Wikipedia, Entziklopedia askea
1940ko Udako Olinpiar Jokoak
, Udako
Olinpiar Jokoen
XII. edizioa izan ziren.
Finlandiako
hiriburu den
Helsinkin
ospatu beharrekoak ziren.
1936ko
uztailak 31n
egin zen 1940ko Olinpiar jokoen egoitzaren hautaketa, eta
Nazioarteko Batzorde Olinpikoak
, aho batez,
Japoniako
hiriburu den
Tokio
aukeratu zuen. Baina,
Txinatar-japoniar Bigarren Gerraren
hasieraren ondorioz, bertan behera utzi behar izan zen Tokioren antolakuntza, eta
Helsinki
izan zen Tokioren ordez aukeratutako hiria. Baina, oraingoan,
Bigarren Mundu Gerraren
hasierak, joko hauek antolatzea eragotzi zuen,
1944koekin
gertatuko zen bezalaxe. Ondoren, Helsinkik
1952an
antolatuko zituen Olinpiar Jokoak, eta Tokiok
1964an
. Hau, Olinpiar Joko batzuk, gerraren ondorioz bertan behera utzi behar izan ziren bigarren aldia izan zen.