Igeldo
Gipuzkoako
iparraldean, itsasertzean dagoen
Donostiako
auzo bat da. Urte askoan, Donostiako auzorik mendebaldekoena eta hedaduraz handiena izan da, 11
km²
baita luze-zabal. 1.068 (2022) biztanle ditu.
[1]
1845an
udalerri izan zen; 6 urte geroago, Donostiako auzo bilakatu zen berriz.
2013ko
azaroaren 10ean
eginiko herri-galdeketan, berriro udalerri izatearen aukerak irabazi zuen, eta
2013ko
abenduaren 17an
Gipuzkoako Foru Aldundiak
udalerri izendatu zuen, baina
EAEko Auzitegi Gorenak
desanexio prozesua kautelarki geldiarazi zuen.
[2]
Ezaguna da izen bereko mendiaren Donostiako zatia,
Kontxako badia
mendebaldetik ixten duelako eta tontorrean
jolas-parke
eta dorre bat dituelako. Bertan dago
meteorologia
zentroa.
Igeldo herria Donostiatik
Zarautzera
luzatzen den
Eozenoko
flyscheko
mendilerroan dago. Ekialdean, Donostiako udalerrian eta Kontxako badiaren ertzetan
Txubillo
mendia (181 m) dago. Hortik, Igeldo herriko lurrak mendilerroko bi
isurialdeetara
zabaltzen dira, iparrera, Kantauri itsasoraino malda txikietan baina itsas labar malkartsuetan bukatuz, eta hegoaldera maldatsuago. Igeldoko gailur altuena
Mendizorrotz
(415 m) da, ekialdean,
Oriorekin
mugan.
Labar batean egoteak natura aberatsa ekarri du.
Endemikoa
den
igel
baten bizitokia ere bada,
hegoaldeko zuhaitz-igelaren
barietate bat.
[3]
Gaur egun desagertzeko arriskuan dago.
[4]
1180an
herri gisa bazen Donostiako herribildua sortu zenean.
Antso VI.a Nafarroakoak
eman zuen
hiri gutuna
ren ondorioz Igeldo Donostiaren barruan geratu zen eta, beraz, udalerria sortu zenetik auzoa izan da.
1379an
Henrike II.a Gaztelakoak
Igeldoko biztanleak Donostiako biztanle izan zitezen agindu zuen. Hala ere, beti mantendu izan du kontzeju propioa, parrokia independente bat, bere mendien erabilera eta mugarriak. Igeldok bere errenten kudeaketa ere Donostiatik aparte egiten zuen.
1845ko
udalerri legearen arabera, Igeldok udalerria osatu zuen eta udaletxea eta alkatea izan zituen.
1851n
Donostiara itzuli zen.
Donostiatik bananduta, udalerri bihurtzeko eskaria
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
Gaur egun oraindik ere bada donostiar ez izatearen sentimendu sakon bat.
1991tik
aurrera borroka bat piztu da berriro ere
udalerri
izateko.
1990eko hamarkadan
Itxas Aurre
izeneko elkarte desanexionista eratu zen.
1994an
erreferendum bat egin zuten eta biztanleen %62,5ek bereiztearen alde bozkatu zuen.
Berez, desanexio bat egiteko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak baditu ere (aukera sozioekonomikoak, bereizitako herrigunea...)
EAJ
,
PSE
,
PP
eta
EA
aurka agertu ziren eta ezin izan zen aurrera eraman erreferendumean erabakitakoa. Alde
EB
eta
HB
baino ez ziren agertu.
1995ean
udaletxean berriro ere desanexioa eskatu zuen Itxas Aurrek. Urte horretan bertan
Gipuzkoako Foru Aldundiak
udalerri berriak sortzeko araua aldatu zuen, eta 2.500 biztanletan jarri zuen udalerria osatzeko gutxienekoa. Hala,
Debako
Itziarren
kasua eta Donostiako Igeldorena aldi berean itxi zituzten.
Donostiako Udalak, lege hori onartu ondoren,
atzeraeraginez
erabaki zuen Igeldori udalerri izatea ez ematea. Hala ere, Gipuzkoako Foru Aldundia da erabaki hori hartu behar duena.
1998an
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak
eta
2003an
Espainiako Auzitegi Gorenak
arrazoia eman zioten Itxas Aurreri, legeak ezin direlako atzeraeraginez ezarri.
2008an
alkate auzo
bat osatzeko eskaera aztertu zuen Udalak, eta oraindik ere sortu gabe dago.
2013an
kontsulta egingo dela iragarri zuen
uztailaren 15ean
Gipuzkoako Foru Aldundiak
.
[5]
2013ko
azaroaren 10ean
galdeketa egin zen, berau debekatzeko saiakerak egon baziren ere
Carlos Urquijoren
aldetik. Parte-hartzea %72,1ekoa izan zen.
[6]
Emaitzak honakoak izan ziren:
[2]
- Parte-hartzaileak: 637 (%72,1)
- baiezkoak 391 (%61,8)
- ezezkoak 234 (%36,73)
- zuriak 10 (%1,57)
- baliogabeak 2 (%0,31)
2013ko
abenduaren 18an
Foru Aldundiak
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako
2013ko
abenduaren 17ko
46/2013 Foru Dekretuaren arabera
Igeldo
Donostiatik
banandu zen.
[7]
2014ko
abenduaren 1ean
, udaleko oposizioari igeldotarren erabakia errespetatu eta helegitea kentzeko eskatu zion
Martin Garitanok
.
[8]
Desanexio prozesua kautelarki geldiarazi zuen EAEko Auzitegi Gorenak.
[2]
Azkenean, 2016ko urtarilaren 27an, auzitegi honek desanexio prozesua behin betiko bertan behera uztea erabaki zuen.
[9]
- Agiti bidea
- Aita Orkolaga pasealekua
- Amezti kalea
- Arritxulo bidea
- Buztinzuri bidea
|
- Etumeko bidea
- Gudamendiko bidea
- Igara
bidea
- Igeldoko plaza
- Itsasalde kalea
|
|
- Pillotegi bidea
- Pokopandegi bidea
- Txalin bidea
- Tximistarri bidea
|
Igeldoko jaiak,
sanpedroak
, ekainaren 29aren inguruan ospatzen dira. Ttonttorro astoa da jaietako panpina-maskota.
Beterriko
euskaran
hitz egiten da Igeldon, erdialdeko euskalkiaren aldaera dena.
- Alejandro Alberdi
, (
1897
-
1982
),
musikaria
,
txistularia
, irakaslea eta idazkaria.
- Mikel Azurmendi
, (
1942
), idazlea eta irakaslea.
- Joxe Mari Olasagasti
, (
1959
), aizkolaria, korrikalaria, gizon probalarai, harri jasotzailea, txingalaria eta segalaria.
- Euken Ostolaza
, (
1961
), kontratenorea.
- Juan Karlos Izagirre
, (
1963
), medikua eta Donostiako alkate ohia.