1900eko Parisko Olinpiar Jokoak
, aro modernoko
Olinpiar Jokoetako
II. edizioa izan zen.
1900eko
maiatzak 14
eta
urriak 28
artean ospatu zen, urte horretako
Parisko
Erakusketa Unibertsalean
. 26 naziotako 1225 kirolarik parte hartu zuten (1206 gizon eta 19 emakume) 17 kirol eta 166 probatan. Esan bezala, Erakusketa Unibertsalean zehar ospatu ziren, eta, horren ondorioz, antolatzaileek, kirol probak bost hilabetetan zehar banatu zituzten.
Aro modernoko II. Olinpiar jokoak,
Coubertin baroiaren
herrian,
Parisen
antolatu zirenak, antolaketa negargarriagatik nabarmendu ziren, bere bost hilabeteko iraupenagatik (maiatzak 14tik urriak 28ra), eta
Erakusketa Unibertsalaren
barnean antolatu zirelako. Gaur egun, oraindik zalantzan jartzen da proba batzuen ofizialtasuna. Proba horietan 1225 kirolarik parte hartu zuten, lehen aldiz, emakumeek parte hartzen zutelarik, orotara 19 emakumek. 26 naziok parte hartu zuten 17 kiroletan, eta
Frantzia
,
Erresuma Batua
eta
AEBak
izan ziren domina zerrendaren buru.
Aro Modernoko II. Olinpiar Joko hauen zoritxarra, Erakusketa Unibertsalarekin batera antolatu izana da, Erakusketako komisarioak,
Alfred Picardek
, Coubertin baroiaren ideia erabat ezberdinak baitzituen. Olinpiar idealek inongo garrantzirik ez zutela uste zuen: guztiak, manifestazioen ikuskizunaren mende egon behar zuen, eta manifestazio edo ikuskizun motak ez zuen batere garrantzirik. Berdin zion kirol aktibitateak, globo erakusketa, zaku lasterketa edo uso mezulari lehiaketak izatea. Berdin zion lehiaketetan profesionalak eta afizionatuak nahastea, are gehiago, nahaste hau sustatzen zen, honela ikuslearen jakingura gehitzeko.
Coubertin baroia, egoera hobetzen saiatu zen ekimen pribatuaren laguntzarekin, baina frantziar kiroleko hoberena kontrolatzen zuen federazioaz ahaztu zen, honek bere laguntza ukatu ziolarik. Honela, Erakusketa Unibertsalaz baliatu behar izan zuen, non aktibitate kopuru handiak, kirol lehiaketen garrantzia oso urritua uzten zuen, eta honela, ez zuten herriaren laguntzarekin kontatzen.
Aro Modernoko II. Olinpiar Joko hauek itzelezko nahas-mahasa izan zen, parte hartzaileetako askok olinpiar proba batean parte hartzen ari zirela ere ez zekiten, proba hauek, lehiaketa, jaialdi edo nazioarteko biltzar bezala aurkezten baitziren, elkarren arteko loturarik gabe, ez zegoen araudirik, eta, bazeuden, ezeztatu eta gutxi batzuen nahien arabera berregiten ziren.
Mende aldaketan zehar, publizitatea martxan jarri zen arren, Erakusketa Unibertsalak hain utzi zuen itzalean Olinpiar Jokoen II. edizio hau, kartel ofizialik ere ez zela egon. Lehiaketa zehatzei erreferentzia egiten dieten kartel batzuk baino ez dira kontserbatzen, Erakusketaren barnean, Olinpiar Jokoenak izan arren.
Nazio eta kirolen kopurua, aurreko Olinpiar Jokoekiko gorantz joan zen arren,
1896ko Atenasko Olinpiar Jokoekiko
, II. edizio honen garrantzia askoz txikiagoa izan zen.
??
Antolatzailea (Frantzia)
- Alvin Kraenzlein
estatubatuarrak 60 m, 110 m hesiak, 200 m hesiak eta jauzi luzea probak irabazi zituen. Banakako bere lau garaipen indibidualen errekorra
Atletismoan
oraindik ez da gainditu.
- Erresuma Batuko
Charlotte Cooper tenis jokalaria, historiako lehen txapeldun olinpikoa izan zen
- Ray C. Ewry,
1900
,
1904
eta
1908ko
Olinpiar Jokoetako eta
Atenasen
ospatutako
1906ko
Panheleniar Jokoetako
protagonista izan zen. Estatubatuar honek, bere parte-hartze guztien artean, zortzi urrezko domina lortu zituen. Eta ospe gehiago lortu ez bazuen, garaile izan zen probak (bultzadarik gabeko
luzera jauzia
,
altuera jauzia
eta
jauzi hirukoitza
) ordutik aurrera gehiago ospatu ez zirelako izan zen. Horietatik azkena, jada ez zen
1908ko Londresko Olinpiar Jokoetan
ospatu.
- Eusko pilota
ere izan zen olinpiar mailako kirol urte hartan.