Wikipedia, Entziklopedia askea
Buenaventura Zapirain Uribe
(
Lekeitio
,
Bizkaia
,
1873ko
uztailaren 14a
-
Donostia
,
Gipuzkoa
,
1937ko
uztailaren 8a
)
euskal
konposatzaile eta
organista
bat izan zen.
1899an
euskarazko
lehenbiziko
opera
musikatu zuen:
Txanton Piperri
, hitzak
Toribio Altzagak
idatzi zituelarik.
Musikalki bere anaia Jose Luisekin batera
Lekeitioko elizan
lehenbiziko hezkuntza jaso zuen. Hamalau urte zituela anaiarekin batera
Kantabriako
Cobreces
udalerrira joan zen, Jose Luis anaia bertako San Bernardo ikastetxeko kapelau izendatu baizuten. Buenaventura
organoa
jotzen ikasten hasi zen. Denboraldi baten ondoren,
Donostiara
lekualdatu zen, eta
1891an
Burgos
hirira joan zen, han urte batez San Jeronimo seminarioko organista izan zelarik.
Berriz ere Donostiara itzulita, Marianisten ikastetxean zegoela, bertan kargu berberan egoteaz gain
musika
irakasle ere izan zen. BHan zegoela zenbait musikalan erlijiotsu sortuz bere konposatzaile ibilbideari hasiera eman zion, horien artean Salve bat dagoelarik, gainera abesbatzetzanko musikalan profanoak ere konposatu zituen (haietako bat
"Uxo gaxoa"
), bai eta orkestra eta bandetarako musikalanak ere, hortaz gain
Toribio Altzagaren
liburua oinarritzat hartuz
euskarazko
lehenbiziko
opera
konposatu zuen:
Txanton Piperri
,
1899an
Donostiako Zentru Katolikoan lehenbizikoz estreinatu zelarik. Ondoren, hiri honetako
Principal antzokian
ere taularatu zuen, bai eta
Bilbon
ere. Handik aurrera maiz entzun zen, esate baterako
Donostiako Orfeoiak
abestua eta baita Bilbon ere,
1919
eta
1920an
, eta
1952ko
abenduaren 25an
Gipuzkoako
hiriburuko
Kursaal kasinoan
ere.
Bere musika ekoizpen lirikoari esker
Donostiako Udala
eta
Gipuzkoako Foru Aldundiak
bere hezkuntzak areagotzeko bekak eman zizkioten, ondorioz
Paris
hirira joan eta han
Alexandre Guilmantek
kontrapuntu eta fugei buruzko ikastaroak eman zizkion, ondoren
Madrilera
joan eta
Valentin Arin
gipuzkoarrarekin
batera instrumentazioa perfekzionatu zuen.
1905an
Donostiako Bernardotarren Ikastetxeko irakasle izendatu zuten,
1928
. urterarte kargu horretan egon zelarik.
Euskarazko
bigarren opera bat konposatu zuen:
Anboto
,
1909ko
maiatzaren 20an
lehenbiziko aldiz Bilbon estreinatu zelarik. Musikalan honetako
Eskaria
izeneko zatia oso goraipatua izan zen.