Elisabet Valoiskoa
(
Fontainebleau
,
Frantzia
,
1546ko
apirilaren 13a
-
Madril
,
Espainia
,
1568ko
urriaren 3a
)
Filipe II.a Espainiakoaren
hirugarren emaztea izan zen ?
Espainia
eta
Frantziaren
arteko bakea ekarri zuen
Cateau-Cambresisko bakearen
ondorioa izan zena? eta, beraz,
Espainiako
erregina ezkontidea.
Elisabet Valoiskoa
Fontainebleaun
jaio zen,
Frantzian
,
1546ko
apirilaren 13an
.
Henrike II.a Frantziakoa
eta
Katalina Mediciren
alaba izan zen. Neskaren haurtzaroaz ez dakigu asko, baina badirudi aitak Diana Poitiersekoarekin izan zuen harremanak bere eragina izan zuela alabagan.
Elisabeten lehen ezkongaia
Eduardo VI.a Ingalaterrakoa
izan zen, baina
1553an
hil zen. Hurrengo ezkongai posiblea
Karlos Austriakoa
izan zuen, baina honen aita,
Filipe II.a Espainiakoa
, bigarren aldiz geratu zen alargun eta planak aldatu egin ziren,
Filipe
bilakatu baitzen Elisabet gaztearen senar.
1559ko
ekainaren 22an
ezkondu ziren
Parisen
eta Elisabetek 13 urte besterik ez zituen
[1]
. Ahalordez ezkondu ziren eta Albako dukea zen
Fernando Alvarez Toledokoa Pimentel
izan zen
Filipe II.aren
ordezkari. Ospakizun handiak izan ziren ondoren, baina istripu tamalgarria ere bai: programatuta zeuden torneo haietako batean zehar, Montgomeryko kondearen lantza bere aurkaria zen
Henrike Frantziakoaren
begian sartu zen eta, garaiko sendagile hoberenak zaindu bazuten ere -
Filipe II.ak
ospe handiko
Andres Vesalio
bidali zion, adibidez-, 3 egunez larri egon ondoren, hil egin zen eta, aitaren hiletak zirela-eta, Elisabeten bidaia atzeratu beharrean izan ziren, anaia
Frantzisko II.a
Frantziako errege egin arte geratu zelarik
[2]
.
1560ko
urtarrilaren 6an
zapaldu zuen Elisabetek lehen aldiz
Espainiako
lurra,
Orreagara
iristean eta,
otsailaren 2an
, elkartu zen bikotea meza batean
Guadalajaran
. Lehen aldia zen senar-emazteak aurrez-aurre zeudela.
1564ko
maiatzean iragarri zen erreginaren lehen haurdunaldia, baina 3 hilabete geroago, Elisabetek biki pare baten abortatua jasan zuen.
Bigarren haurdunaldi bat atzeratzen ari zen eta urduri bizi ohi zen, garai hartan, itxarote hori. Laguntzeko izango zen esperantzan,
Parisko
apezpiku eta martiria izan zen San Eugenioren gorpuzkiak
Madrila
ekartzeko agindua eman zuen. Jaungoikoaren laguntza izan ala naturaren legea, kuestioa da,
1566ko
abuztuaren 12an
,
Filipe
eta Elisabeten lehen alaba jaio zela,
Elisabet Klara Eugenia Austriakoa
: Elisabet bere amarengatik, Klara egunaren onomastikagatik eta Eugenia bere amak erregutu zion santuarengatik.
1567ko
urriaren 10ean
, jaio zen bigarren alaba,
Katalina Mikaela Austriakoa. Erditzearen ondoren, Elisabetek bat-batean sukarrak hartuta gaixotu zen
[1]
.
1568ko
maiatzean, erreginaren osasuna ahuldu egin zen erabat. Haurdunaldi berri baten ondorioz, okadak, bertigoak eta zorabioak etorri zitzaizkion, gorteko sendagileak arintzen saiatu zirenak.
Urte bereko
ekainaren 24an
,
Karlos printzea
hil zen 23 urte besterik ez zituenean. Berri latza izango zen hura Elisabetentzako, harreman estua baitzuen harekin -hasiera batean, lehen esan bezala, hau izango zen bere senargaia eta ez aita-. Aitak zorrotz tratatzen zuen
Karlos
gaztea eta atera gabe zeukan etxean azken 5 hilabeteetan, baina bai Elisabetek eta baita bere koinata zen Joanak ere askotan eskatu zioten semea hobeto tratatzeko
[3]
.
Gauzak ez zuen hobera egin. Urte hartako
urriaren 3an
, 5 hilabeteko ernaldia zuen neska bat galdu zuen Elisabetek; Joana izena eman zioten jaio eta handik ordu eta erdira hil zen haurrari.
Sendagileek umearen erditzearekin erreginaren osasunak hobera egingo zuela pentsatu zuten, baina ez zen horrela izan, ordu gutxira Elisabet Valoiskoa hil egin baitzen
[2]
. 22 urte zituen une hartan.
El Escorial
-en
Monasterioko
Kripta Errealeko Infanteen Panteoian eman zioten lur, ez bere senarraren eta beste erregina batzuen ondoan, ez baitzen
Espainiako
errege baten ama izatera heldu.
Elisabet Valoiskoak eta
Filipe II.ak
2 alaba izan zituzten: