Wikipedia, Entziklopedia askea
Paula Lamarain Astigarraga
(
Eibar
,
Gipuzkoa.
1924ko
abenduaren 1a
-
ib.
,
2018ko
martxoaren 11
)
[1]
erraketista profesionala izan zen 10 urtez.
Pauli
goitizenaz kantxaratu zen.
Eibarko San Juan kalean jaio zen Paula. Herrian erraketan ikasteko aukera izan zuen eta trebatu zenean jokatzeko kontratua egin zioten. Beste bi ahizpa ere erraketistak izan zituen, Pakita eta Antonia, baina hiruretan ospe handiena berak erdietsi zuen.
14 urterekin debutatu zuen
Salamancako
Tormes frontoian erraketista profesional gisa.
[2]
Bi urtez jardun zuen aurrelari. Ondoren,
Madrilera
joan zen jokatzera.
Maria Luisa Alberdi
eta
Angelita Alberdi
ahizpa erraketistekin bizi izan zen bertan.
Bartzelonara
joateko aukera ere izan zuen txapelketa baten parte hartzera.
Maria Arrillaga
eta haren ahizpa
Juanirekin
jokatu zuen Chiqui-Alai frontoian, 1939tik aurrera Chiqui izenaz ezagutu zenean. Bartzelonako egitekoa amaitu ondoren, Madrilera itzuli zen eta handik
Valentziara
. 1942an
Tenerifera
joan zen jokatzera eta arrakasta handia izan zuen. Azken urteak Valentzian egin zituen erraketista. Garaiko prentsa artikuluetan bere ≪mugimendu azkarrak≫, ≪bi eskuekin zuen erraketaren erabilera≫ eta ≪kolpe zakar eta indartsua≫ nabarmentzen zituzten.
[3]
Cayetano Menarquez futbolariarekin ezkondu zen. Senar futbolariak baino gehiago irabazten zuten Paulak frontoian
[4]
halere, 24 urterekin, haurdun zegoela, agur esan zion
erraketari
, kantxetatik erretiratu eta Eibarrera bueltatu zen.
[5]
Apostanto por ellas. Historia de las raquetistas
dokumentalean aipatzen du erraketista garaian ikusleekiko harremana ez zela samurra izaten. Irabaziz gero, txalo ugari jasotzen zituztela, galtzen zutenean ordea, oihu eta garrasiak nagusitzen zirela. Halere, 10 urtez izan zen erraketista profesionala.
[6]
2010ean alargun geratu eta Isasi kalean bizi izan zen. Azken urteetan Goi Argi emakumezkoen elkarteko partaide izan zen.
[7]