Wikipedia, Entziklopedia askea
Sex Pistols
punk
musika taldea zen,
Londresen
1975ean
sortua. Mugimendu punka jarri zuten abian
Erresuma Batuan
, eta rock musikari andanaren eredua izan dira, nahiz eta haien ibilaldi profesionalak bi urte eta erdi baino ez iraun, eta 4 single eta estudio album bakarra ondu (
Never Mind the Bollocks, Here's the Sex Pistols
). Taldearen abestirik ezagunetarikoak
God save the Queen
eta
Anarchy in the U.K.
dira.
Sex Pistolsen hasierako kideak hauek ziren:
Johnny Rotten
abeslaria,
Steve Jones
gitarra-jotzailea,
Paul Cook
bateria-jotzailea eta Glen Matlock baxu-jotzailea.
Sid Viciousek
ordezkatu zuen Matlock 1977ko hasieran. Malcolm McLaren enpresariaren zuzendaritzapean, hautsak harrotu zituzten Erresuma Batuan. Maiz, kontzertuek oztopo ugari zituzten antolatzaile eta agintariekin, baina leporaino betetzen ziren.
1978ko
urtarrilean,
AEBetan
zehar bira istilutsua egin ondoren, Rottenek taldea utzi zuen. Hurrengo hilabeteetan, gainerako hiru kideek kantak grabatu zituzten Sex Pistolsen historia islatu zuen filmerako:
The Great Rock 'n' Roll Swindle
. Sid Vicious
1979ko
otsailean hil zen,
heroinaren
gaindosiak jota. Besteak
1996an
batu ziren berriz,
Filthy Lucre Tour
izeneko bira egiteko. 2002az geroztik, gehiagotan elkartu dira show eta bira gehiago egiteko.