Iron Maiden
Londresko
Leyton
aldeko
heavy metal
talde
britaniarra
da. Aurretik
Gypsy's Kiss
eta
Smiler
taldeetan aritu ondoren,
Steve Harris
baxu-jotzaile eta konpositoreak sortu zuen 18 urterekin,
1975ean
.
2002an
Ivon Novelo Saria
irabazi zuten;
Hollywood's Rock Walk
ean sartuak izan ziren
2005ean
. Askotan historiako
heavy metal
talderik onentzat jo dira, baita
rock and roll
talderik onena ere. Taldeak hainbat eragin izan ditu: besteak beste,
UFO
,
Thin Lizzy
eta
Deep Purple
renak.
2017an
100 miloi disko saldu zituztela adierazi zuten.
Dena hasi zen
Steve Harrisek
precision bassaren
kopia bat eskuratu zuenean, 40 liberatan: futbolaria izan nahi zuen
West Hamen
, baina ongi pentsatu ondoren, eta jokalari onenak bakarrik hartzen zituztela jakinda, bere beste zaletasunean aritzea erabaki zuen:
musikan
. Horrela,
Influence
izeneko taldea osatu zuen, geroago
Gypsy's Kiss
izena hartu zuena.
Gypsy's Kissekin
kontzertu batzuk (guztiak jende gutxiren aurrean) eman ondoren, taldea uztea erabaki zuen eta beste talde batera joan:
Smiler
. Han taldekide guztiak bera baino zaharragoak ziren eta eskarmentu handia lortu zuen, baina ez zen nahikoa harentzat eta orduan
1975ean
aurrerago
Heavy Metalaren
talde onenetariko bat izango zena sortu zuen: Iron Maiden. Steveri izen hau
The Man in the Iron Mask
filma ikusi ondoren bururatu zitzaion: film hartan, presoak torturatzeko
Burdinazko Andrea
izeneko hilkutxa erabiltzen zuten: burdinazkoa zen, andre formakoa eta barruan herdoildutako iltze batzuk zituen eta presoak hil arte sartzen zituzten han.
1976an
, Steve talderako musikariak bilatzen hasi zen eta
Londresko
East Endean
, bere auzoan hain zuzen ere, aurkitu zituen. Taldea berak baxuan,
Dave Sullivan
eta
Terry Rancek
gitarran
,
Ron Matthewsek
baterian eta
Paul Dayk
kantuan osatzen zuten. Handik gutxira,
Paul Day
Steven aurreko taldeko, hau da,
Smilereko
Dennis Wilcocken
truk aldatua izan zen, nork Harrisi
Dave Murray
deituriko gitarra-jotzaile talentudun bat gomendatu zion
Urchin
taldekoa eta Harris bezala
Free
,
Queen
,
Deep Purple
eta batez ere
Jimi Hendrixen
jarraitzailea. Honek Sullivan eta Rance gitarra-jotzaileak haserretzea egin zuen eta hauek taldea utzi ondoren
Bob Sawyer
iritsi zen eta
Bob D'Angelo
izena ipini zuen taldean bigarren gitarra-jotzaile moduan sartzeko eta
Ron Rebelekin
, lehen boskotea iritsi zen. Geroago Stevek beste
Smilerkide
ohi bat harttu zuen,
Doug Sampson
bateria-jotzailea, beste kantari bat bilatzen zuten bitartean. Steven taldekide batek
Paul Di'Anno
gomendatu zuen,
punk
esperientziadun kantari bat, ordu arte "
Bird of Prey
" taldean egondakoa. Urte haiek zailak izan ziren Harris eta taldekideentzat;
punkaren
urteak ziren eta
Londresko
kaleetan entzuten zen gauza bakarra zen.
Sex Pistolsen
antzeko taldeak ziren disko gehien saltzen zituztenak, eta diskoetxe guztiek halako taldeak nahi zituzten.
Diskoetxe
askok gomendatu zioten Harrisi taldearen itxura aldatzeko, ilea mozteko eta jendeari gustatzen zitzaion
musika
mota egiteko, baina Harrisek oso argi zeukan zer itxura izan behar zuen taldeak eta zer
musika
mota jo behar zuten. Haren hitzetan,
Ezingo nuke
punk
talde bat sortu... hori nire erlijioaren aurka egongo litzateke
. Di'Annok zera esan zuen,
Noizbait
Fairport Conventionen
egondako konpositoreak orain
The Clashen
daude, haien gustuak aldatzen bizi dira dabilen denborara mantentzeko. Ez dut horren arrazoia ikusten. Gustuko duzun
musikan
mantendu behar duzu, gustuko duzun
musikari
leiala izan
. Horrela Harrisek taldea zegoen bezala utzi zuen.
Rod Smallwood
managerrak,
EMI
diskoetxeko presidenteak, hau da
Brian Shepherdek
Marquee klubean taldearen kontzertu bat ikustea lortu zuen eta aste bat geroago, Iron Maidenek kontratu bat sinatu zuen konpainia diskografikoarekin.
NWOBHMaren
beste talde batekin konpetentzian zegoen kontratu bat,
Def Leppardekin
hain zuzen.
1980ko
otsailaren 8an
, Paul Di'Anno kantuan, Steve Harris baxu eta koroetan, Dave Murray eta Dennis Stratton lehenengo eta bigarren gitarretan eta
Clive Burr
baterian lehenengo
single
ofizialaren edizioa ospatu zuten eta, egun gutxira, Running Free britainiar zerrendak eskalatzen zituen 34. postura arte.
Running Freeren
ostean, britainiar prentsa Paul Di'Annok bere taldean zuen joera aldaketa garbiaz konturatu zen.
1980ko
apirilaren 11n
lehen estudio-albuma atera zuten
Iron Maiden
izenarekin. Jarraitzaile askorentzat disko bikaina da, Prowler, Sanctuary eta Running Free bezalako klasikoekin. Baina taldea ez zen oso gustura gelditu,
Will Malone
produktoreak soinuarekin lan gutxi egin zuela pentsatzen zuten eta. Disko honek soinu gordina dauka Di'Annoren ahots gogorrarekin batera doana. Lehenengo diskoaren ostean
Dennis Stratton
gitarra-jotzailea kaleratu zuten ezberdintasun musikalengatik. Bere ordez
Adrian Smith
sartu zen,
Dave Murrayren
haurtzaroko laguna zena eta lehenago taldean sartzeko gonbitari uko egin ziona, zeren bere taldea,
Urchin
arrakasta lortzen ari zen. Adrianek hurrengo urteetan erakutsiko zituen bere dohainak musikari eta konpositore bezala taldearentzako arrakasta handiak lortuz.
Geroago
Killers
diskoa iritsi zen
1981eko
otsailaren 2an
. Produktore diskografikoa
Martin Birch
izan zen,
Deep Purple
eta
Black Sabbath
bezalako taldeekin lan egindakoa eta lehen esandako taldeen
Machine Head
eta
Heaven and Hell
bezalako disko klasikoak egindakoa. Taldearen materiala entzutean Martinek Harrisi galdetu zion ea zergatik ez zuten deitu lehenengo diskoa egiteko eta Stevek bere hitzetan
Talde berri batean ez zinela interesatuko pentsatu genuen
erantzun zuen. Lehenengo diskoarekin konparatuta askozaz ere landuago dago soinuaren aldetik baina gutxiago landua musikaren aldetik, nolabait esateko landua baino rockeroagoa. Di'Annoren ahotsa, pasio eta agresibitatez betea oso ondo gelditzen da
Wrathchild
edo
Killers
bezalako kantetan. Di'Annok ez zuen kapazitate handia ez nota altuak kantatzeko gaitasuna, ez zen
Heavy Metaleko
kantari tipikoa ahal bezain nota altuenetara iristen zena, baina jendetza gidatzeko zuen estilo bihurri eta baldarra eta bere kantatzeko era arduragabea eta agresiboak kontraste berezi bat sortzen zuen Harrisek konposatutako musikarekin.
Japoniako lehenengo bira eta, honekin batera, taldearen zuzeneko albuma
Maiden Japan
,
1981eko
maiatzaren 23an taldeari lehen urrezko diskoaren konkista bezala balio izan zion. Igoera horrek ez zituen gelditu taldean gertatuko ziren aldaketak. Paul Di'anno bota zuten zeraman bizitza estiloagatik: gehiegikeriak, alkohola, drogak... fisiko eta psikologikoki suntsituta zutenak. Di'Anno askotan giltzapetua izan zen indarkeriagatik eta taldeari huts egin zion beharrezko momentuetan.
Bruce Dickinson
(beste Samson ohi bat), kantari lekua hartzeko iritsi zen.
Taldearen ospea hirugarren diskoarekin finkatu zen
1982eko
martxoaren 29an. Diskoaren aurkezpenaren bira
Beast on the Road
deitu zuten, Ingalaterran hasi eta hamar hilabete geroago
Japonian
amaitzeko, jada bigarren aldia zen Japonian jotzen zutela.
Run to the Hills
singlearekin, Iron Maiden 7. postua arte iritsiko zen
Top 40 britainiarrean
. Baina bira erdian izan zen, eta autobusa errepidean gelditzen zitzaienean, berri ikaragarri batez konturatu zirenean:
The Number of the Beast
1. postuan zegoen arrakasta zerrendetan. Bolbora moduan zabaldu zen taldearen arrakasta eta bere fama bete-betean sartu zen
Estatu Batuetan
, non zenbat jarraitzaile hainbat gaizki esale zituzten. Justu hauek kontzertu baten ate aurrean aurkeztu ziren satanismoz akusatzen. Horrek guztiak Iron Maiden
1982aren
amaieran lortzen ari zen eztabaida eta ospea elikatzen zuen, kanta hau indarrez betea zegoela esanez. Bruce taldean finkatuta zegoen jada, eta kantari aldaketa asko gustatu zitzaien jarraitzaileei, behar zena zeukaten fama urte askotarako finkatzeko.
Piece of Mind
atera baino lehen beste aldaketa bat sortu zen taldean: Clive Burrek taldea utzi zuen arazo pertsonalengatik eta bere ordez
Trust?
taldeko bateria ohia
Nico Mcbrain
sartu zen eta bere musikari gaitasunak argi erakutsi zituen eta aldi berean taldearen soinua aldatu zuen.
1983eko
maiatzaren 16an
Peace of Mind
(Gogo zatia edota zoro ekintza "Peace of Mind" bezala ahoskatzen dena eta gogo baketsua esan nahi duena) atera zuten eta disko honekin platinozko diskoak lortu zituzten herrialde askotan.
1984ko
irailaren 3an merkatura atera zuten
Powerslave
diskoa, aurrekoaren diskografika berberarekin,
Aces High
eta
2 Minutes to Midnight
singleekin
, azken hau
Chicagoko
unibertsitateko
Apokalipsiaren erlojuan
oinarritua, erloju honek zibilizazioaren azkenerako gelditzen den denbora adierazten du eta denbora hurbiltasun errekorra 2 minutu gauerdirako izan zen,
1953an
.
Disko hau
Piece of Mind
ekin batera tono altueneko diskoa da, Bruceren ahotsa ere
Heavy Metalaren
klasikoetako bat dela esango genuke eta horri esker beste proiektu bat jarri zuten martxan: "The World Slavery Tour", bira hau 23 herrialdetatik pasa zen eta 191 kontzertu izan zituen 331 egunetan, modu honetan, Harris, Dickinson, Murray, Smith eta Mcbrainek desafioa onartu zuten: bira
Estatu Batuetan
amaitzen zen.
Powerslave
ren
kaleratzearekin batera
1984an
,
Hego Amerikak
arrakasta handiz hartu zituen "Rock in Rio"n (Brasil
1985
).
World slavery tour igaro bitartean
Live after death
zuzeneko albuma atera zuten, zuzeneko album bikoitza. Diskoaren aurrealdean
Howard Phillips Lovecraften
irudi bat dago, metafikzio estiloko beldurrezko ipuin idazlea. Diskoa
Sir Winston Churchillek
Londresko
herriari
Alemaniar
nazien
bigarren mundu gerrako
tiroketa baino lehen eman zien esperantza hitzaldiarekin hasten da,
Aces High
kantarentzako introa.
Bruce Dickinsonek
"A Hymn" deituriko
Gilbert K. Chestertonen
bertsoa erabili zuen
Revelations
(
Aleister Crowleyren
liburu batean oinarritua) kantaren intro bezala.
1986aren
Ekainaren 29an seigarren estudio diskoa atera zuten,
Somewhere in time
, soinu berri batekin, robotikoa eta etorkizunera begira zebilena. Disko honetan sintetizadoreen eragin garbia ikusten da, horrela taldeak soinu berri bat lortuz. Disko honekin argi geratu zen Iron Maidenen barruan aldaketa batzuk gertatzen ari zirela: Dickinsonek bere sormena gutxitu zuen, Smith letra batzuk idaztera pasatu zen eta Harris gero eta gehiago bildu zen taldearen proposamen berriaren egite delikatuan. Sintetizadoreen agertzearekin soinu modernoago bat erakutsiz, eztabaida handia sortu zuen fanatismoa zatituz. Disko honek Adrianek idatzitako
Wasted years
eta
Stranger in a Strange land
edo Stevek idatzitako
Heaven can Wait
eta
Alexander the great
bezalako pieza garrantzitsuak dauzka.
Disko hori
1988aren
apirilaren 11n atera baino lehen, taldeak
Can I Play With Madness
singlea
atera zuen top britainiarrean hirugarren postua lortu zuena eta
bideoklip
bat gehitu ziona, klip honetaz pertsonalki arduratu zen
Terry Gilliam
zinema zuzendaria bere
Brazil
pelikulagatik ezagutua. Diskoa ateratzean arin igo zen lehenengo postura top britainiarrean eta geroago bostgarren postuan geratu zen denbora luzean.
1989aren
erdialdera Adrianek talde berri bat sortzeko proiektua martxan ipiniko zuela adierazi zen eta lehenago ere gertatu zen gauza bera baina Iron Maideneko taldekidea izatearen betebeharrak zirela eta ez zuen lortu. Honela Smithek
Silver and Gold
diskoa atera zuen
ASAP
(
Adrian Smith
and project) (siglek "As soon as posible" esaera burokratikoarekin bat egiten dute, "Ahal bezain laster") taldearekin, talde hau lagun batzuekin sortu zuen eta bera izan zen kantaria. Brucek ere bere bakarlari proiektua sortu zuen eta
Tattooed Millionaire
diskoa atera zuen, Maidenekin batere zerikusirik ez zuena eta estilo rokanroleroago bat daukana. Hainbeste urtetako karrera solidoaren ostean Maiden bakarlari desio seinaleak ematen hasi zen.
1990aren
hasieran, Maiden eszenatokietan faltan botatako urtea eta 10 urte ospatzen zituena
EMI
konpainiarn izar moduan, Adrianek taldea utzi zuen. Zatiketa hau baldintza lagunartekoetan izan zen eta taldeak libre utzi zuen bere gitarra-jotzailea. Modu honetan, boskote klasiokoa bere amaierara iritsi zen. Handik zazpi egunera
Janick Gers
White Spirit
ohia, Adrian ordezkatzeko aukeratua izan zela adierazi zuten. Gers Dickinsonekin lan egindakoa zen gitarra-jotzaile moduan
Tattooed Millonaire
diskoan eta data haietarako, jada taldearekin lanean zebilen hurrengo diskoan,
No Prayer for the Dying
.
No Prayer for the Dying
1990aren
Urriaren 11an eta zerrenda britainiarretan bigarren postuan. Iluntasunetik atera ezinik bi urte emanda azkenean argia ikusi zuen "No Prayer on the Road" birarekin, eszenatoki txikietara itzuliz eta atzean utziz iraganeko produkzio ikaragarriak.
Bira honetan, zuzenean Adrianekin diferentzia markatu zuen eta show bakoitzeko sorpresa izan zen Janick bat ikusi ahal izan zen.
Bira planeatua baino lehen amaitu zen,
Australia
eta
Japoniarako
bisitak bertan behera utziz Golfoko gerraren hasieragatik. Azkenean bira
Salt Lake City
,
Utahn
amaitu zen,
1991
.aren martxoan.
1992
Iron Maidenen disko berriaren kaleraldia izan zen,
Fear of the dark
. Diskoa maiatzean atera zuten, aurrealdean aurreko urteetakoa baino
Eddie
beldurgarriagoa ipini zuten.
Eddie
berria ez zuen
Derek Riggsek
diseinatu, bere ideiak ez zetozen bat Stevek nahi zuenarekin, azkenean
Melvyn Grant
izeneko ume gazte batek diseinatu zuen. Album honek taldeari bere hirugarren lehenengo postua eman zion zerrenda britainiarretan.
Bira mundiala, diskoaren izen berekoa,
1992aren
ekainaren 5ean hasi zen eta
Reykjaviken
inauguratua izan zen. Geroago taldea
Estatu Batuak
eta
Kanadara
joan zen eta geroago
Latinoamerikara
eta hor iskanbila handia sortu zuen, bira
1992aren
azaroaren 4an amaitu zen
Japonian
7 kontzerturekin,
Nagoya
,
Fukuoka
,
Hiroshima
,
Osaka
(2 kontzertu),
Yokohama
eta
Tokio
.
Txilerako
aurreikusitako datan, herrialde honetako talde erlijiosoek, haien artean eliza katolikoa eta ebanjelikoa, berriro hasi ziren taldea "satanismoz" salatzen, puntu batera non kontzertua bertan behera utzia izan zen. Data hau intermedioa zen
Venezuela
,
Argentina
,
Uruguai
eta
Brasilen
artean, nola, produktore uruguaiarrei esker, taldea
Montevideon
ezkutatu zen, "Estacion General Astigas"en, tren geltoki abandonatu bat. Leku honetan, taldea harrituta gelditu zen bertako arkitekturaz (XIX.eko eliza tipikoa), eta jatorri eta antzinatasun honetako makina eta bagoi artean argazki saio bat egin zen, ez dela inoiz kaleratua izan, argazki bat ezik,
Uruguaiko
aireportuan, argazki hau
A Real Live/Dead One
zuzeneko albumeko liburuxkan gehitutakoa izan zen.
Alde
Hegoamerikarra
amaituta, taldea
Europara
zuzendu zen, leku askotan jo zuen eta berriro ere "Monsters of Rock" jaialdian kartel buru bezala parte hartu zuen (
Donington Park
,
1992aren
abuztuaren 22a) milaka jarraitzaileren artean.
Hurrengo zatiak
Australia
,
Zeelanda Berria
eta
Japoniara
eraman zuen hego-ekialde [[asia]rrean amaitzeko, lehenengo kontzertuak
Indonesia
,
Korea
,
Taiwan
eta
Indian
izan ziren.
1993
Bruce Dickinson
taldea uztera zihoalaren berriarekin hasi zen. Jarraitzaile askok galdetzen zuten zer izango zen Iron Maiden bere kantaria gabe. Brucek bere kontura proiektu berriak hasi nahi zituela adierazi zuen eta bere kantari postuari uko egin zion. Hori bai denerako denbora izan zuten, bira berri bat "
A Real Live tour
", hiru zuzeneko disko,
Live at Donington
,
A Real Live One
, non kanta zaharrenak jo zituzten
Live after deathen
aurrekoak eta
A Real Dead One
, kanta ez hain zaharrak baina zaharrak zekartzana, Bideoklipak...
Azkenean, azken showa eta Brucen agurra leku sekretu batean egin zen, Pinewood estudioa eta 700 pertsona gonbidaturentzat bakarrik. Sarreren zati bat jarraitzaile klubarentzat izan zen eta irrati eta telebista programa eta zozketentzat beste zati bat. Showa herrialde batzuetako kodifikatutako telebistan ikusi ahal izan zen zuzenean eta berriz emana aste bat geroago
BBC
kanaletik. Showra
Simon Drake
ilusionista ingelesa gonbidatua izan zen eta talde osoari esker agur berezi bat lortu zuten. Taldearen eta Brucen arteko agurra gizabidetsua izan zen hasiera batean. Steven komentario batek ezerosotasuna erakutsi zuen geroago:
Ulertu dudanez, orain dela asko ez zela ondo sentitzen gure artean, nekatuta eta sormen aldetik deprimituta zegoen, oso arraroa iruditu zitzaidan ze ez zigun inoiz ezer esan. Ezer jakin izan banu joateko gomendatuko nioke eta nire ustez lehenago joan behar zuen
Geroago Bruce bere kide ohiengan kargatzen hasi zen prentsa telebista eta antzekoetan bere irudia hobetzeko eta taldetik zenbat eta gehiago aldentzeko.
Aldi batean, "Accident of birth" Brucen bakarreko lana portadan zegoen
Eddieren
karikaturaren erantzunetan, Harrisek esan zuen Brucek
Country
edo
Western
disko bat egingo zukeela salduko zuela pentsako balu. Biografia ofizialean eztabaida honi buruzko orrialde asko gehitzen dira geroagoko Brucen bueltaren zailtasun bezala. Bereziki Harris eta Mcbrainek atera zuten Bruce hiri handienetan bakarrik aritzen zela % 100ean, kamara askoren aurrean eta Bruce ea noiz joango zain zeudela.
Bruce joan baino lehen taldea kantariak entzuten hasi zen postua okupatzeko. Ingelesa izatea, Dickinsonen antzeko itxura gogor eta ganoragabea izatea, eszena handia eta adrenalina eta ahots interesgarri bat izatea ziren baldintza pisutsuenak postua hartzeko. Azkenean
Blaze Bayley
hartu zuten,
Wolfsbaneko
kantaria.
Wolfsbanek
ez zituen jarraitzaile asko bakarrik taldearen laguna zen ere biraz batera joan zirenetik
1990
.ean. Lehenago ere gertatu zen bezala, aldaketen orduan, taldeak ezagunak nahiago izan zituen.
Disko berrirako taldeak ez zuen kantari berria bakarrik, produktore berria ere bazuen.
1980tik
album guztiak
Martin Birch
izan zen produktorea edo koproduktorea. Baina orain erretiratua zegoela, Stevek okupatuko zuen bere lekua
Nigel Greenekin
batera,
Killers
eta
The Number of the Beast
diskoetan zinta operadorea eta gaur egun bere zigilu diskografikoaren produktorea. Azkenean lan nekagarrizko urte baten ondoren,
1995aren
urrian
The X Factor
atera zuten eta "
The X Factour
" birak lehenengo aldiz ereman zituen
Hegoafrika
eta
Israelera
. Bira honek
Europar
ekialdea ere hartu zuen (Errumania, Bulgaria, Eslovenia, Hungria, Polonia eta Txekiar errepublika), mendebaldeko
europa
,
Estatu Batuak
,
Mexiko
,
Kanada
,
Japonia
eta
Hegoamerika
.
The X Factor
ez zen gaizki saldu baina eztabaida handia sortu zuen eta jarraitzaileek ez zuten ondo hartu lehenagoko lanak bezala. Taldeak ez zuen hori espero Bruce gabeko disko baterako, baina ordea, Iron Maidenen soinu ezagunarekin bat ez zetozen gaitasunak zituen Blaze batekin. Gainera Bruce bere ahots gogor eta altuagatik zen ezaguna eta Blazek ordea ahots askozaz ere baxu eta suabeagoa zuen. Disko honetan kantak luzeagoak dira baina 80. hamarkadan taldea ospetsu bihurtu zuten elementu garrantzitsu gabea. Posiblea da horregatik aukeratzea ez zutela ipiniko diskoaren soinua identifikatuko zuen irudirik aurrealdean, beste diskoetan diskoaren soinua definitu zuten eta irudiek. Oraingoan aurrealdean irudi errealista bat ipini zuten, bertan
Eddie
disekatzen daude. Aurrealdeko eta liburuxkako irudia
Hugh Symerena
izan zen, beste metal disko batzuk ere egin zituena adibidez,
Rushen
Moving Pictures
,
Roll the Bones
edo
Counterparts
edo
Megadethen
Countdown to extinction
edo
Youthanasia
. Dudarik gabe
The X Factor
Iron Maidenen estilo klasikotik urrunen dagoen diskoa da baina honen aurkeztuetariko bat.
1996an
Best of the Beast
atera zuten, bi modutan aurkeztutako bilduma bat: 16 kantako disko sinple bat edo 27 kantako disko bikoitz bat. Gehigarri bezala "Virus" kanta gehitzen da diskoan, azken estudio diskoko sesioan grabatutakoa.
1996
eta
1997
artean, 32 biteko kontsoletarako eta ordenagailuetarako bideo-jokoen boomean, taldeak bere maskotari buruzko joko bat eskatu zuen, non musika taldearen klasikoak izango ziren eta jokoa Melt (Melt weborriaren mirrora) deituko zen. Jokoa bi formatotan agertu behar izango zen baina atzerapen askoren ondoren eta jarraitzaile klubaren bitartez erreserba bat egin zuten arren jokoaren produkzioa bertan behera utzi zuten jokoaren kalitate gutxiagatik.
Hurrena,
1998an
Virtual XI
kaleratua izan zen, ez zuela berrikuntza handirik ez perkusio hobea erakutsi. Askoren iritziz, Iron Maidenen disko txarrena da eta kritikari askoren ikuspegitik hala nolakoa da. Taldeak disko hori egin bitartean,
Synthetic Dimension
garatze konpainiari bideo-joko bat eskatu zioten taldeak bere sorreratik duen arte grafikoan oinarritua egotea eta protagonista bezala
Eddie
izatea. Bideo-jokoa
Ed Hunter
deiturikoa izango zen eta
1999an
atera zuten weborriko fanatikoek aukeratutako 20 kantako disko batean, joko honek ere ez zituen bete bideogamerren baldintzak. Orduan jarraitzaile gehienak, Blazerekin ez zeuden konforme, betz ere bere zuzeneko aktuazio pobreagatik eta taldearen iritziak ere ez ziren hain onak.
1998aren
amaieran, taldeak
Virtual XI Tourra
amaitu zuen eta denbora gutxira
1999an
Blazeren kanporaldia adierazi zen eta beste hasiera bat , oso arraroa momentu horretarako.
1999rako
, taldeak jarraitzaile asko itxaroten egon zen berria zuen gordeta: Brucen itzulera. Egun batez, Brucek
Rod Smallwoodi
taldera itzultzeko proposamena egin zion. Rodek taldearentzako posibilitate on bat zela pentsatu zuen, baina Steve konbentzituta ez zela egongo zekien. Denbora handia gaiaz pentsatzen eman ondoren Brucekin eta taldeko beste kideekin bilera bat onartu zuen. Bilerak frutua eman zuen eta Brucen itzulera adierazi zen eta aldi berean Adrian gonbidatzea erabaki zen boskote klasikoa birosatzeko. Adrianek esan zuen ez zitzaiola legezkoa iruditzen Janick kanpoan geratzea bere itzuleragatik, baina Stevek azaldu zion gitarra-jotzaile hirukote bat nahi zuela. Ideiak ez zuen Adrian konbentzitu baina azken batean probatzea erabaki zuen. Horrela, taldea hiru gitarra-jotzailerekin gelditu zen eta horrek eztabaida asko sortu zituen jarraitzaileen artean, bereziki nolakoa izango zen zuzeneko soinua kanta klasikoekin.
Urte berean
Ed Hunter
jokoa atera zuten eta "
Ed Hunter Tourrra
" egin zuten, aldi berean berbilketaren bira bezala balio izan zuela.
Bira amaitutakoan hamabigarren diskoa izango zena prestatzen hasi ziren,
Brave New World
(2000) deiturikoa, "The Wickerman"
Hard Rock
estiloko kanta onenagatik
Grammy
sarietara eraman zituen disko on bat. Berrikuntza bezala, gitarra-jotzaile hirukoteaz aparte
Derek Riggsen
itzulera (gutxienez laguntzen) izan zen aurrealdearen artean. Aurkezpen birak
Hegoamerikako
herrialde askotara eraman zituen.
2001
.aren
argentinako
"Club Velez Sarsfieldeko" kontzertuan, gaizkiulertu bat izan zuen: "The Trooper" kanta jo bitartean Brucek bandera ingeles bat mugitu zuen eta jarraitzaile
Argentinarrek
mespretxuz oihu egin zioten.
Bira egin bitartean zuzeneko beste disko bat atera zuten, "Rock in Rio (2002)"
Rock in Rio (3. edizioa)
jaialdian grabatutakoa,
Rio de Janeiron
,
Brasil
, 250.000 pertsonen aurrean. Bira honetan, taldeak "
Run to the Hills
"
Rio de Janeiro
eta
Santiago de Chileko
kontzertuetan bakarrik jo zuen. Urte berean "
Eddie's Archive
" 6CD-ko box seta atera zuten,
1982
.eko
Hammersmith Odeoneko
2CDko kontzertua, "
Beast Over Hammersmith
"
The Number of the Beast
denboraldian, "BBC Archives" 2CDko bilduma eta "Best of the B'Sides", taldearen
singleen
B aldeak zeramatzana.
2003an
taldea hurrengo estudio albuma grabatzera ipini zen,
Dance of Death
.
Diskoko lehen kanta, "Wildest Dreams", lehenago aurkeztua izan zen "
Give Me Ed... Til I'm Dead
" biran,
Espainiako
La Corunan
hasi zena eta
Alemaniako
zuzeneko "
Rock am Ring
" diskoa grabatuko zena. Geroago grabazio hori weboriian ipinia izan zen aurrekari bezala. Geroago "
Wildest Dreams
"
singlea
atera zuten "
Blood Brothersen
" bertsio orkestral bat zekarrena eta aste bat geroago hainbeste itxarondako diskoa kaleratu zuten. "
Wildest Dreams
"en ondoren, beste
single
bat atera zuten, "
Rainmaker
" deiturikoa, diskoari izena ematen dion kantaren bertsio orkestral bat ere dakarrena.
Berriro ere beste bira mundial batera aurkeztu ziren
Japonian
amaitu zena eta
2005ean
zuzeneko CD bikoitz bat eta DVD bat atera zituzten, "
Death on the Road
" deiturikoa
Dortmundeko
,
Alemania
kontzertua zekarrena. Melvyn Grant,
Fear of the darken
aurrealdea egin zuen artista bera izan zen aukeratua "
Death on the Road
" zuzenekoaren kartela egiteko,
Derek Riggsek
sortu zioten presioagatik proposamenari uko egin ondoren. Erabaki bezala, artistak ez zituen Iron Maidenerako portada gehiago egingo, baina egin zuen bai, taldearen bertsio femeninoarentzat, "
The Iron Maidens
",
Eddieren
bertsio femenino bat.
Bira amaitutakoan EP Souvenir bat kaleratu zuten "
No more Lies
" deiturikoa, gainera 4 kanta eta bideo pare bat gehitzen zituena eta horretaz aparte taldearen beste souvenir mota bat ere zekarren.
Azkenik,
2004aren
azaroan, DVD bikoitz bat atera zuten:
The Early Days
, lehenengo urteetako grabazioak zekartzana, hau da, lehenengo diskotik
Piece of Minderainokoa
. Baina DVDaren harrigarriena taldekide guztiak agertzen zirela zen, 1975-1983 arteko taldekide guztiak taldearekin diskorik grabatzera iritsi ez zirenak ere. DVDa aurkezteko,
2005ean
bira bat egin zen
Europa
eta
Amerikara
iritsi zena eta lehenengo lau diskoetako kantak bakarrik jo zituzten.
2006aren
abuztuan, taldeak hamalaugarren diskoa atera zuen: lan kontzeptuala ez den arren, kantak erlijio eta gerrari buruzkoak dira, aurrealdea eta marrazkiak bezala. Gero
Ipar Amerika
eta
Europako
bira egin zuten eta diskoa osorik jo zuten, lehenengo aldiz taldearen historian. Gero zuzeneko disko bat ere aurkeztu zuten.
2006aren
azaroan, Iron Maiden eta
Rod Smallwoodek
zera erabaki zuten,
Sanctuary Musicekin
27 urte zeramatzan kontratua apurtzen zeudela eta empresa berri bat hasi zutela
Phantom Music Management
deiturikoa. Ez zen aldaketa handirik egon. Iron Maidenek zuzeneko bat grabatu zuen
Live From Abbey Roadeko
Abbey Road Studiosen
,
2006ko
abenduan. Haien ejekuzioa kapitulu batean grabatu zen,
Natasha Bedingfield
eta
Gipsy Kingsekin
batera
2007ko
martxoan
Channel 4n
(
Erresuma Batua
) eta
2007aren
ekainean
Sudance Channelerako
(
AEB
). Urte berean, "
A Matter of Live and Death
" birako hirietako jaialdiak baieztatu zituen, bira honetan "
A Matter of Live and Defth
" bakarrik jotzen zutenez, jarraitzaile asko ez ziren gustura gelditu klasioak entzutea nahiago zutelako.
2007ra
iristean bira "
A Matter of the Beast
" deitu zuten
The Number of the Beasten
25. urtehurrena ospatzeko. Taldeak momentu horretatik aurrera
The Number of the Beasteko
5 kanta eta
A Matter of Live and Deatheko
beste 5 joko zutela erabaki zuten eta hau jarraitzaile askori gustatu zitzaion. Ekainaren 24an
London's Brixton Academyn
bira amaitu zen
Clive Burren
laguntzatan.
2007aren
urriaren 31n, taldeak bira berri bat egingo zutela adierazi zuten "
Somewhere back in Time World Tour
", bere 80. hamarkadako arrakastetan zuzenduta bereziki
Powerslave
eta
Somewhere in Time
diskoetan. Bira
Mumbain
,
India
hasi zen
2008ko
otsailaren 1ean eta
Floridan
,
EEUU
amaitu zen,
2009ko
apirilaren 2an. Diskoaren eszenografia taldearen bi album salduenetan dago zuzenduta: "
Powerslave
"
Egipto
zaharreko eskultura eta arkitekturarekin eta "
Somewhere in Time
" etorkizuneko giro batekin eta
Eddie Cyborgen
agerketarekin.
"
Flight 666
"
Torontoko
,
Kanada
Banger Productionsek
ekoitzitako dokumentala da: hor, taldeak bere azken biran egindako kontzertuak ikusten dira. Estreinaldia
2009ko
apirilaren 21ean izan zen.