Wikipedia, Entziklopedia askea
Ugaztunak
(
Mammalia
)
ugatz-guruinak
eta
ilea
duten
ornodunen
talde
amniota
homeotermoa
da. Gehienak lurtarrak badira ere, badaude espezie urtarrak (
zetazeoak
,
fokak
...). Talde honetako 6.000
espezie
baino gehiago ezagutzen dira, 1.200
genero
, 152
familia
eta 46 ordenatan banaturik, eta hainbat izaera eta forma har ditzakete. Bere tamaina 4 cm-tik hasi eta 30 metrorainokoa (
baleak
, esaterako) izan daiteke. Azala ilez estalita izan ohi dute gehienetan, eta gorputzeko
tenperatura
konstante eta altua daukate. Lau gorputz-adarrez osatuta daude gehienetan, eta arnasa beti
biriketatik
hartzen dute.
Taxoi
monofiletiko
bat da, hau da, taldean dauden guztiek arbaso komun bakarra dute. Arbaso hau
Triasikoan
bizi izan zen, orain dela 200 milioi urte.
Sinapsidoen
kladoaren barruan daude, desagertutako
pelikosaurio
eta
zinodontoekin
batera.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen...
Nabarmendutako artikulua
|
Ba al zenekien?
|
Ipar-katamotza
(
Lynx lynx
)
Europa
eta
Siberiako
tamaina ertaineko
katu
basatia da. Europako
felidorik
handiena da ipar-katamotza,
basakatua
baina hiru-lau handiz handiagoa. Europako hirugarren
harrapari
handiena da,
otsoa
eta
hartz arrearen
atzetik.
XIX. mendearen
erdi aldera banaketa zabala zuen Europa osoan, baina giza jardueraren eraginez, leku ezkutu eta helezinenetara baztertua izan da. Egiaztatutako datuen arabera,
Euskal Herrian
1936an
ehizatu zen azken katamotza.
Nafarroako
Alaitz
mendi-multzoan harrapatu zuten hain zuzen. Hala ere, badirudi oraindik Euskal Herriko Pirinioetan, Nafarroan zein
Zuberoan
katamotzak geratzen omen direla, azken urteetan arrasto-behaketak eta behaketa zuzenak aipatu baitira
Iratin
,
Santa Grazin
eta
Pirinioetako
beste hainbat lekutan. Ez bakarrik Euskal Pirinioetan, baizik eta mendi multzo osoan barrena. Edonola ere, oraindik baleude, Pirinioetara erabat mugatuta leudeke eta galtzeko arrisku larrian. Pirinioetako balizko katamotz hauen iraupenak eztabaida bizia pizten du oraindik ere adituen artean. Batzuek erabat defenditzen dute presentzia hau eta beste hainbatek berriz zeharo ukatu.
Ipar katamotzaren
azpiespezie
ugari dago, eta haren ondorioz
aldakortasun
handia dago kolore zein tamainetan.
Kondaira
eta
sinismen
askoren protagonista
Erdi Arotik
, egun bere berreskurapenak eztabaida bizia pizten du ehiztari, artzain eta naturazaleen artean Europan barrena.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen...
|
|
|
|
---|
Arteak
| |
---|
Euskal Herria
| |
---|
Geografia
| |
---|
Historia
| |
---|
Hizkuntzak
| |
---|
Zientziak
| |
---|
|