Wikipedia, Entziklopedia askea
Sandra Prunella Mason
dama
(East Point,
Saint Philip
,
Barbados
,
1949ko
urtarrilaren 17a
) barbadostar abokatua, epaile eta politikaria da.
2018ko
urtarrilaren 8tik
2021eko
azaroaren 30ra
Barbadosko gobernadore nagusia
izan zen.
[1]
2021eko azaroaren 30an Barbadosko lehenbiziko presidente izendatu zuten, herrialdea
errepublika
bilakatu ostean.
Bere heziketa amaitu ondoren, Princess Margaret bigarren hezkuntzan irakasten hasi zen 1968an. Hurrengo urtean,
Barclays Banken
hasi zen lanean, langile gisa.
Mendebaldeko Indietako Unibertsitatean
(UWI) matrikulatu zen, eta Zuzenbideko lizentziatura lortu zuen. UWIko Zuzenbide Fakultateko lehen graduatuetako bat izan zen, Cave Hillen, eta 1973an osatu zuen bere hezkuntza. Abokatuen elkargoan onartu zuten, 1975,6ko azaroaren 10ean praktikatzen hasteko, eta Barbados Bar Association-eko lehen emakume kide bihurtu zen.
1975ean, Fideikomisoen Administrazioan lan egin zuen Barclaysentzat, eta konpainiaren barruko hainbat postutara transferitu zen 1977ra arte. 1978an, Gazte eta Familia Gorteko magistratu gisa hasi zen lanean, eta, aldi berean, familia-zuzenbideko tutore gisa UWIn. 1983an eskolak emateari utzi eta magistratu gisa jarraitu zuen. 1988an, Administrazio Judizialari buruzko ikastaro bat egin zuen
Londresen
.