Nicanor Zabaleta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nicanor Zabaleta

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak Nicanor Zabaleta Zala
Jaiotza Donostia 1907ko urtarrilaren 7a
Herrialdea   Gipuzkoa , Euskal Herria
Heriotza San Juan 1993ko apirilaren 1a  (86 urte)
Hobiratze lekua Polloeko hilerria
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa
Hizkuntzak gaztelania
Irakaslea(k) Marcel Tournier (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak harpalaria
Jasotako sariak
Kidetza San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Genero artistikoa musika klasikoa
Musika instrumentua harpa

Musicbrainz: 710ae454-7d6e-40da-86c5-f5c1de5e758c Discogs: 913039 Allmusic: mn0000959097 Edit the value on Wikidata
Oroigarria Donostiako Prim kalean .

Nicanor Zabaleta Zala ( Donostia , Gipuzkoa , 1907ko urtarrilaren 7a ? San Juan de Puerto Rico , Puerto Rico , 1993ko martxoaren 31 ) musikaria izan zen, harpa -jotzaile gisa mundu osoan famatua.

Bizitza [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Donostiako kontserbatorioan hasi zituen musikako ikasketak, eta Madrilen segitu zituen gero. 1923. urtean Parisa joan zen, eta M. Tournierrekin osatu zituen harpa-ikasketak. M.S. Rosseau eta E. Cools musikagileekin konposizioa ikasi zuen. 1933. urtean Bilbon jo ondoren, kontzertuak ematen hasi zen Europa eta Amerika osoan. Ospea eta arrakasta handia lortu zuen mundu osoan. Teknika miresgarria zuen, eta harparen baliabideak berritzeko ahalegin handiak egin zituen: berak erabili zuen aurreneko aldiz zortzi pedaleko harpa, zazpikoaren ordez. Musikagile askok idatzi zituzten lanak Zabaletarentzat: J.M. Damase, D. Milhaud , H. Villa-Lobos , J. Rodrigo , eta A. Ginasterak , besteak beste. Bestalde, ikerketa-lan handia egin zuen, eta XVI-XVIII. mendeetako espainiar eta portugaldar musikagileen lanak berreskuratu zituen.

Ikus, gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]