Wikipedia, Entziklopedia askea
Ikuskizungintza
edo
Show business
irabazteko asmoz sortutako lantegiak eta erakunde-multzoa dira. Ekimen ekonomiko hauetan kultura ere egon dago, baina etekinak lortzea eta
kontsumoa
dira helburu nagusiak. Gaur egun zabalkunde handia izaten ari den esparrua da.
Aisia
eta
entretenimendu
kontzeptuak askotan nahastu egiten dira baina desberdindu behar dira. Aisia lanetik eta bizitzaren funtsezko ekintzetatik at dauden ekintzak dira eta hor barruan ere entretenimendu aktibitateak kokatuko lirateke: entretenimendua, modu batez, aisia barruan aztertuko da, aisia-denbora erabiltzeko modu bat izanik, baina
ikuskizun
eta negozio osagaiak ditu. Adibidez,
hondartzan
bainatzea aisia da;
akuapark
batera joatea, entretenimendua; azken honetan, finean, negozioa dago antolatuta eta helburu nagusia hara joaten direnak ahalik eta diru gehiago gastatzea da. Neurri handia batean negozio mota honen zabaltze prozesua
kontsumo-gizartearen
ondorioa da.