Itsas Armada Garaiezina
?ingelesek jarritako izena? edota
Itsas Armada Handi eta Txit Zorionekoa
?espainiar erregeak jarritako izena;
gaztelaniaz
La Grande y Felicisima Armada
?
1588an
Anglo-Espainiar Gerran
zehar
Ingalaterrako Erresuma
inbaditzeko asmoz
Filipe II.a Espainiakoak
hornitu zuen itsas-gudarostearen izena da.
Espainiarren porrotaren ostean
1589an
ingelesek ere beren
itsas armada
antolatu eta Sir
Francis Draken
gidaritzapean
Espainiaren
aurka bidali zuten. Haiek ere sekulako porrota izan zuten.
Asmoa edo ideia
Mantxako kanala
itsasoz zeharkatu eta
Flandrian
Alexandro Farnese, Parmako Dukearen
agindupeko 30.000 gerlariz osatutako espainiar gudarostea jasotzea zen. Hauek denak itsas-gudarosteak babestutako ontzietan kanala iragan eta
Ingalaterrako
Kent
konderrian lur hartuko zuten.
1588ko
otsailaren 19an
, Alonso Perez de Guzmanek Santa Kruzeko Markesaren heriotza eta
Lisboara
joateko aginduaren berri jaso zuen.
[1]
Itsas Armada Handi eta Txit Gorena diseinatu zuen arkitektoa hil ostean
Filipe II.a Espainiakoak
lantegi honen ardura
Alonso Perez de Guzman el Bueno y Zuniga
agindu zion, beharbada gehiago arrazoi politikoengatik militarrengatik baino. Medina Sidoniako Dukeak zalantza batzuen ondoren baiezkoa ematen dio.
Medina Sidoniako Dukearen hasierako etsipena ulertzekoa da, ikerle batzuk baieztatzen dutenez, bere buruaz hau aipatu omen baitzuen: "
ez naiz itsasgizon, ez eta gudagizon ere
≫, halere bere postan eta erregeari igorritako gutunetan zehazki hau irakur dezakegu:
≪
|
Bere Maiestateak itsas armada prestatu eta nere kargupean jartzeko Lisboara joateko agindu zidan. Eta betebehar hau onartzean Bere Maiestateari bere berezko zerbitzuko arrazoi ugari proposatu nizkion, nik egin nezan zergatik komeni ez zen, ez lana ukatzeko, hain erresuma handiaren lantegirako eta ondokoez hain lagundurik ere Bere Maiestateak Lisboan batutako indarra baino gehiago beharrezkoa zela ikustegatik baizik. Eta honela arrazoi honegatik zerbitzu honi uko egin nion. Eta batzuek ulertzen zuten negozian Bere Maiestateari erraztuko niolakoan, hauek bere errege zerbitzuan baizik iusten ez dutela, beste xederik gabe.
[2]
|
≫
|
?Alonso Perez de Guzman, Medinako Sidoniako Dukea
|
Honela bada, erraza da Medina Sidoniako Dukearen kezkak ulertzea, bai erregeak eskatzen zuen bizkortasunari zegokionez baita itsas-gudaroste hark zuen egoera kaskarrari zegokionez ere. Gaizki prestatutako itsas-gudarostea, beharrezkoa nahiz egokia ez zen jendeaz. Azkar diseinatutako itsas-gudarostea, berak denbora gutxian gertu eduki beharrekoa eta gainera eskifaiaz ere motz zegoena (9.000 gizon):
≪
|
...nahiz eta Bere Maiestateari batzuek hemendik idatzi, itsas-gudaroste hau egun gutxira itsasoratzeko hain prest eta gaitua zegoela, ni iritsi ostean honetatik oso ezberdin aurkitu dut, ezinezkoa dela egiteko, ailegatu ondoren burutu dudan guztia eta burutzen ari dena hain beharrezkoa da, portu barnean egingo ez balitz, kanpoaldean itsas-gudarosteak arrikus handia luke, artilerria guztia lekualdatu baita, ezarrita zegoen moduan berataz probestea ezinezkoa baitzen, eta kalitate honetako beste hainbat gauza jazo baitira.
[3]
[4]
|
≫
|
?Alonso Perez de Guzman, Medinako Sidoniako Dukea,
1588ko
martxoaren 26a
|
Itsas-gudarostea itsasoratu berri zela,
A Coruna
aurrean zegoela
enbatek
gudarostea desegin eta zabaldu zuten, honela ontzi batzuk
Ingalaterrako
hego-ekialderuntz bultzaraziz eta beste ontzi batzuk aldiz
Bizkaiko golkorantz
. Bere aldetik, Medina-Sidoniako dukeak erregeari lantegi horri uko egin ziezaion berriz ere aholkatu zion edota bere aginte kargutik ordezka zezan.
Aldi berean, Itsas-gudarostea
A Corunan
ainguratua zegoen unea probestuz ingelesek hari eraso egingo zion beste itsas-gudaroste bat bidali zuten, baina baldintza metereologikoak hain txarrak izanik ingelesek
Espainiara
ailegatzea ere ezin izan zuten lortu eta euren irteerako portuetara itzuli beharrean suertatu ziren.
Uztailaren 22tik
aurrera, espainiar itsas-gudarosteak
Bizkaiko golkora
iritsi eta berehala, ekaitz latzek eta itsasoaren egoerak
uztailaren 28rako
40 ontzi galduarazi eta gainontzekoetatik banandu zituzten.
Galdutako ontziak itsas-gudarostearen talde nagusira berrelkartzeko beste bi egun iragan behar izan ziren. Beren zoritxarrerako jadanik
Thomas Flemingen
agindupeko
Golden Hind
ontzi ingelesak ikusiak zituen, honek bere herrialdea ohartarazteko aski denbora izan zuelarik, betiere
Itsas Armada Garaiezina
berrosatzen ari zen unean.
Itsas Armada Garaiezina
Fowey
udalerriaren aurrealdean kokatzean, itsasargi ingelesek dagoneneko bere agerraldiaren berri ematen ari ziren.
Izatez, bada Fleming ofizialak
Francis Drake
ospetsuari espainiarren ailegatzearen berri ematen dion unearen inguruko kondaira edo kontakizuna. Honen arabera, une hartan bertan Drake ingelesa Plymouth Hoen bola-jokoan omen zegoen
Itsas Armada Garaiezinaren
etorreraren berri eman ziotenean, honek patxadaz honela erantzun omen zuen:
≪
|
Joko hau amaitzeko denbora badugu. Ondoren espainiarrak garaituko ditugu.
|
≫
|
Sir Francis Drake
|
Oharra: Jarrain agertzen diren datu eta kopuruak
webgune honetatik hartuak daude
[
Betiko hautsitako esteka
]
.
Portugal eskoadra: Medina Sidoniako dukearen agindupean,
Portugalgo
ontzi eta itsasgizonez osatua.
|
Gaztelako eskoadra: Diego Flores de Valdesen agindupean,
Gaztelako
ontzi eta itsasgizonez osatua.
|
Andaluziako eskoadra: Pedro Valdesen agindupean,
Andaluziako
ontzi eta itsasgizonez osatua.
|
Hulken eskoadra: Juan Gomez de Medinaren agindupean,
Alemania
nahiz
Flandrian
eraikitako "Hulk" edo "Urka" ontzi motez osatutako eskoadra.
|
Galeazen eskoadra: Huc de Montcadaren agindupean,
Napolin
eraikitako "Galeaza" ontzi motez osatutako eskoadra.
|
Galeren eskoadra: Diego de Medranoren agindupean,
Portugalen
eraikitako "Galera" ontzi motez osatutako eskoadra.
|
Patatxe eta Zabren eskoadra: Diego Hurtado de Mendozaren agindupean,
Bizkaiko golkoan
jatorria zuten "Patatxe" eta "Zabra" ontzi motez osatutako eskoadra.
|
Itsas Gudarostea
|
Ontzi kopurua
|
Kanoiak
|
Pedreroak
|
Kulebrinak
|
Denera
|
Ingelesa
|
172
|
55
|
43
|
1.874
|
1.972
|
Espainiarra
|
124
|
163
|
326
|
635
|
1.124
|