Wikipedia, Entziklopedia askea
Walter Hallstein
(
Mainz
,
1901eko
azaroaren 17a
-
Stuttgart
,
1982ko
martxoaren 29a
) alemaniar politikari eta diplomazialaria izan zen.
Europako Batzordeko
lehenbiziko lehendakaria izan zen, baita Europar Batasunaren sortzaileetako bat ere.
Zuzenbide irakaslea izan zen
Weimarko Errepublikan
. Frantzian borrokatu zuen
Bigarren Mundu Gerran
eta 1944an preso hartu zuten estatubatuarrek. Gerra ostean, Frankfurteko Unibertsitateko errektorea izan zen.
1950ean gorputz diplomatikoan sartu zen.
Hallstein doktrinaren
egilea izan zen, Ekialdeko Alemaniaren isolamendu diplomatikoa bilatzen zuena. Europa federal baten bultzatzailea izan zen.
Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoaren
sortzaileetako bat izan zen eta Europako Batzordeko lehendakaria izan zen 1958tik 1967ra.
1969tik 1974ra Europako Mugimenduko lehendakari, eta 1969tik 1972ra
Alemaniako Batasun Demokrata Kristauaren
aldeko
Bundestageko
kide izan zen.