903544-03-3
, page 101
- ↑
(Gaztelaniaz)
Lucha.
in:
Diccionario de la Academia Canaria de la Lengua
.
.
|
---|
Autonomia erkidegoak
| |
---|
Autonomia hiriak
| |
---|
Bestelako lurrak
| |
---|