Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Ramon Muro Pereg
(
Bilbo
,
Bizkaia
,
1954ko
uztailaren 14a
) euskal margolari
abangoardista
eta
hiperrealista
ezaguna da.
Haurtzarotik margotzen hasi zen eta 22 urtekin bere lehen erakusketa indibiduala aurkeztea erabaki zuen. Garai horretan Jose Luis Aldecoaren
[1]
euskal margolariaren dizipulua izanik, bere formazio teknikoak eragina izan zuen bere
pinturan
,
hiperrealismoranzko
joerako errealismoaren markoan kokatuz. Pintura utzi gabe, beste alderdi artistiko batzuk ere landu zituen,
zinema
dokumentala
hala nola
argazkigintza
, alternatiba hauek bere jarduera profesionalarekin,
ingeniaria
, uztartuz. Independentzia ekonomiko honek lagundu zuen merkataritza-helburuek edo joera igarokorrek bere pintatzeko grina kutsatu ez zezaten.
[2]
[3]
Paisai naturalak, hiri-paisaiak, erretratuak eta irudimenezko errealismoaren barruan kokatutako beste lan batzuk klasikoagoak direnak, bere lanik nabarmenenak ditugu.
2010etik aurrera indar handiagoarekin margotzeari ekin zion berriro eta bere arteak eboluzionatzen du, orduan berarentzat oparotasun etapa bat hasten delarik: nazioarteko lehiaketetan, erakusketa desberdinetan zein arte-azoketan parte hartuz, eta bere garaiko margolari errealista espainiar nabarmenen topaketetara joanez.
[4]
[5]
[6]
[7]
[8]
[3]
[2]
[9]
[9]
Jose Ramon Muroren bizitzaren etapak bere lanetan islatzen dira, bereziki ukitutako klasikoko irudimenezko errealismoan, hain zuzen ere artistak bere karrera guztian zehar landu duen generoa izan dena. Gogoratua izango da, batez ere, hiperrrealismoaren mugan sorturiko
pintura
magistralengatik eta beraien ezaugarriengatik: aukeratutako gaien prestaketa zehatza, bikain landutako teknika, konposizio zaindua eta margo-lanen ikuspegi orokorra aberasten duten nabardurak sartzea. Era berean, ondo definitutako ihes-lerroak jo daitezke pintura honen ezaugarri orokortzat, zeintzuk perspektiba nahiz kontraste handiak nabarmentzen dituzten. Azkenaldiko artelanetan, bere pertseberantzia eta ahaleginei esker, margolariak urteetan zehar garaturiko estiloa eta lorpen guztiak heldutasunaren planora jasotzen ditu, teknika piktorikoen nagusitasun absolutua adieraziz.
[10]
[2]
[3]
[4]