Aristoteles
Telly
Savalas
(
New York
(
AEB
),
1922ko
urtarrilaren 21a
-
New York
(
AEB
),
1994ko
urtarrilaren 22a
)
greziar
jatorriko
estatubatuar
aktore
bat izan zen.
Mundu mailan nagusiki
Kojak
telesaileko protagonista izateagatik ospetsua izan zen, bertan beti
Chupa Chupsa
jaten agertzen zen
Theo Kojak
burusoila ikertzailea antzeztu zuelarik
[1]
.
Aristoteles Savalas
New Yorken
jaio zen
1921eko
urtarrilaren 21ean
. Aita Nick Savalas izan zuen, greziar jatetxe baten jabea eta ama, berriz,
New Yorkeko
artista greziar-amerikarra zen Christina Kapsalis. Bikoteak 5 seme-alaba izan zituen eta Aristoteles (Telly) bigarrena izan zen.
Txikitan hasi zen umea lanean eta bera eta bere anaia Gus egunkariak saltzen eta zapatak garbitzen aritu ziren familiari laguntzeko
[2]
.
Sewanhaka Bigarren Hezkuntzako ikastetxean hasi zen ikasten eta
1940an
graduatu zen. Hasiera batean, grekoa bakarrik hitz egiten bazuen ere, ingelesa ere menperatu zuen azkenean. Graduatu ondoren, salbamendu-lanetan aritu zen, baina behin ez zuen arrakastarik izan eta ezin izan zuen itotzea zihoana erreskatatu, une hura bizitza osorako amesgaizto bilakatuko zitzaiolarik
[3]
.
Columbia University School of General Studies zentruan ikasi zuen gero eta ingelesa, irratigintza eta psikologia ikasi zituen han,
1948an
graduatu zelarik. Irratiak eta telebistak liluratu zuten eta antzerkigintzan interesatu zen.
1943
eta
1946
artean,
AEBetako
armadan aritu zen
II. Mundu Gerran
, anfitrioi izan zelarik
Your Voice of America
seriean.
ABC News
-en ere aritu zen eta,
1950ean
,
The Coffeehouse in New York City
irrati saioa aurkeztu zuen, baina gero 40 urtez arituko zen antzerkigintzan.
1959an
,
Teatro Armstrong Circle
telebista programan antzeztu zuen eta, gero,
Lucky Luciano
izan zen
The Witness
telesailean. Hortxe
deskubritu
zuen
Burt Lancaster
aktoreak eta zineman murgiltzeko aukera izan zuen. Lancaster lagunmin izango zuen bizitza osoan Tellyk.
1961ean
,
The Young Savages
melodraman egin zuen lan eta, 40 urteko gizona zenean, zineman aurrera egiteko bidea aurkitu zuen,
1962an
,
Oscar Sarietarako
sekundarioen izendapena jaso zuen
Birdman of Alcatraz
filman egindako lanagatik -Feto Gomez-en papera egin zuen-.
1965ean
,
Pontzio Pilatos
izan zen
The Greatest Story Ever Told
filman eta, une horretatik aurrera, burusoil jarraitzea erabaki zuen handik aurrera, zinefiloen oroimenean betirako horrela geratuko zelarik
[1]
.
1967an
, berriz, aktuazio miresgarria egin zuen
Robert Aldrich
zuzendariaren
The Dirty Dozen
filman eta izen handiko filmak egiten jarraitu zuen,
The Scalphunters
(1968),
Kelly's Heroes
(1970) edo
Gina Lollobrigidaren
ondoan egingo zuen
Buona Sera, Mrs. Campbell
tartean.
1969an
,
James Bond 007 agentearen
nemesia (bere aurkakoa) zen
Ernst Stavro Blofeld
izan zen
On Her Majesty's Secret Service
filman eta,
1972an
, berriz, espainiar beldurrezko ekoizpen batean hartu zuen parte:
Horror Express
. Azken honetan egin zuten lan
Christopher Lee
,
Peter Cushing
, Alberto de Mendoza edo
Silvia Tortosa
gazteak
Kojak
baino lehen, Telly Savalasek izan zuen telebista serietan hainbat pasarte egiteko aukera:
1960an
, gansterra izan zen
The Untouchables
serien edo,
1964an
, Renoko hotel baten jabea zen Policheck izan zen
The Fugitive
-n.
Hala ere, izar bilakatu zuen papera
The Marcus-Nelson Murders
izan zen,
1973an
, eta betirako enkasilatuta geratu zen Theo Kojak detektibearen pertsonaian. Filmaren arrakastak ondorengo 5 urtetan iraungo zuen serieari eman zion bide eta, gerora ere, Savalasek Theo Kojaken papera egin zuen beste film batzuetan, irudi hori bizi eta luze mantenduz
[4]
.
Urte horietan, bizi maila asko aldatu zitzaion eta
Coloradon
etxalde handia erosi zuen. Musikan era sartu zen eta hainbat album erregistratu zuen,
Telly
(
1974
),
Who Loves Ya, Baby
(
1976
) tartean.
Zinema zuzendaritzan ere saiatu zen,
1977an
Beyond Reason
zuzendu zuelarik. Bizitza osoan idatzi zuen, zuzendu edo ekoizle izan zen.
Emmy Sariak
, Peabody edo
Urrezko Globoa
ere lortu zituen.
1990an
,
New Yorkeko
hiriaren agintaritzak
The Marcus-Nelson Murders
filma New York ordezkatzen zuen film ofiziala deklaratu zuen eta Telly Savalasi hiriaren giltzak eskaini zizkion.
Egia da Savallas ospea eman zion pertsonaiari lotuta geratu zela betirako eta ez zuela hortik ateratzerik lortu. Baliteke, hala ere, nahi ere ez izatea, horrek eman baitzion ospea, errekonozimendua eta dirua.
Savalasek beti izan zuen gonazalearen ospea. 3 aldiz ezkondu zen. Haietako lehen emaztea Katherine Nicolaides izan zen, unibertsitatean ezagututako amodioa.
1950ean
, Christina alaba jaio zen, baina,
1957an
, Katherinek -badirudi ekonomia arazoak izan zirela tarteko- dibortzioa eskatu zion.
1960an
, berriro ezkondu zen, oraingoan Marilyn Gardnerrekin. Hurrengo urtean, Candice jaio zen eta,
1963an
, berriz, Penelope
1969an
, James Bonden sagako filman ari zen lanean, Diana Rigg eta
George Lazenbyren
ondoan. Sally Adams ezagutu zuen
Ingalaterran
eta
1969
eta
1973
artean harreman paralelo bat mantendu zuen honekin,
1973an
, Nick semea jaio zelarik. Azkenean,
1974an
, Marilyn Gardnerrek ere dibortzioa eskatu zion Savalasi.
1977ra
arte iraun zion harreman honek.
1977an
, azken andregaia ezagutu zuen,
Theo Kojak
egiten aritu zen azken uneetan, Julie Hovland. Urte berean ezkondu ziren eta 2 seme-alaba izan zituzten: Christian eta Ariana.
1980
. urteetan Savalas
Theo Kojak
-en papera egitera itzuli zenean, ingurukoak galtzen joan zen.
1985ean
,
leuzemiak
eraman zuen bere anaia George Savalas,
Kojak
seriean
Stavros detektibea
zena.
1984an
, berriz, ama Christina galdu zuen.
Urte berean,
1984an
,
protatako minbizia
diagnostikatu zioten Savalasi. Ezjakinarena egin zion gaixotasunari eta ez zion kasorik egin
1993ra
arte, alferrik zenean, jada. Hil ala bizi zegoen hartan ere, lanean jarraitu zuen.
1994ko
urtarrilaren 22an
hil zen
Kalifornian
, 72 urte bete eta hurrengo egunean
[4]
.
Jende asko bildu zituen hiletak. Hantxe izan ziren lehendabiziko emazteak, Katharine, Marilyn eta Julie, beraien seme-alabekin. Anaia Gus ere etorri zen eta Angie Dickinson, Nicolette Sheridan,
Jennifer Aniston
, Sally Adams,
Frank Sinatra
, Don Rickles, Kevin Dobson, Dan Frazer, Vince Conti eta beste asko. Baina lagun mina zuen
Burt Lancaster
ez zen bertaratu, osasun arazoak medio. 9 hilabete geroago, bera ere hil egingo zen.
Savalas Kaliforniako George Washington Memorialen, Kalifornian, lurperatu zuten.
Pertsonaia gaiztoak antzeztuz:
Beste hainbat filmetan ere parte hartu zuen, hauetan pertsonaia gaiztorik antzeztu ez zuelarik: