Japonia
(
japonieraz
:
日本
,
Nihon
edo
Nippon
?
)
Ekialdeko Asiako
uharte estatu bat da,
Korea
eta
Txina
ditu ekialdean, eta
Errusiako
Sakhalin
uhartetik
Taiwaneraino
luzatzen da.
Ozeano Barean
kokaturik dago,
Okhotskeko itsasoa
dauka iparraldean,
Japoniako itsasoa
mendebaldean eta
Ekialdeko Txinako itsasoa
hego-mendebaldean. 3.000 uhartek osatzen dute Japoniako uhartedia; haien artean,
Hokkaid?
,
Honsh?
,
Shikoku
eta
Ky?sh?
dira handienak. Uharte menditsuak dira, sumendi jatorrikoak. Mendirik handiena
Fuji
da.
Munduko hirugarren potentzia ekonomikoa da eta estatu industrializatuenetakoa. Hiriburua
Tokio
da, munduko metropoli populatuena, 35 milioi biztanle iguru ditu.
Historia
Japoniarrak
korear
eta
txinatar
jatorrikoak dira nagusiki.
Kojiki
kondairaren arabera, Jinmu enperadoreak sortu zuen Japonia
K. a. VIII. mendean
.
V
-
VI. mendeetan
,
kaligrafia
txinatarra eta
budismoa
sartu ziren Korean zehar edo Txinatik zuzenean, beste ohitura ugarirekin batera.
710 urtean Heij?-ky? (平城京) hiriburua ezarri zen eta
Nara Aroa
abiatu zen. Japoniako enperadoreek harremanak eratu zituzten
Txinako
Sui eta Tang dinastiekin. Haien eredua jarraituz eraiki zuten hiriburu berria eta txinatik eta batez ere
koreatik
zetozen inmigranteak hartu zituzten. Hauek
budismoa
ekarri zuten.
VIII mendean monje budistek gobernu inperialean eragin nahi izan zuten eta 784 urtean
Kanmu Enperadoreak
budisten influentziatik urruti egongo zen toki berria aukeratu zuen, gaur egungo Kyoto ondoan dagoen
Nagaoka-ky?
eta 794ean Heian-ky? (平安京) izena ("lasaitasun eta bakearen hiria") izena eman ziona, gaur egun
Kyoto
. Enperadoreak ziren ofizialki agintea zutenak, baina egiazko boterea jauntxo edo
shogun
gerlarien esku zegoen.
XVI. mendean
zehar, merkatari
portugaldar
,
holandar
,
ingeles
eta
espainiarrak
Japoniara iristen hasi ziren, misio
kristauak
sortuz. Horien artean
Frantzisko Xabierkoa
zegoen. Hala ere,
XVII. mendean
,
shogun
indartsuek misiolariez susmoak hartzen hasi ziren, atzerriko indarren konkista militar baten aitzindaritzat jotzen baitzituzten. Babes neurri moduan, Japoniak eten egin zituen atzerriko herriekiko harreman oro,
Nagasaki
hirian merkatari txinatar eta holandar bakan batzuekin izan ezik.
Bakartzeak 251 urte iraun zuen,
1854an
Matthew Perry
komodoro
estatubatuarrak
Mendebaldearekin irekitzea behartu zuen arte,
Kanagawako ituna
zela medio. Garai luze batez, irekitze horrek aldaketa handiak eragin zituen Japoniako
gizartean
.
Meiji berrezarkuntzak
erreforma sakonak hasi zituen
1868tik
aurrera. Sistema feudala ezeztu egin zen eta Mendebaldeko erakundeak aukeratu, batez ere gobernu eta lege sistemak, baita ekonomikoak, sozialak eta militarrak ere. Horrela, nazioarteko indar bihurtu zen oso epe laburrean. Txina eta Errusiaren aurkako gerretan,
Taiwan
,
Korea
eta beste lurralde batzuk bereganatu eta inperioa hedatu zuen.
XX. mendean
, Japonia
Alemania
eta
Italiarekin
bat egin zuen
Bigarren Mundu Gerran
,
Pearl Harbor
base militar estatubatuarra
1941an
erasoz. Estatubatuarrek
Hiroshima
eta
Nagasaki
hirien gainean bi
bonba nuklear
jaurti zituztenean gerra amaitu zen: Hiroshiman 90.000-166.000 hildako eragin zituen eta Nagasakin, 60-000-80.000 inguru.
...gehiago irakurtzeko sakatu hemen
|