Intsumisio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Estatubatuar batzuk, Vietnamgo Gerraren aurkako intsumisoen aldeko protestan.

Intsumisioa lege jakin bat betetzeari uko egitea da, eta, zentzu hertsian, nahitaezko soldadutzari uko egitea. [1] Derrigorrezko zerbitzu militarrean parte hartzeari uko egiten diona intsumiso gisa definitu izan da, nahiz eta beste intsumisio modu batzuk ere badauden, hala nola, intsumisio fiskala , ezarritako osasun arauak betetzeko erresistentzia , eta abar. [2]

Intsumisioa desobedientzia zibilaren modu bat da, eta horren arrazoiak askotarikoak dira: filosofikoak, politikoak, bakezaleak, antimilitaristak, erlijiosoak, naturistak edo etikoak.

Intsumisio militarrak soldadutza derrigorrezkoa den herrialdeetan kartzela zigorrak dakartza. Herrialde horietako batzuetan ordezko gizarte-zerbitzu bat dago: hala ere, intsumiso askok batzuetan hor parte hartzeari uko egiten diote. Hego Euskal Herrian eta Espainian , mugimendua oihartzun handia izan zuen: milaka gaztek ezetz esan zioten soldaduska egiteari, horietako askok intsumisioaren bidea hartuz. Ehunka gazte kartzelan sartu zituzten, eta hainbat euskal erakunde publikok mugimenduari euren sostengua aurkeztu zioten. [3] [4]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Intsumisio. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia . .
  2. (Gaztelaniaz) ≪Derecho a no vacunarse: las vacunas a debate≫ Liberacion AHORA 2012-3-5 .
  3. Elizondo, Edurne. (2011). ≪EZ DUGU NAHI. Intsumisioaren ahotsak Euskal Herrian.≫ Berria (Txalaparta) (Noiz kontsultatua: 2020-03-09) .
  4. Elizondo, Edurne. (2011). Ez dugu nahi. Intsumisioaren ahotsak Euskal Herrian.. Txalaparta ISBN 978-84-8136-624-2 . .

Ikus, gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]