한국   대만   중국   일본 
Frederic Chopin - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Frederic Chopin

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Frederic Chopin

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak Fryderyk Franciszek Chopin
Jaiotza ?elazowa Wola (en) Itzuli1810eko martxoaren 1a
Herrialdea Frantziako Bigarren Errepublika
Batzarreko Polonia
Varsoviako Dukerri Handia
  Errusiar Inperioa
  Frantzia  (1835 -
Bizilekua Varsovia
Viena
Paris
?elazowa Wola (en) Itzuli
Szafarnia, Masovian Voivodeship (en) Itzuli
Poturzyn (en) Itzuli
Duszniki-Zdroj
Berlin
Dresden
Kalisz
Wrocław
Toru?
Gda?sk
Pozna?
Krakovia
Londres
Manchester
Glasgow
Edinburgo
Valldemossa Charterhouse (en) Itzuli
Valldemossa
Nohant-Vic
Lehen hizkuntza poloniera
Heriotza Paris 1849ko urriaren 17a  (39 urte)
Hobiratze lekua Frederic Chopin's tomb (en) Itzuli
Pere Lachaise hilerria
Holy Cross Church (en) Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza : tuberkulosia
Familia
Aita Nicolas Chopin
Ama Tekla Justyna Chopin
Ezkontidea(k) ezkongabea
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Chopin University of Music (en) Itzuli
Varsoviako Unibertsitatea
Hizkuntzak frantsesa
poloniera
Irakaslea(k) Wojciech ?ywny (en) Itzuli
Jozef Elsner
Wilhelm Wurfel
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerak musikagilea , piano-jotzailea , musika-irakaslea , Birtuosoa , musikaria eta pedagogoa
Lantokia(k) Paris
Lan nabarmenak
Influentziak Johann Sebastian Bach eta Wolfgang Amadeus Mozart
Mugimendua erromantizismoa
Musika instrumentua pianoa

IMDB: nm0006004 IBDB: 11521
Youtube: UCyTnUReB5s38R-ZKlb2wyVg Spotify: 7y97mc3bZRFXzT2szRM4L4 Last fm: Frédéric+Chopin Musicbrainz: 09ff1fe8-d61c-4b98-bb82-18487c74d7b7 Songkick: 459217 Discogs: 192325 IMSLP: Category:Chopin,_Frédéric Allmusic: mn0000066824 Find a Grave: 198 Edit the value on Wikidata

Frederic Francois Chopin ( polonieraz : Fryderyk Franciszek Szopen ; ?elazowa Wola, Mazovia , 1810eko martxoaren 1a ? Paris , 1849ko urriaren 17a ) poloniar musikagile eta piano -jotzaile erromantikoa izan zen. Oso egile emankorra izan zen, batik bat pianorako lanengatik. 1837tik 1847ra oso harreman gatazkatsua izan zuen George Sand frantziar idazlearekin. Parisen hil zen, tuberkulosiak jota, 39 urte besterik ez zituela.

Biografia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Oso gazterik hasi zen pianoa ikasten eta hasieratik erakutsi zituen musikarako dohain bereziak. 1826 - 1829 bitartean, Varsoviako kontserbatorioan ikasten ari zela, ondu zituen lehen lanak. Hemeretzi urterekin, Poloniako pianista nagusia zen, eta haren jeniotasuna Mozartenarekin konparatzen zen [1] 1829an Berlinen eta Vienan eman zituen kontzertuak. Han hasieran arrakasta handia izan bazuen ere, Parisa erbesteratu behar izan zuen 1830ean . Frantzian , Heine , Liszt , Berlioz eta abarren laguntza jaso ondoren, Europako aristokraziaren piano irakasle nagusi bihurtu eta konposizio lanari ekin zion berriro. Varsovian onduriko hainbat eta hainbat lan berrikusi zituen garai hartan. Tuberkulosiaren lehen zantzuak agertu ondoren, Mallorca uharteko Valldemossako kartusiar komentura erretiratu zen 1838an , George Sand idazlearekin, eta elkarrekin hamar urtez lotuta egon ziren. Parisen hil zen 1849ko urriaren 17an.

Chopinek pianorako idatzi zituen lan gehienak: baladak , scherzoak , polonesak , mazurkak eta sonatak , sarritan, Poloniako herri doinuetan inspiratuak, eta Italiako eragin garbia dutenak; orkestra eta ganbera musikarako ere lan batzuk egin zituen. Formen eta gaien aniztasunak, melodiak eta hizkuntza teknikoak eskaintzen duten batasunak eta folklorearen erabilera ugari bezain zuhurrak piano estiloaren sortzaile nagusi bihurtu zuten Chopin, Schumann eta Lisztekin batera. Erromantikoa eta malenkoniatsua zen; berak jakin izan zuen, inork ez bezala, giza emozio sakonenak pianoaren bitartez adierazten.

Chopinen 230 konposizio inguru iritsi zaizkigu; haurtzaroko lan batzuk galdu dira. Ezagutzen diren obra guztietan pianoak parte hartzen du, eta gehienak (piano kontzertu eta ganbera-musikako lan batzuk alde batera utzita) piano hutserako idatzi zituen. Haren lagunek beste genero batzuk lantzera akuilatu zuten. Perthuisko kondeak opera bat idazteko konbentzitu nahi izan zuenean, Chopinek ateraldi honekin uko egin zion: ≪Konde jauna, utz iezadazu pianorako musika besterik ez egiten, ez bainaiz operak idazteko bezain jakintsua≫ [2] .

Lan nagusiak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Multimedia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Porticodoro / SmartCGArt Media Productions

Martha Goldsteinek joa. Chopin Etudes, Book 1.

Martha Goldsteinek joa. Chopin Etudes, Book 1.


Arazoak fitxategi hauek entzuteko? Ikus multimedia laguntza .

Eponimoak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Jean-Yves CLEMENT: Les deux ames de Frederic Chopin Books.google.es
  2. Marie-Paule RAMBEAU: Chopin: L'enchanteur autoritaire Books.google.es

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]