Ptolomeo XV.a Filopator Filometor Zesar
(
grezieraz
Πτολεμα?ο? ΙΕ' Φιλοπ?τωρ Φιλομ?τωρ Κα?σαρ) edo soilik
Ptolomeo XV.a Zesar
,
Zesarion
ezizenez ezagutua "Zesar Txikia" (Καισαρ?ων) (
K.a. 47ko
ekainak 23
-
K.a. 30
),
Antzinako Egiptoko
ptolomeotar dinastiako
azken erregea izan zen, baita
Erromako
tronua nahi zuenetako bat ere.
Egiptoko
azken erregina izan zen
Kleopatra VII.a
eta
Erromako
diktadorea zen
Julio Zesarren
semea. Bere amaren ondoan errege izan zen bere osaba
Ptolomeo XIV.a
hil ondoren, honen arreba nagusia zen Kleopatrak pozoitua, Zesarion beraren amak, alegia.
Augustorekin
lehiatu zen
Erroma
gobernatzeko. Zesarionen erregealdiak
K.a. 44ko
irailak 2tik
K.a. 30
arte irauten du. Ptolomeotar dinastiako azken egiptoar erregea izan zen.
Bere amak, bera,
Alexandrian
erditu zuen,
K.a. 47ko
ekainak 23an
,
Erromara
bizitzera joanez, non
Julio Zesarrekin
bizi izan zen
K.a. 46tik
.
K.a. 44ko
martxoak 15ean
, Zesar hil egin zuten, honek, Zesarion, Erromako tronurako oinordeko izendatu gabe. Honen ondoren Kleopatra Alexandriara itzuli zen, non
irailak 2an
,
Egiptoko
erregeorde izendatzen duen Ptolomeo XIV.a hil ondoren.
K.a. 41ean
, Kleopatra Marko Antoniorekin aliatzen da, bere laguntza lortzeko, bere semeak, Julio Zesar, ofizialki,
K.a. 42
. urteko
urtarrilak 1ean
, jainkotua izan zenean, Erromako erregea izateko eskubidea lortu zuela ustez.
K.a. 34
. urtearen amaieran,
Alexandriako Emateetan
, Zesarion, bere amaren mende zegoen erregeorde onartua izan zen, baita
Erregeen Errege
eta
Egiptoko Faraoi
ere, Zesarren seme eta oinordeko legitimo bezala adierazten zen aldi berean. Aldarrikapen hau,
Marko Antoniok
Augustorekin
zuen harremanaren haustearen arrazoia izan zen, nor, ezinegonik zegoen Zesarion, Zesarren seme eta oinordeko legitimo bezala iragarria izan zelako: bere boterea, nagusiki, adopzio bidez, Zesarren oinordekotzat hartua izatean zegoen, honek, erromatar herriaren laguntza eta legioen leialtasuna bermatzen zizkiolarik.
Augustok
,
Egipto
inbaditu zuen
K.a. 30ean
, eta Zesarion hiltzea zen bere nahi bakarra, horrela, Julio Zesarren oinordeko bakar bezala geratzeko. Kleopatrak bere semea babesten saiatu zen, Zesarion Berenizeko portura bidaliz,
Itsaso Gorrian
,
Indiara
bidaia zezan, non bere osaba Festus merkataria zen, baina gaztea, bere irakasle partikularrak traditu zuen, Rhodonek alegia, eta harrapatua izan zen. Erromatar guardiek, kartzela batean lepoa moztu zioten Augustoren aginduz.
Zesar gehiegi
izan zen eman zuten justifikazioa.
Marko Antonio eta Kleopatrak euren buruaz beste egin ondoren, Augustok boterea hartu zuen, orain bai, Zesarionen senide eta ondorengo bezala.