Egutegi gregoriano
a
[1]
?
gregoriotar egutegia
[2]
ere deitua? nazioartean onartutako
[3]
egutegi
zibila da.
Aloysius Lilius
doktore
calabriarrak
proposatu zuen lehen aldiz eta
Gregorio XIII.a
aita santuak
dekretatu zuen
Inter gravissimas
buldaren
bitartez,
1582ko
otsailaren 24an. Horrexegatik, haren izena darama.
Juliotar egutegiaren
erreforma da, lau urteko ziklo erregularra ezarri baitzuen,
bisurteak
erabiliz. Bisurteetan egun bat gehitzen da,
otsailaren 29a
, normalean 28 egun dituena. Hona araua: urte bat 4rekin zatigarria bada, bisurtea da; 100ekin zatigarria bada, ez da bisurtea, baina 400ekin, bai. Adibidez, 1900 ez da bisurtea, baina 2000, bai. Gregorioren buldak ez zuen
urteak
izendatzeko sistema ezarri, baina aurreko sistemari eutsi zion, hau da,
Jesukristoren
tradiziozko jaiotzaren urtetik aurrera. Horregatik, urteak ematean,
Kristo ondoren
(K. o.) eta
Kristo aurretik
(K.a.) erabiltzen da.
Eguzki-egutegi gregorianoa
aritmetikoa
da. Oinarrizko banakoa
eguna
da, urteak eratzeko 365 edo 366 eguneko taldeetan antolatuz. Egutegi sistema hori 146.097 urtetik behin guztiz errepikatzen da, zazpi eguneko 20.871 aste edo 400 urte eratuz. 400 horietatik 303 urtek 365 egun dituzte eta 97 urtek (bisurteek), 366 egun. Horrela, batez besteko urtearen iraupena 365,2425 da, edo 365 egun, 5 ordu, 49 minutu eta 12 segundo.
Egutegi gregorianoa iraupen irregularreko 12
hiletan
banatzen da:
Data bat guztiz definitzeko, urtea, hila eta eguna behar dira.
Gregorio XIII
.aren aitasantutza hasieratik proposatua eta
Ingalaterrak
onartua
kontzilio
ekumeniko batean, Aita Santuak ezartzea erabaki zuenean egutegi honek
gregoriano
izena hartu zuen. Hasiera batean hainbat herrialdek uko egin zioten arrazoi erlijioso edo politikoengatik (
protestanteen
eta
katolikoen
arteko gatazka, ortodoxoen oniritzia urteen kontaketan baina ez egunen lerratzean). Horregatik, indarrean gutxinaka ezartzen joan zen:
- 1582
(urria):
Italia
,
Portugal
(
Brasil
koloniarekin) eta
Espainian
(kolonietan bi urtez)
- 1582
(amaiera):
Frantzia
,
Austria
eta
Polonian
- 1583
-
1590
: Erdialdeko Europa ez-
luteranoan
- 1600
:
Eskozian
- 1610
:
Polonia
iparraldean
- 1648
:
Alsazian
- 1700
:
Islandia
eta
Groenlandian
- 1752
:
Erresuma Batuan
- 1753
:
Suedian
- 1872
:
Albanian
- 1873
:
Japonian
- 1895
:
Korean
- 1912
:
Taiwanen
- 1915
:
Lituania
eta
Estonian
- 1916
:
Bulgarian
- 1918
: tsarren inperio ortodoxotik bereizitako herrialde gehienetan,
Errusia
,
Bielorrusia
,
Moldavia
,
Ukraina
,
Georgia
,
Armenia
,
Azerbaijan
, eta Erdialdeko Asiako herrialdeetan,
Turkmenistan
,
Uzbekistan
,
Tadjikistan
,
Kirgizistan
,
Kazakhstan
- 1919
-
1920
:
Errumanian
- 1924
:
Grezian
- 1927
:
Turkian
- XX. mendean
: Afrika mendebalde, erdialde eta hegoaldean
Egutegi gregorianoa beste egutegi batekin batera erabiltzen dituzten estatuak hauek dira:
- Afrika Iparraldekoak:
Aljeria
,
Maroko
,
Tunisia
,
Mauritania
,
Libia
,
Egipto
,
Sudan
,
Eritrea
,
- Ekialde Hurbilekoak:
Palestina
,
Israel
,
Jordania
,
Siria
,
Irak
,
Kuwait
,
Oman
,
Yemen
,
Qatar
,
- Asiako herrialde handiak:
Vietnam
,
Txinako Herri Errepublika
,
Taiwan
,
India
,
Birmania
,
Thailandia
,
Kanputxea
,
Mongolia
,
Nepal
.
Egutegi gregorianoa erabiltzen ez duten munduko estatu bakarrak
Saudi Arabia
,
Iran
,
Afganistan
,
Pakistan
eta
Etiopia
dira.
Egutegi gregorianoaren eta juliotarraren arteko aldeak, datei dagokienez, gero eta handiagoak dira, aita santu katolikoak aldaketa ezarri zuenetik:
Gregoriano-juliotar baliokidetasuna.
Gregorianoko tartea
|
Juliotarreko tartea
|
Aldea
|
1582ko urriaren 15etik
1700eko otsailaren 28ra
|
1582ko urriaren 5etik
1700eko otsailaren 18ra
|
10 egun
|
1700eko martxoaren 1etik
1800eko otsailaren 28ra
|
1700eko otsailaren 19tik
1800eko otsailaren 17ra
|
11 egun
|
1800eko martxoaren 1etik
1900eko otsailaren 28ra
|
1800eko otsailaren 18tik
1900eko otsailaren 16ra
|
12 egun
|
1900eko martxoaren 1etik
2100eko otsailaren 28ra
|
1900eko otsailaren 17tik
2100eko otsailaren 15era
|
13 egun
|
2100eko martxoaren 1etik
2200eko otsailaren 28ra
|
2100eko otsailaren 16tik
2200eko otsailaren 14ra
|
14 egun
|
Data alde horren ondorioz,
Errusiako Iraultzan
data gakoa eta ikur izan zen
Urria
, izatez, gainerako Europan azaroan zela gertatu zen. Urriaren 25eko data gakoa, Neguko Jauregia hartu eta boltxevikeek boterea hartu zutenekoa, 1917ko
azaroaren 7a
zen. Iraultzaileen lehen neurrietako bat egutegia Europakoarekin bateratzea izan zen, baina urriak izen sinbolikoa izaten segitu zuen. Hala ere,
Sobietar Batasunean
urteurrena azaroaren 7an ospatzen zen, urtea zehatz betetakoan
[4]
.
Europako ekialdeko
eliza kristau ortodoxoek
ere ez dute aldatu euren liturgia egutegi gregoriarrera, eta hortaz,
Gabon
eguna eta
Eguberri eguna
, XXI. mendean, urtarrilaren 6an eta 7an ospatzen dituzte
[5]
.