Calabria

Koordenatuak : 39°00′N 16°30′E  /  39°N 16.5°E  / 39; 16.5
Wikipedia, Entziklopedia askea
Calabria
Administrazioa
Estatua   Italia
Hiriburua Catanzaro
Probintziak Catanzaro
Cosenza
Crotone
Reggio Calabria
Vibo Valentia
Udalerriak 409
Geografia
Koordenatuak 39°00′N 16°30′E  /  39°N 16.5°E  / 39; 16.5
Azalera 15.221,9 km²
Demografia
Biztanleria 1.972.660 biztanle (2015-07-31)
Dentsitatea 129,59 bizt/km²
http://www.regione.calabria.it/

Calabria [1] ( italieraz : Calabria ; napolieraz : Calavria ; grekokalabreraz : Calavria ; grezieraz : Καλαβρ?α; arberesheraz : Kalavri ) hegoaldeko Italiako eskualdea da, Jonikoaren eta Tirreniar itsasoaren artean dagoena. 15.221,9 km²ko eremua du eta 2015eko uztailean 1.972.660 biztanle zituen [2] . Hiriburua Catanzaro da.

Historia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

K.a. VIII. mendean kolonizatu zuten greziarrek Calabria. Magna Graecia koloniako lurralde izan zen, K.a. III. mendean erromatarrek konkistatu zuten arte. Harrezkero bizantziarrek, lonbardiarrek, normandiarrek, aragoiarrek eta Borboikoek izan zuten Calabria beren mende. 1860 . urtean lotu zitzaion Italiako Erresumari . Lurrikara handiak izan dira Calabrian; 1783 . urtekoan 40.000 izan ziren hildakoak.

Probintziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Hizkuntzak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Italiera eta napoliera edo calabriera dira mintzaira nagusiak, eta okzitaniera -hiztunen uharte bat bada La Gardia udalerrian.

Calabriako beste hizkuntza-uharteak grikoa zein arbereshera mintzatzen dutenek osatzen dituzte.

Ekonomia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Euri ezak nekazaritzaren garapena eragozten du. Industriak ez du garrantzi handirik. Calabria Italiako lurralde pobreena da; langileriaren herenak ez du lanik, eta errenta maila Italiako apalena da.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]