Wikipedia, Entziklopedia askea
Taih? K?ki
(
japonieraz
:
大? 幸喜
?
)
(
Shikuka
,
Japoniar Inperioa
,
1940ko
maiatzaren 29a
-
Shinjuku (Tokio)
,
Japonia
,
2013ko
urtarrilaren 19a
.) Gerra osteko
sumolaririk
garrantzitsuena kontsideratzen da.
Sakhalin
uhartean jaio zen, garai hartan japoniarra zena baina gaur egun Errusiari dagokiona. K?ki Naya zen bere jaiotza izena. 1945ean
Sobietar Batasunak
Sakhalin uhartea bereganatu zuenean familiak
Teshikaga (Hokkaido)
herrira egin zuen alde eta bertan hazi zen.
1956an sumo praktikatzen hasi zen eta 1960rako jadanik maila handienean aritzea lortu zuen,
Makuuchi
mailan hain zuzen ere. Hirugarren txapelketa irabazi orduko
Yokozuna
bihurtu zen, historiako 48.a, 21 urte baino ez zituen orduan. Berarekin batera
Kashiwado Tsuyoshik
ere lortu zuen Yokozuna izatea eta bien arteko lehia itzela izan zen.
Taih?k hainbat errekor ezarri zituen:
- 1971ean erretiratu zen artean 31 txapelketa irabazi zituen (oraindik gainditu gabea den marka).
- 6 txapelketa jarraian irabazi zituen (2005 artean iraun zuen errekorra)
- 8 txapelketa galdutako borrokarik gabe irabazi zituen, 15-0, (2013rarte iraun duen errekorra).
- Bere karrerako urte guztietan gutxienez txapelketa bat irabazi zuen.
- Jokaturiko borroken %80a irabazi zuen (oraindik gainditu gabeko errekorra).
- Yokozuna gisa 58 txapelketa jokatu zituen (1985ean gaindituriko errekorra, oraindik historiako hirugarrena da).
1971n erretiratu eta Taih? eskola ireki zuen. 1977ko otsailean, 36 urte zituela, bihotzekoak eman zion eta gorputzaren ezkerraldean mugimendua berreskuratzeko errehabilitazio saio luzeak izan zituen. Hurrengo urteetan sumo borrokalariak entrenatzeari ekin zion baina ez zuen arrakasta berdina izan.
Azken urteetan
gurpil-aulkian
ibili zen eta 2013ko urtarrilaren 19an hil zen
Tokion
.