24/2003 Foru Legea
, baita
Ikurren Legea
deitua ere,
2003ko
apirilaren 11an
Nafarroako Foru Erkidegoan
indarrean sartu zen foru lege bat da. Legearen sortzaileak eta onartzaileak diren
espainiar alderdi nazionalistentzat
erkidego horretako
ikurrak
erregulatzen dituen legea da, aldiz,
euskal alderdi abertzaleentzat
Ikurrinaren
aurkako
ad hoc
edota espreski sortutako legea da. Azken hau baieztatzeko
Iruneko Sanferminen
hasiera adierazten duen urteroko
uztailaren 6ean
UPNren
agintaldian
Udal plazako txupinazoan
Ikurrinarekin inortxo ere ez sartzeko udaltzainek jartzen ziren oztopoak adibide gisa jarri ohi dituzte, aldiz munduko edozein herrialde edo txokotako banderekin doan edonorri oztoporik jartzen ez zaion bitartean.
Bitxikeria edo kontsaesan gisa, lege honen arabera,
Nafarroa Garaiko
udaletxe, nafar gobernu edo udal erakunde ofizial eta eraikin publikoetan
Ikurrina
zintzilikatzea legez kanpokoa da, eta isunarekin edo udal kargudunen kargu kentzearekin zigortzen da, baina ez die eragiten
Nafarroa Behereko
udaletxeei; hain zuzen, bertan Ikurrina zintzilikatzea guztiz arrunta, ohikoa eta egunerokoa da.
2017ko
martxoaren 30ean
Nafarroako Parlamentuak
bozketa bidez Ikurren Legea indargabetu zuen:
Geroa Bai
,
Euskal Herria Bildu
,
Ahal Dugu
eta
Nafarroako Ezker Batuaren
aldeko bozkekin eta
Nafar Herriaren Batasuna
,
Nafarroako Alderdi Sozialista
eta
Nafarroako Alderdi Popularraren
aurkakoekin.
1986ean
lehenbiziko Ikurren Legea onartu zen, hartan jada
1982ko
Nafarroako Foru Hobekuntzan
zehaztuak zeuden
Nafarroako Foru Erkidegoko
ikurrak
Nafarroako armarria
,
Nafarroako bandera
eta
Nafarroako ereserkia
zirela ezarri zen, baina garai hartan eta
Espainiako trantsizio
garaitik ikur horiez gain
Ikurrina
ere heuren balkoietan zintzilikatzen zuten nafar udaletxeak ere bazeuden.
1993ko Ikurren Legea: Ikurrinaren aurkako legea
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
Hori ikusirik eta Ikurrina jartzen zuten udaletxeek zeuden lege hutsuneez baliatu ez zitezen,
2003an
Nafarroako Parlamentuan
UPN
alderdiak Nafarroako Ikurren Lege berria porposamena aurkeztu
[1]
eta
2003ko
apirilaren 4ean
gehiengoa zuten
UPN
,
PSN
eta
CDN
alderdien aldeko bozkekin onartu zen. Lege berri horrek berariaz debekatzen du ikurrina erakunde publikoetan agertzea (Inigo Zabalza Landa abokatuaren ustez,
ad hoc
lege bat da, nabarrismo ofizialak onartzen ez dituen ikurrei atxikipena agertzearen aurkakoa
[2]
), erakunde horiek Euskal Autonomia Erkidegokoak ez baizik Nafarroakoak direla argudiatuz. Horrek Nafarroan protesta ugari eragin ditu, legearen onartzaileak entzungogor eginez.
Frankismoaren ikurren eta monumentuekiko epelkeria
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
Bestalde,
1993ko
Ikurren Lege honen arabera Nafarroako Foru Erkidegoan urte beteko epearen barnean
frankismoaren
ikur eta monumentuak desagertarazi behar zirela ere bazioen, baina neurri hau Ikurrinaren aurkakoa ez bezala, ez zen inoiz serioski bete izan, horren adibide garbia, Irunea hirian dauden
Eroritakoen monumentua
,
Rodeznoko Kondearen plaza
edota
Imaz Anaiak kalea
, biak ere frankisten omenez izena daramaten monumentua eta kalea. Frankismoaren eraikin edo monumentuak monumentu edo eraikin historiko-artistikoen gisa zerrendatuak edota izendatuak baleudeke, legeak haien izenak ordezkatuak izatera derrigortzen zuen, eta haien mantentzearen ardura
Vianako Printzea Erakundearen
esku egotera pasatu beharko litzateke.
2015eko nafar alderdi abertzaleen gailentzea: Ikurren Legearen aldatzea
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
2015eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeek
Nafarroako Foru Erkidegoan egoera guztiz irauli zuten,
Geroa Bai
,
EH Bildu
,
Ahal Dugu
eta
Nafarroako Ezker Batuak
bat egin eta eta
UPN
alderdia
Nafarroako Gobernua
,
Iruneko Udala
eta nafar udal askoetatik kaleratuz gain ordurarte 20 urte baino gehiagoz ia etengabean agintean egon zen eskuindar erregimen kontserbadoreari amaiera eman zioten. Ondorioz,
Uxue Barkos
eta
Joseba Asiron
abertzaleak Nafarroako Gobernuko lehendakaria eta
Iruneko
alkate bilakatu ziren.
2016ko
martxoaren 1ean
Nafarroako Parlamentuan
gehiengoa zuten
Geroa Bai
,
EH Bildu
,
Ahal Dugu
eta
Nafarroako Ezker Batuaren
aldeko bozkekin eta
UPN
,
PSN
eta
Nafarroako Alderdi Popularraren
aurkako bozkekin
2003ko
Sinboloen Legea bertan behera uzteko eskaera onartu zuten, bai eta aniztasuna eta bizikidetza aintzat hartuko dituen Sinboloen Lege berria adostea ere
[3]
.
Nafarroako Gobernua babesten duten lau alderdiek ez dute zehaztu noizko izanen litzatekeen prest legea aldatzeko proposamena, baina, EH Bilduk urte hartako uda baino lehen nahiko lukeela adierazi zuen.
2017ko
martxoaren 30ean
Nafarroako Parlamentuak
bozketa bidez Ikurren Legea indargabetu zuen:
Geroa Bai
,
Euskal Herria Bildu
,
Ahal Dugu
eta
Nafarroako Ezker Batuaren
aldeko bozkekin eta
Nafar Herriaren Batasuna
,
Nafarroako Alderdi Sozialista
eta
Nafarroako Alderdi Popularraren
aurkakoekin.
[4]
[5]