Wikipedia, Entziklopedia askea
Abangoardismoa
tradizioarekin
haustura eta berrikuntza aldezten dituzten
arte mugimenduen
eta literarioen multzoa da. Abangoardismorako joera XX. mendearen hasieran garatu zen bereziki eta eskola bereizi zenbait bildu zituen, hala nola
dadaismoa
,
surrealismoa
,
kubismoa
eta
futurismoa
.
XX. mendeko
hasieran aldaketa handiak eman ziren eta, horiekin lotuta, Abangoardismoa sortu zen. Zientzian errealitatearen kontzeptua aldatzen ari zen: esaterako
Bergsonek
denboraren subjektibitatea erakutsi zuen,
Einsteinek
Erlatibitatearen teoria
aurkztu zuen,
Mekanika kuantikoaren
ideiak plazaratu ziren... Psikiatrian
Freudek
psikoanalisiaren
teoria aurkeztu zuen. Teknologia berriek artearen errealitatea aldatu zuen bestetik:
argazkilaritzak
eta
zinemak
errealitatea erakusteko gaitasuna azaldu zuten,
arte figuratiboaren
oinarriak kuestionatuz. Halaber, kolonialismoak
etnografia
bildumak zabaldu zituen eta horri esker mendebaldean Afrikako, Ozeaniako eta Asiako zibilizazioen arteak ezagutu ziren. Faktore hauek guztiek artisten forma berrien bilaketa indartu zuten. Abangoardismo barruan mugimendu asko eman ziren.
Abangoardismoaren barruan momentuero beste joerak joan ziren sortzen. Kasu gehienetan, aurrekoak zaharkitutzat emanez, proposamen berriak eta erradikalagoak plazaratu zituzten. Horien artean hauek aipa daitezke:
- Inpresionismo
, artista ezagunenak:
Edouard Manet
,
Pierre-Auguste Renoir
,
Camille Pissarro
,
Paul Durand-Ruel
.
- Espresionismo
, artista ezagunenak
Gustav Klimt
,
Oskar Kokoschka
eta
Egon Schiele
.
- Futurismo
, artista ezagunena
Filippo Tommaso Marinetti
- Fauvismo
, artista ezagunena
Henri Matisse
- Abangoardismo errusiarra
, artista ezagunea
Marc Chagall
- Kubismo
, artista ezagunenak:
Pablo Picasso
,
Georges Braque
,
Juan Gris
,
Maria Blanchard
,
Fernand Leger
,
Jean Metzinger
,
Albert Gleizes
,
Paul Cezanne
.
- Dadaismo
, artista ezagunenak
Hugo Ball
,
Tristan Tzara
,
Francis Picabia
,
Marcel Duchamp
.
- Ultraismo
, artista ezagunean:
Rafael Cansinos Assens
,
Gerardo Diego
,
Pedro Garfias
,
Juan Larrea
,
Guillermo de Torre
.
- Surrealismo
, artista ezagunenak
Andre Breton
eta
Louis Aragon
.
- Estridentismo
, artista ezagunenak
Liszt Arzubide
,
Manuel Maple
.
- Arieldentismo
- Pop Artea
. Beranduago ematen da baina, modu batez, abangoardismo barruan koka daiteke. Artista ezagunena
Andy Warhol