Wikipedia, Entziklopedia askea
|
Egunotan
albiste
da gertakari hau.
Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz.
|
Yemengo Gerra Zibila
2014an
Al-Hadi
presidentearen aurka jasandako estatu kolpearen ondorioz
Yemengo Errepublikan
gertatzen den gatazka armatua da. Bi alde liskartuta eta erradikalizatuta daude Yemengo Gobernua lortzeko asmotan.
[1]
Hegoaldeko mugimendu separatistek eta Al-Hadiren gobernuarekiko leialak diren indarrek,
Adenen
egoitza dutenek, gatazkan sartu ziren gudari
huthiekin
eta
Saleh
presidente ohiaren aldeko indarrekin.
[2]
Arabiar Penintsulako Al-Kaida
erakundeak eta
Irakeko eta Sortaldeko Estatu Islamikoak
ere parte hartu dute gatazkan, AQAPk barnealdeko lurralde batzuk eta kostaldeko tarteak kontrolatu zituen.
Testuinguru horretan, atzerriko esku-hartze militar bat dago abian ? Ekaitz Erabakigarria Operazioa izenekoa
[3]
?. 2015eko martxoaren 25ean estatu arabiarren koalizioak,
Saudi Arabiak
gidatuta, bere ondoko Yemen lurraldean aireko eta lurreko kanpaina bati ekin zionean hasi zen, ustez
Iranek
babestutako eta armatutako indar huthiei aurre egiteteko.
[4]
Koalizioaren erasoak gorabehera, biktima gehienak zibilak dira.
Abuztuaren 18an,
Amnistia Internazionalak
(AI) Yemengo biztanleria zibilaren aurkako gerra krimenak egiten zirela eta al-Hadiren aldeko indarrak zirela horien erantzuleak zirela salatu zituen. Txostena sostengatzeko, AIk zortzi aire-erasoren ebidentziak aurkeztu zituen, 141 zibil hil eta 101 zauritu zituztenak. Bi aldeek multzo-koheteak,
morteroak
eta
artilleria
erabiltzen dituzte arma gisa, zehaztugabetzat jotzen direnak eta jende asko bizi den eremuetan helburuak bereiztea ahalbidetzen ez dutenak. Horregatik, AIk NBEko
Giza Eskubideen Batzordeari
ustezko krimen horiek ikertzeko batzorde independente bat sor zezala eskatu zion.
[5]
Europako Batzordeak
2018ko abenduan zabaldutako txosten baten arabera, 60.000 pertsona hil ziren gatazkan.
[6]
2021eko amaierako,
NBEren
arabera, jada 377.000 ziren.
[7]
2022ko apirilaren 2an, NBEk bi hilabeteko
su-etena
negoziatu zuen Yemengo gerra-egileen artean, huthien kontrolpeko eremuetara erregaia inportatzea ahalbidetuko zuena, baita
Sanatik
Jordaniara eta Egiptora doazen hegaldi batzuk ere. 2022ko apirilaren 7an, Hadiren gobernua desegin egin zen, eta Presidentearen Lidergo Kontseiluak (PLC) Yemengo Errepublikaren agintea hartu zuen, Hegoaldeko Trantsizio Kontseilua bere gobernu berrira gehituz. NBEk 2022ko ekainaren 2an iragarri zuen su-etena bi hilabetez luzatu zela.
[8]