Wikipedia, Entziklopedia askea
|
Artikulu hau
etorkizunean
gerta litekeen gertakari bati buruzkoa da.
Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz.
|
2028ko Udako Olinpiar Jokoak
[1]
, ofizialki
XXXIV Olinpiadako Jokoak
bezala ezagutuak,
2028an
Los Angeles
hirian ospatuko diren
Olinpiar Jokoak
izango dira,
Nazioarteko Olinpiar Batzordeak
(
ingelesez
IOC) usadioa jarraituz antolatuko dituen nazioarteko kirol ospakizuna. Era berean
Joko Paralinpikoak
ere hiri eta batzorde berdinek antolatuko dituzte. Hirugarren aldia izango da jokoak
Los Angelesen
ospatzen direla,
1932an
eta
1984an
ere han izan baitziren.
Jokoak
2028ko
uztailaren 21etik
abuztuaren 6ra
izango dira.
Los Angeles,
Parisekin
batera
2024ko
jokoak antolatzeko hautagai bakarrak ziren. Nazioarteko Olinpiar Batzordeak ezohikoz 2024ko eta 2028ko jokoen antolatzaileak aldi berean hautatzeko proposamena egin zuen 2017an. Proposamen hau onartutakoan, Paris 2024ko jokoetarako hobesten zutela ulertuta, Los Angelesek 2028ko jokoak antolatzeko akordioa egin zuen Nazioarteko Olinpiar Batzordearekin, Paris 2024ko jokoetarako hautagai bakar bezala utziz.
Beisbol
/
sofbola
,
kriketa
eta
lacrosse
-a olinpiar kirol bezala berreskuratuko dira, eta flag futbolak (
flag football
) eta
squashak
lehen agerraldia egingo dute. Bestalde,
breakdancinga
ez da programan egongo, eta
boxeoa
programatik atera dute oraingoz (2023ko urria), azken erabakiaren zain.
- Los Angeles Memorial Coliseum
: irekiera eta itxiera ekitaldiak, atletismoa
- Figueroa Street: zaleen gunea
- Banc of California Stadium: futbola, atletismoa
- Dedeaux Field: igeriketa, jauziak, igeriketa sinkronizatua
- Galen Center: badmintona, karatea
- Los Angeles Convention Center: saskibaloia, boxeoa, eskrima, taekwondoa, mahai-tenisa, txirrindularitza (BMX estilo librea)
- Staples Center
: saskibaloia
- Microsoft Theater: halterofilia
- Grand Park: atletismoa (maratoia, ibilketa), txirrindularitza (errepidea)
- University Village (Kalifornia Hegoaldeko Unibertsitatea): prentsa eta hedabideak
- Sepulveda Basin Park: kanoa (slalom), hipika, tiroa
- Dignity Health Sports Park: zazpiko errugbia, pentatloi garaikidea (eskrima ezik), tenisa, belar hockeya
- VELO Sports Center: txirrindularitza (pista), pentatloi garaikidea (eskrima)
- Long Beacheko itsasertza: txirrindularitza (BMX lasterketa), waterpoloa, triatloia, igeriketa (ur irekiak)
- Long Beach Arena: eskubaloia
- Belmont Veterans Memorial Pier: bela
- Rose Bowl: futbola
- Perris aintzira: arraunketa, kanoa (sprint)
- Frank G. Bonelli Regional Park: txirrindularitza (mendiko bizikleta)
- Dodger Stadium
: beisbola/sofbola
- Angel Stadium: beisbola/sofbola
- Honda Center
: boleibola (aretoa)
- Anaheim Convention Center: boleibola (aretoa)
- NBC Universal Studio Lot: prentsa eta hedabideak
Aukeratzeke