Veronica Forque

Wikipedia, Entziklopedia askea
Veronica Forque

(2019)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak Veronica Forque Vazquez-Vigo
Jaiotza Madril 1955eko abenduaren 1a
Herrialdea   Espainia
Heriotza Madril 2021eko abenduaren 13a  (66 urte)
Heriotza modua suicide by asphyxiation (en) Itzuli
Familia
Aita Jose Maria Forque
Ama Carmen Vazquez-Vigo
Ezkontidea(k) Manuel Iborra (en) Itzuli  (1981 -  2014)
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak film-zuzendaria , zinema aktorea eta antzerki aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0286579 Allocine: 6307 Allmovie: p24321 Edit the value on Wikidata

Veronica Forque Vazquez-Vigo ( Madril , 1955eko abenduaren 1a - ibidem , 2021eko abenduaren 13a [1] ) espainiar aktorea izan zen. Lau Goya sari eskuratu zituen, besteak beste, La vida alegre (1987) eta Kika (1994) filmetan egindako lanagatik. [2]

Bizitza [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Veronica Forque Vazquez-Vigo 1955eko abenduaren 1ean jaio zen Madrilen . Gurasoak Jose Maria Forque ekoizle eta zuzendaria eta Carmen Vazquez-Vigo izan zituen. Alvaro Forque zuzendariaren arreba izan zen, eta Jose Vazquez Vigo musikari eta musikagilearen iloba.

Arte Dramatiko eta Psikologia karreretan hasi zen, azken hau bukatu gabe utzi bazuen ere. 17 urterekin egin zuen debuta zineman, 1972an, Mi querida senorita filmean. Arrakasta, baina, 1984an lortu zuen, Pedro Almodovarren ¿Que he hecho yo para merecer esto? filmeko Cristal -en rola egin zuelarik. [2]

Fernando Truebarekin Se infiel y no mires con quien eta El ano de las luces filmetan lan egin zuen, eta azken horretan Goya saria lortu. 1987an , bi Goya sari jaso zituen: emakumezko aktore onenarena, Fernando Colomok zuzendutako La vida alegre filmean egindako lanagatik, eta taldeko emakumezko aktore onenarena, Luis Garcia Berlangaren Moros y cristianos filmagatik.

1990eko hamarkadaren hasieran, Manuel Gomez Pereirarekin hasi zen lanean, eta Salsa rosa eta ¿Por que lo llaman amor cuando quieren decir sexo? komediak egin zituen. 2005ean , Reinas filma egin zuten elkarrekin. 1993an , bere laugarren Goya saria irabazi zuen, Pedro Almodovarren Kika -n egindako protagonista lan bikainarengatik.

Telebistan ere aritu zen. 1982an , arrakasta handia lortu zuen Ramon y Cajal telesailean; 1983an El jardin de Venus egin zuen, 1988an Platos rotos , 1990-1991n Eva y Adan, agencia matrimonial eta 1995ean Pepa y Pepe .

Antzerkian, berriz, Jose Sanchis Sinisterraren 1986ko Ay, Carmela lana aipagarria da. 1984ko Sublime decision , 1985eko Bajarse al moro , 2004ko Dona Rosita la soltera , 2009ko La abeja reina eta 2011ko Shirley Valentine ere garrantzitsuak izan ziren.

1981 - 2014 bitartean, Manuel Iborra zinema zuzendariarekin egon zen ezkondua, eta alaba bat izan zuten, Maria Clara izenekoa.

2021eko abenduaren 13an, hilik aurkitu zuten etxean; bere buruaz beste egin zuen, Poliziaren ustetan. [2]

Gutxitan izaten dute besteek gertatzen zaigunaren errua

Zinema [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Pedro Almodovar
Ano Pelicula Zuzendaria
1972 Mi querida senorita Jaime de Arminan
1974 Tiempos de constitucion Rafael Gordon
1977 La guerra de papa Antonio Mercero
1978 Las Truchas Jose Luis Garcia Sanchez
1980 The Shining
( Shelley Duvall aktorearen gaztelaniazko bikoizketa)
Stanley Kubrick
1984 ¿Que he hecho yo para merecer esto? Pedro Almodovar
1985 Se infiel y no mires con quien Fernando Trueba
1986 Matador Pedro Almodovar
El ano de las luces Fernando Trueba
1987 La vida alegre Fernando Colomo
Moros y cristianos Luis Garcia Berlanga
1989 Bajarse al moro Fernando Colomo
1990 Don Juan, mi querido fantasma Antonio Mercero
1991 Salsa rosa Manuel Gomez Pereira
1992 Orquesta Club Virginia Manuel Iborra
1993 Kika Pedro Almodovar
Amor propio Mario Camus
¿Por que lo llaman amor cuando quieren decir sexo? Manuel Gomez Pereira
1994 Siete mil dias juntos Fernando Fernan Gomez
1995 ¿De que se rien las mujeres? Joaquin Oristrell
1997 El tiempo de la felicidad Manuel Iborra
1999 Pepe Guindo Manuel Iborra
2001 Clara y Elena Manuel Iborra
I Love You Baby Alfonso Albacete eta David Menkes
Sin verguenza Joaquin Oristrell
2005 Reinas Manuel Gomez Pereira
2006 La dama boba Manuel Iborra
2008 Enloquecidas Juan Luis Iborra
2012 Ali Paco R. Banos

Antzerkia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Actriz
Ano Obra de teatro
1975 Divinas palabras
1978 El zoo de cristal
1980 Maria, la mosca
Casa con dos puertas mala es de guardar
1982 Agnus Dei
1984 Sublime decision
1985 Bajarse al moro
1987 ¡Ay, Carmela! *
2003 El sueno de una noche de verano
2004 Dona Rosita la soltera
2006 ¡Ay, Carmela!
2009 La abeja reina
2011 Shirley Valentine

(*) Festival Iberoamericano de Teatro de Bogota.

Zuzendaria
Ano Antzes lana
2000 La tentacion vive arriba
2008 Adulterios

Telebista [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Ano Telesaila/Telefilma
1974 Silencio, estrenamos
1974-1976 Novela
1976 Curro Jimenez
1979-1982 Estudio 1
1980 El espanol y los siete pecados capitales
1982 Ramon y Cajal
1983 El jardin de Venus
Nunca es tarde
1984 Goya
1987 Bajarse al moro
1988 Platos rotos
1990-1991 Eva y Adan, agencia matrimonial
1995 Pepa y Pepe
2000 ¡Ay, Carmela!
2003 La vida de Rita
El club de la comedia
2011 Hospital Central
Dues dones divines

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. (Gaztelaniaz) ≪Hallan muerta a la actriz Veronica Forque en su casa de Madrid≫ ELMUNDO 2021-12-13 (Noiz kontsultatua: 2021-12-13) .
  2. a b c Imaz, Andoni. Komediaren ahots berezia. Berria , 2021eko abenduak 14, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-14) .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]