- Artikulu hau Frantziako erregeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪
Frantzisko I.a
≫.
Frantzisko I.a Frantziakoa
(
Cognac
,
1494ko
irailaren 12a
-
Rambouillet
,
1547ko
martxoaren 31
)
1515
-
1547
bitartean
Frantziako erregea
izan zen. Historialarien arabera, Frantziako lehenbiziko
pizkundetar
erregea izan zen.
Suleiman Handia
Otomandar Inperioko
buruzagiarekin aliatu eta
Henrike VIII.a Ingalaterrakoa
eta
Karlos I.a Espainiakoa
etsai nagusiak izan zituen.
Angulemako duke Karlos Valoiskoa eta
Luisa Savoiakoaren
semea izan zen.
1514an
Luis XII.a Frantziakoaren
alaba Klaudiarekin ezkondu zen, eta haren ondoren hartu zuen erregetza
1515ean
.
Italian
bere aurretikoek zeramaten politika bera aurrera eraman zuen;
Marignanoko garaipenak
(1515)
Milanerriko
ateak zabaldu zizkion, eta
Suitzarekin
hitzarmena egin zuen.
Karlos V.a
etsaia zuen, eta biak lehiatu ziren
Inperio Santuko
enperadore hautatuak izateko.
1519an
,
Fugger
bankariei esker Karlos V.ak titulu hori eskuratu zuenean, etsaigo hori areagotu egin zen, eta horrek arrisku handian jarri zuen Frantzia, alde guztietatik etsaiz inguraturik egoteko zorian baitzegoen. Ingalaterrarekin hitzarmen bat egiteko ahaleginak bertan behera geratu ziren.
Nafarroako
nafar errege-erreginei laguntza eman zien,
Donibane Garaziko
erasoan, adibidez (
1521
).
La Bicoqueko hondamenean
(
1523
) Milanerria galdu zuen.
Proventzari
eraso zioten inperioaren gudarosteek atzera egin behar izan zuten
Marseillak
egin zien jazarpenaren aurrean, baina Frantzisko I.aren kontraerasoa
Paviako hondamenaz
bukatu zen (
1525
). Gudu horretan,
Henrike II.a Albretekoa
Nafarroako erregea harekin zegoen,
Juan Urbieta
hernaniar kapitainak Frantzisko preso hartu zituenean. Frantzisko I.a, bederen,
Donostian
eduki zuten preso, askatu aurretik,
[1]
baina
1526an
Madrilgo Itun
gogorra onartu behar izan zuen lehendabizi, gero bete ez zuen arren.
Burgundia
beretzat gorde zuen eta
berriro gerrari
ekin zion,
1526an
Aita Santuarekin,
Veneziarekin
eta Francesco Sforzarekin Cognaceko Liga eratu ondoren.
1529an
Cambraiko bakea
izenpetu zuen; konpromiso hutsa besterik ez zen, baina Alemaniako
protestanteengana
eta
otomandarrengana
hurbiltzeko aukera eman zion, kristau guztien eskandalua eragin bazuen ere, eta berriro gerrari ekiteko aukera eman zion Frantziako erregeari.
Niza
hartu eta
1544an
Cerisolesko guduan
garaipena lortu bazuen ere, Crepy-en-Leannois-eko bakeak ez zuen ezer berririk ekarri.
Margarita Nafarroakoa
bere arreba
Erasmoren
aldeko agertu zela eta, eskuzabala izan zen Frantzisko protestanteekin, baina jarrera aldatu zen eta esetsi egin zien,
1534ko
iragarkien auziaren
ondoren batez ere; hala, erregearen autoritarismoak indar hartu zuen.
Atsegina eta jakintza handiko gizona zen; emakume askorekin izan zituen harremanak, Chateaubrianteko kondesarekin eta Etampesko dukesarekin batez ere. Aginpidea bere begikoen (
Antoine Duprat
,
Anne de Montmorency
) edo Luisa Savoiakoa bere amaren eskuetan utzi zuen. Artearekiko ardura handia izan zuen: Italiako
Errenazimentua
Frantziara hedarazi zuen. Berak eramanarazi zituen Frantziara
Leonardo da Vinci
,
Benvenuto Cellini
,
Le Primatice
etab. Gaztelu ugari eraikiarazi zituen:
Chambord
, Villers-Cotterets, Saint-Germain-en-Laye eta,
1530
ean,
Frantziako Ikastetxea
(
College de France
) sortu zuen.
Frantzisko erregea Italiako gerretan murgildu zen, eta hor beste pieza bat zen
Nafarroaren auzia
. Henrike II.a
Katalina
eta
Joan III.a
Nafarroako errege-erreginen semea euskal erresuma horretako errege bilakatu zen gurasoak hiltzean. Erresumaren 1512ko inbasioa gertatzean, gurasoek Frantzisko I.aren Frantziako errege gortera igorri zuten bertan babesturik haz zedin. Praktikan, Frantzisko I.aren eraginpean geratu zen. 1521ean,
Henrike II.a erregeak
18 urte zituen, eta aukera egokia zirudien Nafarroa birkonkistatzeko. Bat egin zuen asmo horretan Frantzisko I.arekin, Henrike eta Nafarroa bere mendeko nahi zituena.
Henrike gogotsua zen, baina oso gaztea, eta nafar diru kutxak hutsik ziren. Frantses erregeak zuen Nafarroa Garaira sartzeko kanpaina militar bati ekiteko kemen politiko eta ekonomikoa. Bada, berak zuzendu zuen birkonkista ahalegin hori eta, Henrikeren ordez,
Andre de Foix Lesparreko jaun
gaskoia jarri zuen kanpainaren buruzagi. Frantzisko I.aren asmoek, haatik, gainditu egiten zuten Nafarroan bertako erregea berrezartzea. Lesparrek gogora ekartzen zuen bezala, frantses erregeak agindurik baizik ez zion Logronori eraso egin, Nafarroa berreskuratu ondotik. Bada, espainiarrek kontraeraso egin zuten, eta nafar-frantses espedizioak kolpe erabakigarria jaso zuen Noaingo Guduan, 1521eko uztailaren 1ean.
Karlos V.aren tropa espainiarrak, tartean zirela Nafarroaz kanpoko eta barneko euskaldunak, Donibane Garaziraino aitzinatu ziren, baita nafar gotorleku hori azpiratu ere. Frantzisko I.ak eta Henrike II.ak, orduan, bigarren espedizio bat antolatu zuten enperadorearen tropak kanporatzeko. Errege frantsesak ordaindu zuen orain ere espedizioaren gehiena eta
Bonniveteko jauna
izendatu zuen haren buru. Espedizioak Donibane Garazi eta Nafarroa iparraldea hartu zituen kontrolpean, baina Irunea berreskuratzeko Henrikeren asmoaren kontra, Hondarribi hartu zuten, Frantziskoren estrategiari lotuz.
1514an
,
Luis XII.a Frantziakoaren
alaba Klaudiarekin ezkondu eta zazpi seme-alaba izan zituzten:
1530ean
Karlos I.a Espainiakoaren
alaba Leonorrekin ezkondu zen, baina ez zuten seme-alabarik izan.
Zuhaitz genealogikoa
|
---|
|
- ↑
Sada, Javier; Sada, Asier. (1995).
Historia de San Sebastian.
Donostia-San Sebastian: Txertoa, 32 or.
ISBN
84-7148-318-1
.
.