≪Euskadi≫ orriak hona dakar. Bestelako esanahiei buruzko orria hau da: ≪
Euskadi (argipena)
≫
≪EAE≫ orriak hona dakar. Bestelako esanahiei buruzko orria hau da: ≪
EAE (argipena)
≫
Euskal Autonomia Erkidegoa
?sigletan idatzita,
EAE
? edo
Euskadi
Espainia
ko iparraldeko
autonomia erkidego
bat da,
1979
an sortua.
Euskal Herriko
mendebaldeko zatia da,
Araba
(
Trebinuko barrendegia
izan ezik),
Gipuzkoa
eta
Bizkaia
biltzen dituena. Erkidegoko hiriburua, izatez,
Gasteiz
da,
[oh 1]
[1]
hiri horretan baitaude
Eusko Jaurlaritzaren
egoitza,
Eusko Jaurlaritzako lehendakariarena
eta
Eusko Legebiltzarrarena
.
Badu arrazoirik
euskal
izena hartzeko, lurralde hori baita bere eremu osoan sorreratik bertatik euskara hizkuntza ofizialtzat duen lurralde bakarra.
Gaztelania
ere bada ofiziala.
Nafarroako Foru Erkidegoari
EAEren parte izateko eskubidea onartu zaio
Espainiako Konstituzioan
, baina hegoaldeko nafar herritarrek horri buruz erabakitzeko duten eskubidea ez da inoiz
erreferendum
batean gauzatu.
Izena
Euskal Autonomia Erkidegoaren Autonomia Estatutuan
zehaztuta dagoenez,
Euskadi
eta
Euskal Herria
dira autonomia erkidego horren izen ofizialak; eta, gaztelaniaz,
Euskadi
eta
Pais Vasco
. Horrek arazoak dakartza,
Euskal Herria
eta
Euskadi
hiru herrialdeetarako bakarrik erabiltzea ez baitator bat izen horien tradizioarekin.
Euskaltzaindiak
eman duen araua da
Euskal Herria
izena ≪Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa (Beherea eta Garaia) eta Zuberoa batera izendatzeko≫ erabil dadin.
[2]
XX. mendearen lehen hiru laurdenetan,
Euskadi
(1968an Euskaltzaindiak euskara baturako ortografia finkatu arte,
Euzkadi
idazkerarekin) eta
Euskal Herria
sinonimotzat erabili ziren, Euskaltzaindiak adierazitako Euskal Herri osoa izendatzeko;
Euskadi
izenak abertzale kutsu politikoa zuen, eta
Euskal Herria
zen izen neutrala.
[3]
Franco
hil ondorengo urteetan, berriz,
jeltzaleek
Euzkadi
izendatzen segitu zuten Euskal Herri osoa; eta
ezker abertzalekoek
, aldiz,
Baskongadak
esaten zioten EAEri sarritan, eta sinonimotzat erabiltzen zituzten
Euskadi
eta
Euskal Herria
Euskal Herri osorako.
[4]
Nafarroa Garaian, aldiz, XX. mendearen hondarrean
Euskadi
hitza nekez entzuten zen, ez zegoen oso onartuta, ez eta errotuta ere. Besteak beste, horregatik,
Euskal Herriko futbol selekzioko
jokalariek 2008 eta 2009an Gabonetako partida jokatzeari uko egin zioten,
1936
tik erabili izan zuten
Euskadiko selekzioa
izenaren aurka eginda.
[5]
Bestalde,
PSEk
Euskadi
erabili izan du EAEaren izentzat, autonomia erkidegoa sortu zenetik beretik. Gero, 1982an, Nafarroa Garaiak eta EAEak bat egin ez zutelarik, alderdia banatu egin zen, eta PSEk
Euskadiko
izaten segitu zuen bere euskarazko eta gaztelaniazko izenetan (Euskadiko Alderdi Sozialista / Partido Socialista de Euskadi).
Alderdi Popularrekoek
orain dela urte gutxitik erabili izan dute
Euskadi
hitza EAE izendatzeko.
Euskaldunen
gaur egungo erabileran,
Euskadi
Euskal Autonomia Erkidegoa izendatzeko erabiltzen da gehienbat; eta
Euskal Herria
, Euskaltzaindiak arautu bezala, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa (Beherea eta Garaia) eta Zuberoa batera izendatzeko.
1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren
arabera, izen osoa
Euskal Herriko Autonomia Erkidegoa
da, eta
gaztelaniaz
Comunidad Autonoma del Pais Vasco
.
[6]
Baina erabilera ofizialean bertan ere ?hau da,
Euskal Autonomia Erkidegoaren aldizkari ofizialean
argitaratutako lege testuetan?
Euskadi
,
Euskal Autonomia Erkidegoa
eta
EAE
izenez aipatzen da autonomia erkidego hau, eta
Euskal Herria
izena Euskaltzaindiak araututako esanahirako gordetzen da.
[7]
Geografia
Iparraldean mugakide ditu
Bizkaiko golkoa
eta
Pirinio Atlantikoak
departamendua, ekialdean eta hego-ekialdean
Nafarroa Garaia
, hego-mendebaldean
Errioxa
, eta mendebaldean
Gaztela eta Leon
eta
Kantabria
.
Orografia menditsua du oro har,
Pirinioen
eta Kantabriako mendikatearen artean.
Ebro
ibai inguruan lurra lauagoa da eta Arabaren hegoaldean sakana dago. Kantaurialdean bailara ugari daude, gehienak gizakiak hartutakoak. Mendietan
pinuak
,
haritzak
eta
pagoak
aurki daitezke. Sakanean ordea mahastiak eta zereal, patata edo erremolatxa landak aurki daitezke, baso naturalen muinoekin batera. Autonomia Erkidegoak biosferaren erreserba bat dauka
Urdaibain
, eta
natur parke
ugari.
Klimatologia klima atlantiko eta mediterraneo tartekoa da: Tenperatura leunak eta euri ugari kantaurialdean (Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabaren iparraldea) eta erdipareko tenperaturak eta euri moderatuak Araban, lehorragoak hegoalderantz goazen heinean. Ohikoa da
xirimiria
, oso euri fina.
Nahiz eta biztanleria txikia izan, Euskal Autonomia Erkidegoak industria bolumen handia dauka eta Espainiako zonalde aberatsenetakoa da, Europako PIB per capita-ren %117,1ekin (Eustaten datua 2002 urtean). Horren arrazoi garrantzitsuenetakoa industria tradizio indartsua da. Hala ere,
1980ko hamarkadan
industria birmoldatu zen, eta industria hori kaltetuta irten zen.
Historia
Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekari zuzena
1936ko Euskadiren Autonomia Estatutuaren
bidez 1936an sortutako autonomia erkidegoa izan zen. Hark ere
Araba
,
Bizkaia
eta
Gipuzkoa
hartzen zituen bere barnean.
Frankismoak
autonomia erkidego hura desegin zuen hurrengo urtean,
Eusko Gudarostea
armen indarrez menpean hartu eta gero.
Diktadura
haren ondotik,
1978ko Espainiako Konstituzioan
oinarrituta,
1979an
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua
onartu zen. Arabako, Bizkaiko nahiz Gipuzkoako foru erakundeen hainbat eskumen
Eusko Jaurlaritzak
hartu zituen, eta hala sortu zen Euskal Autonomia Erkidegoa.
Sinboloak
Ereserkia
Euskal Autonomia Erkidegoko ereserkia "
Eusko Abendaren ereserkia
" da.
Ikurrina
Ikurrina
(
) bandera ofiziala da:
Euskal Herrikoa
ere bada.
Besteak
Gernikako arbola
Lurralde antolaketa
Euskal Autonomia Erkidegoa
Araba
,
Bizkaia
eta
Gipuzkoako
probintziek osatzen dute:
lurralde historiko
izendapena dute. Halaber, erkidegoan 251 udalerri daude: 51, Araban; 88, Gipuzkoan; eta 112, Bizkaian. Arabak zazpi
eskualde
edo
kuadrilla
ditu; Bizkai eta Gipuzkoako eskualdeek, aldiz, ez dute banaketa administratiboaren mailarik.
Erkidegoko hiri nagusiak ondorengoak dira:
Lurralde historikoak
Euskal Autonomia Erkidegoa hiru
lurralde historikotan
banatzen da, izen bereko probintzien eremua hartzen dutenak:
Udalerriak
Epai-barrutiak
Euskal Autonomia Erkidegoa 14 epai-barrutitan banaturik dago. Izan ere, Araban bi dira, eta Bizkaian eta Gipuzkoan, seina.
Demografia
Biztanleriaren bilakaera
Espainiako
Industria Iraultzaren
abiarazle bat izanda,
XIX. mendetik
1970eko hamarkada
bitarte, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanle kopuruak gora egin zuen, batez ere Espainiako autonomia erkidegoetatik bertaratu zen jendea, lan bila.
Eustaten
datuek diotenez, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen %? 4,50 atzerritarrak ziren 2006an.
[9]
Espainiako ehunekorik txikiena, estatuko batezbestekoaren (%? 8,47) erdia baino gutxiago. Europarrak ez direnen artean,
latinoamerikarrak
eta
marokoarrak
dira gehienak; eta europarren artean,
errumaniarrak
eta
portugaldarrak
.
Euskal Autonomia Erkidegoaren eboluzio demografikoa, eta
estatuko biztanleriaren ehunekoa
|
1857
|
1900
|
1910
|
1920
|
1930
|
1940
|
1950
|
Biztanleria
|
413.470
|
603.596
|
673.788
|
766.775
|
891.710
|
955.764
|
1.061.240
|
Ehunekoa
|
%?2,67
|
%?3,24
|
%?3,37
|
%?3,58
|
%?3,77
|
%?3,67
|
%3,77
|
|
1960
|
1970
|
1981
|
1991
|
1996
|
2001
|
2005
|
Biztanleria
|
1.371.654
|
1.878.636
|
2.134.763
|
2.109.009
|
2.098.055
|
2.101.478
|
2.124.846
|
Ehunekoa
|
%?4,49
|
%?5,53
|
%?5,66
|
%?5,35
|
%?5,29
|
%?5,11
|
%?4,82
|
Hizkuntzak
Euskal Autonomia Erkidegoan bi
hizkuntza
ofizial daude:
gaztelania
eta
euskara
. Euskarak izaera koofiziala du eta
Nafarroa Garaiarekin
eta
Ipar Euskal Herriarekin
komuna den hizkuntza da.
Mende askotan zehar,
herrialde
horietan hainbat hizkuntza hitz egin izan dira:
gaskoia
(
XIX. mendera
arte),
gaztelania
eta
euskara
erabilienak izan dira. Euskara
Euskal Herriko
jatorrizko hizkuntza da: ez dator
latinetik
eta
Europako
hizkuntza zaharrenetarikoa da.
Autonomia erkidegoan,
2001
. urtean, biztanleriaren % 51 gaztelaniaz bakarrik mintzo zen; % 32 inguru,
elebiduna
zen; eta % 18k, euskara ulertzen zuen baina nekez mintzatu. Ehuneko horiek lurralde historiko batetik bestera aldatu egiten dira: lurralde
euskaldunena
Gipuzkoa
da eta
erdaldunena
,
Araba
. Datu ofizialok
2001ekoak
direla nabarmendu behar da, urtetik urtera
elebidun
kopurua handiagoa baita. Izan ere, 2006 eta 2011 artean 15.000 pertsonatan igo zen euskaldun kopurua, Euskal Autonomia Erkidegoko 2 urte edo gehiagoko biztanleen % 62,8k euskara-ezagueraren bat zuen 2011n.
[10]
[11]
Politika
Euskal Autonomia Erkidegoko botereak Legebiltzarrak, Jaurlaritzak eta Lehendakariak jarduten dituzte:
- Arartekoa
EAEko herriaren defendatzailea da. Legebiltzarrak hautatzen du 5 urteko eperako. Hiru euskal hiriburuetan ditu ordezkaritzak.
Alderdi politikoak
Eusko Legebiltzarrean
2016ko
hauteskundeetan ordezkapena lortu zuten alderdi politikoak:
Batasuna
alderdia ez dago
Eusko Legebiltzarrean
ordezkatua eta
Jose Maria Aznarren
gobernuak Espainiako Alderdi Politikoen Legea aldatu eta Batasuna legez kanpo jarri zuenetik, ezin da inongo hauteskundeetan aurkeztu. Batasuna,
ezker abertzalearen
inguruko beste hainbat gizarte mugimendurekin batera, Espainian legez kanpo dago 6/2002 Lege Organikoa betetzen ez duela leporatuta. 2005eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan aurkezterik ez zuenez, botoa
Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunistarentzat
eskatu zuen, eta 6 jazarleku lortu.
Ordezkapenik gabeko alderdi aipagarriak:
Ekonomia
Oso lurralde txikia izan arren, Euskal Autonomia Erkidegoak
industria
-bolumen handia du, eta
Espainiako
eskualderik aberatsenetarikoa da:
Europako
barne produktu gordinaren per capita batezbestekoaren % 117,1, hain zuzen ere (Eustat, 2002. urtea). 1980ko hamarkadaren erdialdean, Euskal Autonomia Erkidegoa krisi ekonomiko gorrian zegoelarik,
industria-birmoldaketa
eta berrindustralizazioa egin ziren. Behin egoera normalizatuta,
Espainiako
erkidegorik garatuenetarikoa da eta
Euskal Estatistika Institutuak
egindako ikerketa baten arabera, eta
NBEaren
metodologia jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoak munduko Garapen Adierazlerik altuenetakoa lortu zuen
2004
an. Langabezia-tasa % 5,1en inguruan dago, euskal ekonomia industria eta zerbitzu birmoldatze baten barruan murgildurik baitago.
2014ko
abenduaren 23an
jakin zenez,
turismoa
EAEko
BPGaren
% 5,8 zen.
[12]
2014ko
azaroan, industria ekoizpena % 3,1 handitu zen.
[13]
Azpiegiturak
Garraioa
Itsas garraioari dagokionez,
Bilboko portua
garrantzitsuena da, 37,2 milioi tona garraiatu zituelako
2006an
. Gehienbat
Erresuma Batua
,
Espainia
eta
Txinarekin
ditu merkataritza-loturak. Euskal Autonomia Erkidegoko
BPGari
419 milioi
euroko
ekarpena egiten dio eta 9.500 lanpostu sortzen ditu. Haren ondoren, hurrengoa
Pasaiakoa
da.
Erkidegoak hiru aireportu ditu:
Bilbo-Loiu
,
Gasteiz-Foronda
eta
Donostia-Hondarribia
. Hiru aireportuak 60 kilometroko erradioan daude eta
2006an
4,41 milioi bidaiari izan zituzten.
Trenbide garraioa, aldiz, hainbat enpresak kudeatzen dute.
Horretaz gain, abiadura handiko tren sarea eraikitzen ari dira
Gasteiz
?
Bilbo
?
Donostia
hiriburuak lotuko dituena. Proiektuak
Euskal Y
izena hartu du, ibilbideak duen formarengatik.
Osasuna
Euskal Autonomia Erkidegoko osasun sistema
Eusko Jaurlaritzaren
Osasun Sailak eta
Osakidetza ? Euskal Osasun Zerbitzuak
osatzen dute.
Segurtasuna
Euskal Autonomia Erkidegoak bere polizia autonomikoa du:
Ertzaintza
. Hiru
lurralde historikoetan
zehar banaturik dago eta gaur egun, herri-segurtasun, ordena publikoa eta trafikoko eskumen guztiak ditu.
Espainiako Segurtasun Indarrek ere badute Euskal Autonomia Erkidegoan presentzia.
Guardia Zibilak
hamar kuartel ditu hiru lurraldeetan eta
Espainiako Polizia Nazionalak
, lau. Azken bi polizia horiek gehienbat aduanetako, drogen eta terrorismoaren aurkako eskumenak dituzte.
Euskal Autonomia Erkidegoa herritar bakoitzeko polizia gehien dituen eskualdea da
Europar Batasun
osoan. Giza Eskubideen aldeko hainbat taldek, horien artean
Amnistia Internazionalak
eta
Torturaren Aurkako Taldeak
, beren urteroko txostenetan Espainiako Terrorismoaren Aurkako Legepean atxilotutako herritarrek jasandako tortura eta tratu txarrak salatu dituzte. Erakunde horiek torturaren kontrako protokoloa aplika dadin eskatzen dute.
Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Saila
2005ean
hasi zen protokolo horrek jasotzen dituen zenbait neurri hartzen.
Ertzaintzaren
aurkako tortura salaketak gutxitu egin ziren. Espainiako polizia indarrei dagokienez, ez dituzte neurri horiek oraino hartu.
Oharrak
- ↑
Ezein legetan ez da zehaztu, oraingoz, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua zein den.
Erreferentziak
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Vitoria no sera capital por ley, por ahora≫
,
El Correo
, 2010-05-11.
- ↑
Euskaltzaindia
. (
PDF
)
139. arauaː
Euskal Herria
izena.
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Inaki
Anasagasti
:
≪Por algo Sabino Arana llamo Euzkadi a la Euskal Herria carlista≫
,
Inaki Anasagastiren bloga
.
- ↑
http://www.argia.eus/argia-astekaria/1944/xabi-larralde-barnealdean-abertzaleen-garaia-iritsi-da-baina-ez-dugu-alternatiba-gauzatzen-jakin
- ↑
(Gaztelaniaz)
Ivan Orio:
≪“Solo jugaremos si la seleccion se llama Euskal Herria”: La elite del futbol vasco acusa a las instituciones de “vaciar” el termino Euskadi y desafia a la Federacion por el partido navideno≫
,
Diario Vasco
, 2008-11-14.
- ↑
1979ko EAEko Estatutua
, Jaurlaritzako Lehendakaritzaren webgunean.
- ↑
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria
, Euskal Autonomia Erkidegoko aldizkari ofiziala.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Instituto Nacional de Estadistica:
Cifras oficiales de poblacion
, 2016-01-01.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪La poblacion crece en Gipuzkoa por primera vez en 20 anos≫
,
Diario Vasco
, 2008-01-31.
- ↑
Eustat
.
Euskal Autonomia Erkidegoko hamar biztanletik seik baino gehiagok euskara-ezagueraren bat du.
.
- ↑
≪Hamar biztanletik seik baino gehiagok euskara ezagueraren bat dute Gipuzkoa, Bizkai eta Araban≫
Berria
2013-07-18
.
[
Betiko hautsitako esteka
]
- ↑
≪Turismoak EAEko BPGaren %5,8 ordezkatzen du≫
,
Berria
, 2014-12-24
- ↑
Industria ekoizpena %3,1 handitu da azaroan EAEn.
Berria 2015-01-09
.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
|
---|
Autonomia erkidegoak
| |
---|
Autonomia hiriak
| |
---|
Bestelako lurrak
| |
---|