El Escorial
San Agustinen ordenako
monasterio
bat da, Espainiako Errege Familiaren egoitza historikoa eta ehortz-lekua.
El Escorial monasterioa
(
gaztelaniaz
Monasterio de El Escorial
) eta
El Escorialgo San Lorentzoren Errege Lekua
(
Real Sitio de San Lorenzo de El Escorial
) izenak ere baditu.
Espainia
eta
Europako
pizkundetar arkitektura
eraikuntza esanguratsuenetako bat da,
1563
-
1586
artean eraiki zen, eta nagusiki
Juan Bautista de Toledo
eta
Juan de Herrera
arkitektoen obra.
Madrilgo Erkidegoan
dagoen
San Lorenzo de El Escorial
udalerrian kokatzen da, 33.327 m²-ko lur eremuan hedatzen da,
Guadarramako mendilerroan
kokatzen den Abantos mendiaren hegoaldeko magalean dago, 1.028 metrora.
UNESCOk
Gizateriaren Ondare
izendatu zuen
1984an
. Espainiako Ondare Nazionalaren erakunde publikoak kudeatzen du.
Fatxada nagusia, goian duguna, bi atal nagusitan dago bananduta:
- Lehen atal nagusiak doriar zutabeak ditu eusle. Horien goiko aldean frisoa dago, metopa eta triglifoak nahasten dituena. Lehen atal nagusi honek erdialdean sarrera du, eta gero hiru atal ditu. Kapera txiki batzuk ditu lehen atalean, bigarren atalean leiho itsuak daude, eta hirugarrenean leiho normalak.
- Bigarren atal nagusian, antzinaroko tenpluen itxura ematen dioten joniar zutabeak daude, friso jarraitu bati eusten; eta frisoaren gainean, tinpano sinple bat.
Apaingarri gutxi ditu. Lehen mailaren frisoaren gainean pinakulu antzeko piramide batzuk daude; horietaz gain, bigarren atalean Filipe II.aren garaiko Espainiako armarriaren erliebe bat dago eta gorago dagoen kaperatxoan konkor biribileko eskultura bat dago, ziurrenik Filipe II.arena izango dena.